Lehen gauza Xabi=xabier, eskerrik asko mesu horregaitik, benetan
interesgarria eta argigarria, baina galdera batzuk dauzkat zuri
egiteko:
"""Askotan entzun dogu Enkarterrin aspaldi-aspaldi galdu zala
euskerea, antxineko denporetan, antigoaleko urteetan. Beste
batzuekandik entzun dogu ezin leiala jakin Enkarterrin euskerea
inoiz berba egin dan, segurantzean sekula ez dala euskeraz berba
egin Enkarterriko lekurik gehienetan. Era berean, sarritan entzun
dogu Enkarterriko toponimia gehiena guztiz erdalduna dala."""
Hori askotan irakurri ahal izan da zerrenda honetan, baina gutxitan
kontrakua.
"""Baina badira, izan, bestelako eretxiak eta hainbat lekukotasun."""
jaungoingoari esker bai, halaxe da
"""Gorrotxategik azaldu deuskunez, ahaztu egiten dabe horreek
Enkarterriko ekialdea. Ahaztu Gordexola, Gueñes, Galdames edota
Zalla ibarrak be Enkarterrin dagozala, eta ibar horreetako leku-izen
asko eta asko euskerazkoak dirala. Ahaztu, bada, ibar horreetan
sasoi baten bizi izan ziranak euskeraz egiten ebela berba."""
Bai askok eta askok ahaztu egiten dute, ala ahaztu nahi dute, herri
horiek enkarterrikoak direla.
""" Lehen esan dogunez, Artzentales eta Turtziozen euskerea aspaldi
galdu zala emoten dau, eta Karrantzan, beharbada, erromatarren
sasoietara joan beharko genduke atzera. Alde itzela Enkarterriko
ekialdeagaz konparauta """
Baina betiko gauza, aspaldi galdu zan ala inoiz ez zan mintzatu
enkarterriko alde horretan...ez dakit...
"""ba, emeti, Karrantzati gora, ta berantza, berantza, berantza… Se
au dana ise san euskaldune. Ba, Gordejuelako etxaldea' danak, ba,
dires: Iñarritu, Arzuria, Aretxederra… guria da Isuskiza… Lekubarri…
Danak euskaldunek. Baserrik danak euskaldunek. O sea, Gordejuelan
aurreko denporetan danak euskaldunek. Ta gero asi sen galduten da
galduten… Galdu san bai. Galdu senean asi sian emen minak eta,
bearren eta… Altos Hornos eta. Jendea etorri san kanpoti. Danak
erdera ta… ala… Ya lastimea da galdu deitela euskerea, ain polite…»
zer ulertzen duzu karrantzatik gora, ta berentza, berantza...dana
euskalduna... zer esan nahi du horrek
laburtzeko, enkarterriko alde haundi batean betidanik mintzatu zan
euskara, orain denbora gutxi arte, eta beste alde batean, bere
mendebaldeko partian, badirudi aspaldian galduta dagoela ala inoiz
ez zan mintzatu...
baina hau ez da askotan zerrenda honetan irakurri dena, ay ene
zenbat aldatzen diren gauzak depende ze interes daukazun horretan
interes politikoa esan nahi dut
Muy al hilo de discusiones varias acaecidas en este foro son las ultimas declaraciones del personaje este, este... como se llama, el tio ese, un impresentable...
Estimado compañero: sobre la impresentabilidad de las declaraciones del ciudadano navarro que los ciudadanos navarros han elegido como su presidente (ellos...
... Aupa En esta lista se ha hablado en diversas ocasiones sobre la extensión histórico-geográfica del euskara en las Encartaciones, la mayoría de ellas...
Txikizioastop zerrendakideak lehengo egunean ekarritako eztabaidaren harira, duela urte batzuk Bizkaien agertu zen artikulu bat etorri zait gogora. "Euskal...
Lehen gauza Xabi=xabier, eskerrik asko mesu horregaitik, benetan interesgarria eta argigarria, baina galdera batzuk dauzkat zuri egiteko: """Askotan entzun...
Kaixo Xabi, Eskerrik asko Irene Hurtadok idatziriko lan hori bidaltzeagatik. Bai edukina, bai forma ederrak begitantzen zaizkit. Erabili duen euskara mota ...
Hain zuzen, idazteko erar horren harira, bitxikeri bat. Galderatxo bat egin nahiko nuke. Agertzen dira Irene Hurtadoren artikuluan "...beraz, gitxi dakigu ...
... Hori formea zeharo onargarria da, simpleki (sic) egiazkoa dalako. J.L. _________________________________________________________ Lortu posta elektronikoa...
Bai, Josu, hori, garbi eta garbi dago, eta badakit etzarela batere "arauzale", batez ere, arau hauek, zeure gustuko ez direnean ;-) edo logikotzat, hartzen ez...
Ez dakitzut esaten gaztelaniaren analogiaz sortu ote den, baina bai ahoz ez ezik idatziz ere tradizio sendoa duen forma dela mendebaldeko euskaraz. Arauak ez...
Eskerrik asko Xabi!! bakarrik hori jakin nahi nuen, etzegoen inolako "intentzio bikoitzarik" Josu! Portzierto, Xabi, zer gertatzen da "Izenen Ohianean"-ekin,...
Arrazoia duzu, bloga alde batera utzita daukat, ia berriz ere martxa hartzen diodan. Baina, badakizu, horretarako astia beste kontu batzuek jaten didate eta...