Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
euskara-ikasi · Foro para practicar euskera
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes determinar el orden de los mensajes. Pulsa el enlace en la columna correspondiente a la fecha. Tus preferencias serán guardadas y no tendrás que introducirlas de nuevo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
Mensajes 35 - 64 de 696   Primero  |  < Anterior  |  Siguiente >  |  Último
Mensajes: Mostrar resúmenes de los mensajes   (Agrupar por tema) Ordenar por fecha v  
#64 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia " <irakas@...>
Fecha: Lun, 8 de Ene, 2001 8:22 am
Asunto: Urte berria
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Urte berri on lagunok!
Hemen gauzkazue berriro lanerako prest eta zuen esanetara. Biltzeko
gogorik baduzue, ostegun honetan (hilaren 11an) arratsaldeko 18,30ean
izango den chat-saiora gonbidatuta zaudete.
Astean zehar zuei interesatzen zaizkizuen gaiak proposatzea eskertuko
genizueke. Ea, bada, ekin idazteari zuen berri jakiteko irrikan gaude
eta!
Irakaslea

#63 De: "Elizabeth Macklin" <Emacklin@...>
Fecha: Sáb, 30 de Dic, 2000 2:20 pm
Asunto: Urte berri on!
Emacklin@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo guztioi--
Zelan Gabonetan? Eskerrik asko eta asko txateoagatik---Internetezko
oparirik politena izan zitzaidan. Benetako Santo Tomas eguneko
poteoan egon bezala sentitzen nintzen---bi baino pertsona gehiago
zeudenean batez ere. Ikusiko duzu, Maria Eugenia! taberna batera
sartutakoan lagun baten beste koadriloa ezagutzen duzunean bezalakoa.
(Sentitu nuen txat-saioari utzi beharra, hain denbora guxti egon
ondoren, are gehiago hara iritsi zinela irakurri nuenean: eskertzeko
nahian egon naiz zure herriko--eta mendi eta aranetako--hitz argizki
horiengatik. Bai politak--eta zorionak zuen herria/etxea aurkitu
izateagatik ere bai!)

Agian "taberna" hori zaratatsuegia izango litzateke horko gehiagoz
"entzuteko"---baina beharbada, denbora gutxi barru, taberna kanpora
joan ginateke guztiok "kaleko" isiltasunean mintzatera----ez, neguan
gaude (New Yorken oraintxe bertan elurra egiten ari du), "mahai" bat
aurkitu beharko genuen, zarata gutxiagorekin... Beno! (Nahiko!, nire
aitak eskutitzetan behin eta berriro esaten zuenez.)

Beste Internetaren bidez oparituta neukan gauza polita zera da,
Bizkaitar batengandik iritsi zitzaidana Eguberrian--ez, Gabon gauan:

             Urte barri, barri,
             Txarri belarri,
             Daukanak ez daukanari,
             Altzo bete madari.

Markinako haurren aspaldiko kanta da, zioen.

Besterik gabe momentuz, eta bitarteko txateo bat antolatzeko gai ez
bagara (esan! antolatzailerik badago? nola egiten den dakienik?),
beno, Urte Berrira arte. "Urte Berri On!" opa dizuet (Mende Berri
Onarekin batera), eta Gabonetako madari goxo batzuk baino gehiago
guztioi,
agur bero batekin,
Elizabeth


pd. Egunkarian Auñamendi entziklopediaren berria ikusi nuen
herenegun; urtarilaren 3etik aurrera Interneten izango da:
"www.eusko-ikaskuntza.org" helbidean. ("Euskal egongela askotan
eskailera bat behar izaten zen entziklopedia hau kontsultatu ahal
izateko. Aurrerantzean, ordenagailua piztea nahikoa izango da,"
zioten. Zer uste duzue?))

