Kaixo adiskideok,
Zuei komentatuko dizuet ezen beste euskaldun batzuei komentatu
baitiet eta inolako garrantzirik eman ez baitiote.
Nire herrira, Kantabriako Beranga herrira, gerra ostean euskaldun
familia bat heldu zen.
Jose Luis Mardaras sei urterekin heldu zen Berangara eta bizitza osoa
eman du bertan.
Orain hirurogeita hamar bat urte ditu.
Joan den igandean harekin hitzegiteko aukera eduki nuen.
Gizon honek bazekien ezen neuk euskaraz banekiela eta Berangan
ikusten nuen bakoitzean EGUNON esaten zidan.
Neuk EGUNON erantzun eta neure gauzetara.
Igande honetan, ordea, taberna batean geundela, hurreratu zait eta...
"galduta gauz"
"Zelan galduta gauzela" esan diot nik, "euskerea etxatzu aaztu ein,
ala? galdetu diot ondoren.
Neu harrituta!
Ezin duzue imaginatu zeinen ondo egiten duen!
Eubako euskara egiten du berak! Ederto! Ddios!
Oraino ere burutik ezin kenduta nabil.
Gora Kantabriako euskerie!!!!
Josu Lavin
***********