Kaixo Xabi Xabier,
>Bitxia Kantabriako euskeraren kontua, bai horixe. Badakizu Eubako
>gizon horrek seme-alabei euskera irakatsi dien?
Honek gizon honek, Jose Luisek, bizirik dagozan arreba eta anaiea
daukozala uste dot. Hirurek euskerea mantendu egin dabe, baina ez dot uste
seme-alabei erakutsi deutseenik, Kantabriako emakumeakaz ezkondu egin
dirazelako.
Kamioiak daukoz eta bitxia da Berangako gasolindegi ondoan IÑAKI izenegaz
zenbat kamioi ikusi leitekezan!
Iloba bat ezagutzen dot Aitor izenekoa, baina esaten neutsun legez, ez dot
uste euskereari eutsi deutsoenik.
Jose Luisen gurasoak (biak euskaldun zirean) Berangako kanposantuan dagoz
enterrauta.
Neu jaio nintzan etxetik igual hurbilen zegoan etxea zan Mardarastarrena.
Inoiz ez ei euken problemarik euskeraz berba egiteko Berangan.
Interesantea izan leike nor-o-nork entrebistea egin balegio ETBrako, edo.
Ondo izan zaitezala!
Josu Lavin
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
________________________________________________________________________________\
___________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org