#62 De: "José Ignacio Moreno Gomez" <joseigmg@...>
Fecha: Sáb, 23 de Dic, 2000 10:13 am
Asunto: Zorionak!
joseigmg@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo guztioi
Lehenengo eta behin barka nazazue, baina azken bolada honetan oso lanpetuta
ibili naiz eta ez nuen astirik izan zuekin konektatzeko. Dena dela; zorionak opa
dizkizuet eta datorren urtea, mendea eta milurtekoa onak izan daitezela
guztiontzat.Eta Erregeek, Olentzerok, Tiók, Santa Klaus-ek... edonork, gauza
onak ekar diezazkizuetela .
Agur bero bat Ganadatik.  José Ignacio




[Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]

#61 De: <euskara-ikasi@egroups.com>
Fecha: Vie, 22 de Dic, 2000 8:28 am
Asunto: New file uploaded to euskara-ikasi
euskara-ikasi@egroups.com
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Hello,

This email message is a notification to let you know that
a file has been uploaded to the Files area of the euskara-ikasi
group.

   File        : /POSTALA1.htm
   Uploaded by : irakas@...
   Description : Zorionak

You can access this file at the URL

http://es.egroups.com/files/euskara-ikasi/POSTALA1%2Ehtm

To learn more about eGroups file sharing, please visit

http://es.egroups.com/help/files.html


Regards,

irakas@...

#60 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia " <irakas@...>
Fecha: Vie, 22 de Dic, 2000 7:58 am
Asunto: Eguberri on guztioi
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo guztioi!

Eta bereziki Mª Eugeniari. Izugarri sentitzen dugu atzoko saioa hain
laburra gertatu izana. Zu sartu baino minutu bat lehenago joan ginen
jendea presaka zebilelako. Elkek maleta egin behar zuen gaur hona
etortzeko eta Elizabeth lagun baten bulegoan zegoen "okupa". Ez
kezkatu, hurrengoan zuretzako ordu egokiagoa aukeratuko dugu zuk
parte hartu ahal izateko.

Beno, lagunok, euskaltegian oporralditxo bat hartuko dugu urtarrilera
arte. Hala ere, foroa irekita mantenduko da, zuek hala nahi baduzue.
Euskal Herrira egunotan ez zatoztenok, euskaraz idazteko desioa
sentitzen baduzue, ekin idazteari eta ziur egon irakurriko dugula.
Era berean,  hitz egiteko gogorik balego, proposamen bat daukagu
egiteko, zeuek konbokatu txat saiorako eguna eta ordua egun
hauetarako eta gu saiatuko gara bertan egoten.

Eguberri on guztioi!

Irakaslea

#59 De: maryeu@...
Fecha: Jue, 21 de Dic, 2000 10:57 pm
Asunto: txat-saioa
maryeu@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo lagunok
Edo ez dakit nola konektatu edo berehala joan zarete, ba sei
terdietan, ailegatu naizenerako alde egin zenuten eta.
Beno hurrengoan izango da.
Ondo pasa jaiak
Mª Eugenia

#58 De: maryeu@...
Fecha: Mié, 20 de Dic, 2000 7:31 pm
Asunto: Txat saioa
maryeu@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo denoi:
Beti bezala ni ordu hartan bihar klasean egongo naiz, azkerta eginez,
baina saioa luzatzen bada baliteke ailegatzea, behintzat zatitxo bat
egoteko.
Badaezpada ere, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON denoi opa nahi dizuet,ba
ia-ia azken eguna baita oporrak hartu baino lehen, eta oporretan
herrira joango gara. Benetan ez da gure herria, gu Madrilekoa
baitkara eta herria Burgosen baitago, Bilbotik berrogeita hamar
kilometrora inguru.
Zerbait idazteko kontatuko dizuet nola heldu ginen herri hartara eta
nolakoa den, gero irakurri nahi baduzue, egin dezakezue, edo bestela
ez.

Senarra eta biok betidanik, arrazoi desberdinengatik, herri txiki
batean bizi ginen. Txikitan gure gurasoen lanagatik, eta ezkondu
ondoren, nire lanagatik, batez ere. Baina duela hamaika urte Bilbora
etorri ginen senarraren lanari jarraituz; pisu bat hartu genuen eta
pisua nahiko handia izan eta auzo ona eta lasaia izan arren, guri
zerbait falta zitzaigun.
Asteburuero txangoz txango ibiltzen ginen hurbil zeuden lekuak eta
herriak ezagutzeko asmoz.
Halako batean "Valle de Mena" deritzonera heldu ginen.
Izugarri polita iruditu zitzaigunez, miatzen hasi ginen eta, nola ez,
bilatzen genituen herria eta etxea aurkitu genituen. Handik aurrera,
gure herria bailitzan hartu genuen.
Errepidea bukatzen den lekuan kokatuta dago. "Cadagua" du izena.
Cadagua, hegoaldean "La Peña" mendiek babestuta eta iparraldean
haranera irekita, eta han mendiaren aldapan dago.
Bostehun metrora, gutxi gorabehera, "Cadagua" ibaia jaiotzen da.
Neguan, mendi erdian dagoen kubazulotik ura sortzen da, eta udan, ur
kopurua gutxitzen denean, kubazuloan baino beherago, leku
desberdinetan, iturri asko agertzen dira. Cadagua ibaia Bilbora
ailegatzen denean, oso zikin dago, baina han, bere sorlekuan, ur
gardena dauka. Geuk edaten dugu herrian, eta haranaren beste herriek
ere.
Cadagua ingurutatzen duten mendiak ez dira oso altuak, mila eta
berrhun edo laurehun metro inguru daukate eta, hala ere, igotzeko
badukate bere zailtasuna, hori bai, erromatar bidea badago eta
tontorreraino heltzen zarenean bi haranak, bai "Valle de Losa"
bai "Valle de Mena" ikus ditzakezu.
Mendiaren itxura oso desberdina da urtaro bakoitzean, uratean zehar
aldatuz doa eta.
Zerua garbi dagoenean, mendiaren zuhaitzek, harriek, koloreak distira
berezia daukate, lainoa datorrenean, berriz, dena goibel bihurtzen da
eta mendiaren tontorra egun askotan ezkututa geratzen da.
Paisaia harrigarri honen erdian Cadagua herria dago.
Betidanik herri txikia izan zen, hogei etxebizitza inguru besterik ez
dago eta, nahiz eta mende hasieran orain baino garrantzi handiagoa
izan, "Gomez de Mena" familia ospetsua han jauregiren bat edo,
txaleta eta lur batzuk baitzeuzkan. Herriko ia-ia lagun guztiak bere
esanetara zeuden.
Orain etxe gehienak hutsik daude eta hamar auzoko baino ez dira bizi,
eta gu asteburuero, Gabonetan eta udan.
Guri asko gustatzen zaigu hara joatea, lasaitasunez bizitzeko, eta
kutsaduratik ihes egiteko.
Leku polita, lasai, garbi isila eta abar ikusi nahi baduzue eta beta
baduzue, zoazte, ikusi eta goza ezaue!

#57 De: Elizabeth Macklin <Emacklin@...>
Fecha: Mié, 20 de Dic, 2000 1:34 pm
Asunto: Re: txat-saioa
Emacklin@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo!
    Kasualitatez lagun baten bulegoan egongo naiz bihar, txat orduan, eta
handik saiatuko naiz---ea agertzen naizen. Badaezpada, agurtu guztioi nire
partez, bale? Gabon!
Bihar arte,
Elizabeth

#56 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia " <irakas@...>
Fecha: Mié, 20 de Dic, 2000 9:36 am
Asunto: txat-saioa
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo guztioi!
Oso lanpetuta zaudete guztiok Olentzerori edo dena delakoari opariak
eskatzen eta gabonak prestatzen? Bai, ezta? Hala ere, ziur nago
tartetxo bat aterako duzuela gabonak elkarri zoriontzeko bihar
arratsaldeko txat saioan (18.00etan)
Bihar arte
Irakaslea

#55 De: "Elizabeth Macklin" <Emacklin@...>
Fecha: Vie, 15 de Dic, 2000 3:51 pm
Asunto: Txateoa
Emacklin@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo denoi!
Pena eman zidan neuri ere, ez egoteak txateoan---ordenagailuan
gertatzen diren ia gauza guztiak bezalakoa, bitxia izan zen: gela
horra iritsi eta gero, ezer ez---horma ikusezin atzean bezala
zeundeten, eta ezin izan nuen ezer "entzun." (Ea hurrengoan ziberkafe
batera joan naitekeen, Macintosh ez den gailu batean saiatzera. Uste
dut arazoa hori edo horrelakoa izan zela.)

Irrikitan nengoen "egiazko denboran" hitzegiten saiatzeko, gure iazko
euskaltegiko klasean bezala. Ez dakizue zenbat aldiz zuzendu eta
zuzendu behar izaten dudan Euskaraz idatzitako guztia---oso oso ondo
etorriko litzaidake bat-bateko galdera erantzutea ("Zer esan du
Elik?" "Ea zer ordu den"). Guztientzat bezala...beno, nire ingeles
dakien lagunak oraindela gutxi esan zidan "batzuetan nire ingelesak
gelako ispiluaren beste aldera ihes egiten dit." (Polita da esapide
hau, ezta?) Eta egia da: aurreko astean, minutu nazkagarri eta
luzeegi batean, ezin izan nuen "ostirala" hitza gogoratu! (Besteak
bai, astelehena, asteartea, etab.---lan gehiegia egiten dudala bistan
dago, ezta? "ostirala" hitza ahaztu ahal bazait.)

Beno, kontatuko diguzue zelan pasa zenuten paradisu gela hartan.
Espero dut ondo. Kontatu! Kontatu!
Agur bero bat N.Y.-etik guztioi, Eduardo eta Maria Eugeniari batez
ere

#54 De: maryeu@...
Fecha: Vie, 15 de Dic, 2000 12:11 pm
Asunto: Astebura
maryeu@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo lagunok
Zelan atzo txatean? Pena eman zidan ez egoetak.
Asteburu hau berezia da niretzat, eta nahiz eta zuentzat garrantzia
ez duen, esango dizuet Caceresera joango naizela oreintxe berton,
afari bat ospatzera. Zerbait arrunta ez denik gertatuko balitzait,
hurrengoan kontatuko dizuet.
Asteburua ondo pasa. Agur

#53 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia " <irakas@...>
Fecha: Vie, 15 de Dic, 2000 8:30 am
Asunto: ongi etorri!
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo lagunok!

Oso poztu gaitu Mª Eugenia eta Eduardoren mezuak irakurtzeak. Ongi
etorri forora!

Eduardo, ez kezkatu zure euskara mailagatik, hemen maila guztietako
ikasleak daude eta foroaren helburua elkarri ikasten laguntzea da,
eta denok dakigu "eroriz ikasten dela oinez", hau da, erroreak egitea
ezinbestekoa dela ikasteko.

Agur bero bat

Irakaslea

#52 De: ealvarez@...
Fecha: Jue, 14 de Dic, 2000 3:32 pm
Asunto: (Sin asunto)
ealvarez@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo guztiei:

Nire izena Eduardo da eta Malagan bizi naiz. Foro honetan berria naiz eta
zuen pazientzia espero dut nirekin zeren  nire euskara oso laburra da
oraindik .

Agur bero bat eta laster arte.

#51 De: Mª Eugenia Delgado Hernandez <maryeu@...>
Fecha: Jue, 14 de Dic, 2000 12:20 pm
Asunto: Agurrak
maryeu@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo denoi
Mª Eugenia naiz eta taldean partaide berria.
Oraindik ez dakit ondo hau nola funtzionatzen den, baina ikasiko dut, agintzen
dizuet.
Arratsaldean, txatean (horrela idazten da?) zuekin egotea gustatuko litzaidake,
baina ordu horretan Hizkuntza Eskolan egongo naiz, euskara ikasten. Beraz beste
egun batean elkarrekin egongo gara.
Agur bero bat eta laster arte.
Mª Eugenia


[Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]

#50 De: "Elizabeth Macklin" <Emacklin@...>
Fecha: Mar, 12 de Dic, 2000 11:17 pm
Asunto: Re: ekin idazteari!
Emacklin@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo guztioi!
Eta eskerrik  asko, Elke, Christa Wolf-en berriak emateagatik.
Aspaldiko ezin izan dut berari buruzko ezer jakin hemen. Pozten nau
ospatsua berriro dela jakiteak.  (Stasi agiria ateratakoan, horrekiko
"kolaborazioa" jotzen hasi ziren berari – nahiko zuzengabeki,
nire ustez – eta gero hemengo diskurtsotik ezagertu egin zen.)
Beraien nobela guztiek merezi dutela irakurtzea uste dut (irakurri
ditudan guztiak gutxienez, ziur). Ez dakit alemanieraz zein izena
duen Txernobil ondorioei buruzkoa: "Istripua: Egun baten albisteak"
(edo antzekoa) izenburua ipini zuten ingelesean. Mecklenburg dagoen
emakume bat egun horretan berrien zain dago: ospitale batetik bere
nebaren minbizi ebaketaren ondorioarena zein irratiatik ea nolakoa
den Txernobildik datorren haizea. Sekulako inprezioa hartu nuen
irakurtzean.

Beno, besterik gabe, ostegunera arte, agur.

#49 De: webmaster@...
Fecha: Mar, 12 de Dic, 2000 3:47 pm
Asunto: Txat-saiorako eguna eta ordua
webmaster@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Epa lagunok,

Irakasle@ hegohaizeak jota dabil, antza (eta lan asko egina da
bestalde), eta erratu egin da data jartzean.
Txateorako eguna aste honetako osteguna da (abenduak 14) eta ordua
(GTM+01:00) arratsaldeko seiak (18:00).
Ordu hori zuen herrietan zein den jakiteko foro honetako
"Vínculos" atalean duzue ordu-bihurtzailera jotzeko aukera.
Honek ordu arrunta Internet-ordua bihurtzen du eta alderantziz.
Honela hemengo arratsaldeko seiak zuen herrietan zein ordu den esango
dizue modu errez samarrean.
Arazorik izanez gero, idatzi webmasterrari eta barau saiatuko da
laguntzen. Agur eta ondo ibili forukideok.

Jose Miguel Arnaiz
webmaster@...
Santurtziko Udal Euskaltegia

#48 De: tradux.es@...
Fecha: Mar, 12 de Dic, 2000 1:44 pm
Asunto: Re: Re: ekin idazteari!
tradux.es@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo Elizabeth eta denoi,

barkatu baina ez dut astirik izan berehala erantzuteko, lan handia dudalako.
Elizabeth, zure mezua oso interesgarria izan zen. Ze ustekabea zuk
Stollen-pastela ezagutzea!! Mundua oso txikia da...

Zoritxarrez ez dut Christa Wolfen nobela "Kindheitsmuster" irakurri baina
kritika
  oso onak dauzka. Izenburua "Haurtzaroaren modua" esan nahi du euskeraz. Christa
Wolf oso egile ospetsua da hemen. Bere liburuetan faxismo eta gerraostearen
garaia Alemaniako ekialdean deskribatzen ditu haur baten ikuspuntutik. Egun
batean erosiko dut, ziur.

Ostegunera arte

Elke

#47 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia " <irakas@...>
Fecha: Mar, 12 de Dic, 2000 8:07 am
Asunto: Osteguneko txat-saioa
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
kaixo lagunok!

Gabonak, sustraiak, tradizioak...ohitura berriak...honetaz hitz
egiteko gogorik baduzue, ostegun honetan (18an) arratsaldeko seietan
bilduko gara txat-gelan.

Bitartean, baten batek zerbait gehiago kontatu nahi badigu, gustora
irakurriko genuke.

Agur bero bat

Irakaslea

#46 De: "Elizabeth Macklin" <Emacklin@...>
Fecha: Sáb, 9 de Dic, 2000 6:07 pm
Asunto: Re: ekin idazteari!
Emacklin@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo guztioi!
Alemanian dagoen kidearen Gabonetako mezuak pentsa asko sortu zidan
eta gure "Islandiatar"-rengandik etorri zenak ere. Gero mezu horiek
komentatu nahi ditut, baina lehenik eta behin piska bat hemengo
Gabonei buruz kontatu beharko dizuet, irakasleak esan zuenez bezala
(iluzio handiz "ariketa" honi buruz irakurri nuen--eta agian
zergatiak ikusiko dituzue).

Beno, hemen bitxi samarrak dira Gabonak, ez dagoelako Estatu
Batuetako Gabon tradizio bakar bat bakarrik (kontsumoa ez bada),
ugari baizik. Tradizioak familia bakoitzaren arabera sortzen dira:
zure aitona-amonek zeuzkaten tradizioak gurasoei etorri zitzaizkien,
eta haiek zuri etortzen zaizkizu, gurasoek elkar sortu zituenekin
batera, zure lagunen familien tradizio partikularrekin ere, eta
horrela pasatzen dituzu Gabonak, zopa polit eta bitxi batean. Esate
baterako, nire lehengusu-lehengusinak Minnesota izeneko estatuan bizi
dira, 5 bizirik dauzkadan osaba-izebekin; eta izeba bat Sueziako
familiatik dator. Eskandinabiatar asko ta asko badago Minnesotan
(agian Eskandinabian bezain hotz egiten duelako neguan). Beno ba,
Minnesotako horrelako familia askok arrain ustela prestatzen du
Gabonetan, Islandian berdin. "Ludefisk" han izena du arrain horrek.
Ohitura familiarrik ez baduzu ... beno! Uste dut Eskandinabia osoan
taloa bezakaloak ere prestatzen dira Gabonetako jaiak ospatzeko,
suezieraz "lefsa" izenekoak (lefsaren irina ez da artozkoa),
Minnesotan ere bai. Gehienetan azukrearekin jaten dira lefsak, eta
ume guzti-guztiek tradizio hori ikaragarri atsegin dutela bistan
dago.
Baina arrain horrekin ere lefsak jaten direnak haurrei beste
sentimentua sortzen die. Nire lehengusu batek, sueziako familia
daukan izebaren semeak, behin Gabonak ospatzera han egon nintzenean,
haurren "txiste" bat kontatu zidan: Minnesotako haur batek, Ludefisk
lefsarekin ikusten duenean, "Nork bota egin du lefsaren gainean?"
esango du (eta barre egingo du, Ludefisk jaten ari diren nagusiak
kokotaraino egoteara arte, ziur).

Gabonetan hemen entzuten diren kantak leku askotik (baina, paradoxa
batez, gutxitik ere) datoz; zaharrenak (lehenengoago iristen zirenak,
hobeto esan) Holanda, Ingalaterra, eta Frantziatik etorri ziren,
Alemaniatik ere (ala hortik lehenik Ingalaterrara iritsi ondoren? ez
dakit); interesgarria da orain nola hedatzen zaiguten beste hemen
dauden jendeen tradizioak, ala ez. New Yorken bertan Abendua
konpartitzen dute ez dakit zenbat kultura: Hannukah ere dugu
Judutarrengandik, eta Kwaanza izeneko Afrikako jaia, baina gehienetan
jai hauetan, Gabon Gauan eta Gabonean bezalako, auzoaren arabera
ospatzen du jendeak, edo etxearen arabera, esanez. Etxe batean,
adibidez, Gabonetako zuhaitza egongo da, Hannukah-ko 8 kriseilu
daramatzan Menorah izeneko argimutil ondoan. Hiriko dendetan eta
beste gizarteko lekuetan, ordea, Gabonetako kanta zahar haiek
oraindik gehienetan jotzen dira (beste EEBBko leku gehienetan bezala:
jende askoren ustez nazkatzeara arte---beharbada urte hauetan
Gabonaldia hemen urriaren azken egunetan hasten hasi delako). Beno,
ez nuen nahi kontsumoari buruzko erdian galdatuta egon hemen.

Nire amak Stollen pastela prestatzen zuen urteroko Gabonetan, New
York estatuko iparraldean, errezeta aurkitu eta gero. (Eskerrik asko,
Elke-ri, niri hau gogoratu izateagatik! Ea non Stollen-a aurkituko
dudan New Yorken.... Alemaniatarren auzoan, ziur.) Bere amonak ere
Stollen egiten zuela uste dut, Minnesotan---Alemaniatarra zen
eta---nahiz eta nire Alemaniatarra ez zen amonak, osea, nire amaren
amak, prestatzen ez zekien (beraz ez zion alabari irakatsi).
Beharbada (pentsatzen nago orain) nire Alemaniako amona zeukan aitak
ere ama bultzatu zuen, errezeta hori bilatzera.

Aipatzen ez zen tradizio bat zegoen gure etxean, nire amaren
familiarena izan zela uste dut, edo Minnesotako jendearena agian, edo
hirietatik ez datozenarena [horrela esaten da?]: urteroko Gabonetan
bakarrik zegoen norbait etorriko zitzaigula etxera, Gabon Gaua ala
Gabon pasatzera. (Gure herrian zegoen konpainia batek beti jende asko
herrira ekartzen zuen lan egitera, jaia daukaten hilabeteetan ere;
Gabon batean, adibidez, aitaren lankide bat gurekin egon da, hurrengo
urtean ere, baina bere emaztearekin (Sueziatarra zen emaztea,
Suezieraz hitzegiten ere oraindik zekiena uste dut, eta hango
apaingarri bat ekarri zigun Gabonetako zuhaitzean jartzeko). Enfin.
"Ezezaguna jaian" izeneko ohitura judutar baten antzekoa iruditzen da
hau, piska bat, baina nire ustez ama "familiaminean" egoten zen
Gabonetan, eta jende gehiago etxean edukitzeko asmoan zegoen. (Beste
gure etxeko tradizio bat Gabon arratsaldetan bere neba batekin
elkarri telefonoz hitzegitea izan zen. Minnesotatik New Yorkera ia
1.500 kilometrotara dago; urte horietan oso jende gutxi konferentzia
batez mintzatzen zen, jai bat ez zegoenean; berezia izaten zitzaion
amari tradizio hori, noski. Oraindik jarraitzen dut.)

Beno. Aurtengo Gabonetatik aurrera beste tradizio txiki batzuk izango
ditut. Bilboko lagun bat etorri zait egunotan, horko zubi luzean
hemen pasatzera, eta New Yorkeko Gabonetako berrietaz berarengandik
entzuten nuen egunero, lanetik etorri eta gero. Egun osoetan hortik
kaleetan ibiltzen zen, Bilbon egiten duenez bezala (baina oporretan),
eta gauza asko ikusi zuen. Adibidez, Bronxen egon zen egun batean,
langileen auzo batean, N.Y.-eko Zoo-tik urbil dagoena, eta kontatu
dit auzoko etxe den-denak argietaz beteta daudela. Hortik doan metro
linea azpian dagoen etorribide inguruan Bilbon bezalako kaleetako
apaingarriak jarri zituzten dendariek. Haietako denda batean 3
plastikozko Gabonetako zuhaitz puzgarri erosi zituen (neuk ere ez dut
horrelako gauzarik ikusi). Hemengo erosteko gaisotasuna itsasten zaie
hona etortzen diren guztiei, dirudienez; bi bider ekarri zituen
gauzekin itzuli zen Bilbora--harrituta zegoen ohartu zenean. (Bilbon
egongo bazarete Gabon hauetan, berak daukan taberna aurkituko duzue,
zer, "Bilbotar baten New Yorkeko Gabonak" apainduta Hernani kalean.)
Gau batean, 7. etorribidean behera gindoazenean poteak hartzera,
Olentzero abestia kantatzen hasi gara; oso naturala iruditzen
zitzaigun, eta zergatik ez?

