Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
CCCPamplona · Grupo de Discusión de Ciudadanos Ciclist
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes determinar el orden de los mensajes. Pulsa el enlace en la columna correspondiente a la fecha. Tus preferencias serán guardadas y no tendrás que introducirlas de nuevo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
Itzulpena   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #708 de 1298 |
Xanti Begiristain Madotz
Maeztu pintorearen kalea, 8-1.D
31.008-Iruñea (Nafarroa)
NA: 15.829.746-L
Telefonoak: 948 36 10 91 / 948 17 20 41
Helbide elektronikoa: xabema@...

PRENTSA OHARRA

Trena, orain arte ezagutu dugun bezala, desagertzen ari da; bere izaera sozial
eta publikoa goitik behera doa, herritarrek nekez uler ditzaketen etekin
ekonomiko batzuen mesedetan. Pertsona gehienek erabili ezin duten garraiobide
bihurtu da, diru ahalmen eskasiarengatik edota ezgaitasun fisikoarengatik (gaur
egungo trenak ez daude ongi prestatuta mugikortasun urriko pertsonentzat), nahiz
eta beraienak ere izan, eta beraiek ere ordaintzen dituzten.

Lineen ixte progresiboak, erabiltzaileei egindako eskaintza murrizpenak eta
inbertsio ezetik eratorritako segurtasun arazoek, pertsonen artean mesfidantza
sortarazi dute. Politika eta gizarte esparru guztietatik trena berreskuratu
eta bultzatzeko betebeharra dugu, ibil erraza izan eta herritar guztiengana
irits dadin.

Modalitate konbinatua da prestaziorik hoberena hiri-txirrindulari eta
txirrindulari guztientzat, inguruko, eskualdeko eta baita ibilbide luzeko
trenetan ere (ahalko balitz, gaur egun ezin baita), hau da, trena eta bizikleta
konbinatzea, eskualde dibertsitateko ekonomia eta ibil erraztasunarentzat ideala
da-eta.

Egiten diren ia-ia inbertsio guztiak habiadura handiko trenen lineak sortzeko
erabiltzen dira, linea konbentzionalen kalterako. Gogoratu beharra dago,
abiadura handiko trenen linea horiek eraikitzeko inbertitzen den diruarekin,
Estatu osoan handitu ahalko litzatekeela linea konbentzionalen abiadura 160
km-raino, XXI. menderako ziurtasun neurri egokiz hornituz, eta horrela, urte
honetan izan diren gertaera triste guztiak saihestu. Gainera, abiadura handiko
lineek gizarte, ekologi eta energi kostu handiak dakartzate, eta beraiekin
batera lurraldeen hezurmamitzea desegitea daramate. Izan ere, paisaia eta
ingurunearen suntsiketa eta hondamena, linea konbentzionalena baino askoz ere
handiagoa da, eta energiaren kontsumoa guztiz desproportzionatua. Inbertsioen
ezak errodatze materialari ere eragiten dio, eta honek, kasu askotan, behartzen
ditu bidaiariak ibiltzera bagoi zaharkitu eta ez-seguruetan (AHT, EROMED eta
inguruko tren asko, baina bitartean gainerako pertsonek tx
atarretan bidaiatzen dute). TRENAK DENOK ORDAINTZEN DITUGU.

Tren tradizionalaren alde borrokatzeko, eta, Trenaren Pribatizatze Legearen
onarpenari gure aurkakotasuna argi eta garbi adierazteko (non, interes
ekonomikoak gizakien interesen eta segurtasunaren gainetik jartzen diren, har
ditzagun adibide moduan tren ingelesak), Trena Defenditzeko Koordinakunde bat
sortu egin da, eta bertan, politika, sindikatu, gizarte eta mota guztietako
ekologi taldeak elkartu dira, helburu hori eskuratzeko. Horretarako,
koordinakunde horrek ekitaldi eta mobilizapen batzuetara deitu du, herritarrak
kontzientziatzeko beharrezkoa dela borrokatzea, defenditzeko guri dagokigun
ondasuna.

Ekitaldi hauen artean, honako hauxe da aurreikusten dena, alegia, urriaren
17an, ostiralarekin, prentsaurreko bat ematea eguerdiko 12:30ean, eta hitzaldi
bat 18:30ean (egun berean); hedabideak gonbidatuak daude. Iruñe mailako
ekitaldi hauek bukatzeko, urriaren 18an, larunbatarekin, kontzentrazio bat
eginen dugu eguerdiko 13:00etan Iruñeko Udal plazan. Zuok denok gonbidatzen
zaituztegu joatera Trena defenditzeko.

Tokiko mobilizapen guztien helburua da, Estatu mailan herritarren erantzun
masiboa lortzea, Zaragozan, 2003ko urriaren 25ean, larunbatarekin, eguerdiko
12:00etan, manifestazio handi bat egiteko. Abiapuntua: Delicias geltokia
(AHTren geltoki berria), Pilareko plazaraino joateko.






Sáb, 18 de Oct, 2003 6:54 pm

cableado
Sin conexión Sin conexión
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #708 de 1298 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

Xanti Begiristain Madotz Maeztu pintorearen kalea, 8-1.D 31.008-Iruñea (Nafarroa) NA: 15.829.746-L Telefonoak: 948 36 10 91 / 948 17 20 41 Helbide...
Alfredo García
cableado
Sin conexión Enviar mensaje
18 de Oct, 2003
6:55 pm
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda