Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
encartaciones · Lista encartada / Zerrenda enkartaua
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes buscar mensajes antiguos en un grupo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
Enkartazioak eta euskal nazionalismoa   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #399 de 2855 |
Caros amicos,

Ecce un articulo apparito hodie in le diario BERRIA de nostro
collistero Juan Luis Fernandez Gutierrez.
Amicalmente
Josu Lavin
*************************************

Enkartazioak eta euskal nazionalismoa

Atsegingarria da ikustea Euskaltzaindia badoala Enkartazioetan egin
izan dituen hanka sartze eta hutsegiteak onartzen eta zuzentzen.
Errate baterako, gero eta toki gutiagotan azaltzen da Xabier Kintanak
marraztu zuen mapa xelebrea non euskararen XVI. gizaldiko muga
mendebaldean non eta Kantabriako Santoña eta Laredo herrietan
paratzen duen, Enkartazioak oso-osoan euskararen alderdian sartuz.
Funts historikorik gabeko mapa hau, bertzeak bertze, Juan Carlos
Etxegoien Xamar-ek eskribitu Orhipean liburuan dago.

Molde berean, gero eta jende gutiagok profitatzen ditu Garape eta
Aizko euskarazko sasitoponimoak. Lehena betitiko Sopuerta
erromantzezkoa desagertarazteko asmatu zuten zenbaitzuek. Bigarrenaz
den bezainbatean, batzuek Karrantzan holako izena duen mendi bat
dagoela diote, baina aspalditik frogatua dago ez dela holako izenik
Karrantza balle guzian.Enkartazioetako ekialdearen zati batean ez,
beraz, ekialde osoan euskarazko toponimia dago (erromantzezkoarekin
bateo) eta dokumenturen bat edo bertze aditzera ematen duena hor
behiala euskara egiten zela (erromantzearekin bateo edo biak
nahasirik). Baina aspalditik, duela mende batzuetatik hona,
erromantzea da ekialdeko enkartau horien egun orozko mintzo bakarra.
Bertze Enkartazioetan, mendebaldekoetan, ez dago ez euskarazko
toponimiarik ez agiririk lurralde horren antzinako euskalduntasunaren
alde egiteko. Hortaz, erromantzezkoa da guziz historian lehenbiziko
aldiz agertzen denetik.Bada, euskal nazionalista batzuek
Enkartazioetan euskara normalizatu egin behar dela adierazten dute.
Balmasedan, kasu, euskara talderik bada! Berbetan Euskara Taldea du
izena, eta Enkartazioetako hiribildu honetan euskara normalizatu
behar dela diote. Klarki derradan, Balmasedan euskara normalizatzea
Senegalen errusiera normalizatzea bezain barregarria litzateke.
Balmasedan ez da euskara normalizatu behar, hor anormala dena euskara
bera delakoz.

Akabatzeko, salatu nahi dut Enkartazioetan euskal mitologiaren museo
bat eraiki nahi dutela, euskal mitologia erabat arrotz duen herrialde
batean preseski. Probokazioa eta sekulako begirune eza deritzot
eraikitze honi. Honek agerian jartzen dit euskal nazionalistek
Enkartazioak konkistagai izaten jarraitzen dutela, benetako baskoak
ez direlakoz (ez baitira) konplexuz beterik dauden asko enkartauren
laguntzaz betiere.

Juan Luis Fernandez Gutierrez






Mar, 6 de Jul, 2004 2:28 pm

josulavin
Sin conexión Sin conexión
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #399 de 2855 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

Caros amicos, Ecce un articulo apparito hodie in le diario BERRIA de nostro collistero Juan Luis Fernandez Gutierrez. Amicalmente Josu Lavin ...
josulavin
Sin conexión Enviar mensaje
6 de Jul, 2004
2:28 pm
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda