Kaixo:
Pasa den uztailean adiskideen artean betiko gaiei buruz aritu ginen
hizketan: mugikortasuna, hirigintza, desarrollismoa, ekologia eta
militantzia....
Gauzak beste era batean planteatu eta egin behar ditugula izan zen
ondorioetako bat eta hortik ea CCCP barrutik edo kanpotik mereziko lukeen
lan egitea eztabaidatu genuen.
Erabaki genuen talde berri bat egitea.
Ez dugu ez CCCP "apurtu" nahi ez CCCPko jendea ere. Hori ez da kontua.
Bidai berdinean gaudenez bidean elkar ikusiko gara (hurrengo masa kritikoan
esate baterako).
Taldea irailan jarri nahiko genuke martxan. Zaragozako adiskideak
gonbidatzea otu zitzaigun: Beraien planteamenduak oso hurbilekoak iruditzen
zaizkigu eta aurrera eraman duten lana interesantea.
Gure taldearen izena BIZI! litzateke eta posta talde bat (ez dakit nola
esaten den hau) egin behar dugu elkarren berri izateko, erabat publikoa
izango dena, guztiei irekia.
Web orrialde bat ere martxan jarri nahi dugu gure ideiak eta proposamenak
eskegitzeko.
Berri on bat bezala hartzea nahiko genuke. Hemendik aurrera beste lan talde
bat izango dugu Iruñean mugikortasuna eta ekologiari heltzeko.
Izango gara (izan direlako).
Patxi Huarte