Beno, luzatu zait hau, ezta? (Hitzen bilan gustora egon naiz,
gogoratzearekin batera. Mila esker "argimutila" hitzagatik, ere bai.)
Enbor bat badago Gabonetako kanta zahar horien artean, Euskal
Herriaren edo Kataloniarena bezalakoa, Ingalaterratik zetorrena,
baina ia metaforazkoa bakarrik iruditzen zaigula uste dut (dendetan
gaudenean gutxienez). Oh: esan nahi nizuen ere duela hamarkada bat
nire ama eta biok Minnesotan ikusi genituela baserri batzuetan
ipintzen zituzten argiak, Islandian bezala---baserritako eraikin
guztien gainean ipinita--eta urrundik, oso lur zapala denez, hiriak
iruditzen ziren baserriak. Eta uste dut Antoniok arrazoi handia
duela, "Eguzkiaren argiako ordu gutxi dutelako" argiak jartzen dutela
esan zuenenean.
Beno, jaietarako agur bero bat hemendik guztioi!


pd. Inork irakurri al du Alemaniako Christa Wolf-ek idatzitako nobela
bat? "Haurtaro eredu bat" izenekoa zen ingelesezko itzulpenean
(ironia apur batekin; "Kindheitmuster" alemanierazkoa izan zela ipini
zuten liburuaren copyright orrialdean---Elke-k itzul diezaguke hitz
hau?). Ez dakit ea erderara ere itzuli den; Elke-k kontatu zigun
ohiturak nobelaren eszena txiki batzuk gogoratu dizkite.

#45 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia " <irakas@...>
Fecha: Mié, 6 de Dic, 2000 8:57 pm
Asunto: ekin idazteari!
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo guztioi!

Mila esker Elke, Antonio eta Damià zuen testuengatik. Dokumentuetan
ipini genuen "Olentzero" testua irakurri baduzue, Damiàk aipatu duen
pertsonaia, Tió, eta Olentzero jatorrian antzekoak ziren: enborra eta
sua. Islandian ere sua urteari agurra emateko. Eta janaria, gozoa
Alemanian eta berezia Islandian...
Amerika, Europa, mundu osoko gabonetako ohitura ezberdinak ezagutu
nahi genituzke.
Mesedez, ekin idazteari!

Irakaslea

#44 De: Damià Barris <d.barris.000@...>
Fecha: Mié, 6 de Dic, 2000 12:41 am
Asunto: Nadal a Catalunya - Catalunyako Gabonak
d.barris.000@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo Lagunak:

Gabonari buruz hitz egiten ari zaretela ikusi dut. Nahi baldin baduzue
Catalunyako gabonari buruz zerbait kontatuko ahal ditut. Olentzero bezala
Catalunyan "tió" pertsonaia daukagu. Jatorriz antzinakoa da. Lehen zuhaitzaren
enborra izan zen eta etxeari sua ematen zidan. Gero, denbora berriarekin aldatu
du. Gabon egunan abesti bereziak kantatzen dira eta opariak eramaten ditu.

Hurrengo arte

Damià
MALAGA


[Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]

#43 De: "Antonio Casado da Rocha" <antonio@...>
Fecha: Mié, 6 de Dic, 2000 1:38 am
Asunto: Gabonak Islandian
antonio@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo denoi euskaltegian!

Nolakoak diren gabonak lurralden honetan azaldu nahi dut, nahiz eta nire
lehen gabonak Islandian izan. Hala eta guztiz ere, dagoeneko gabonak hasi
dira. Eguzkiaren argiako ordu gutxi dugulako, etxeak kolorezko argiak ditu
kanpoaldean, eta etxe barruan kandelak eta argimutilak ikusten dira. Oso
polita da gauan. Islandiarrak oso liburuzaleak direlako, liburuko
publizatearen beterik dago egunkaria. Islandian ez dago Santa Claus edo Papa
Noel, hamahiru Yule Mutilak baizik. Hauek bere gurasoekin mendietan bizitzen
diren gnomoak dira, bakoitzak bere nortasuna berezia du, eta banan banan
etortzen dira menditik hirira, bakoitza egun batean abenduaren 13a hasiz.
Abenduaren 23a Islandiarrak afari tradizionala jango dute. Janari
tradizionala hau arrain ustela da, eta nazkagarria dela esaten dute
Islandiar gazteak. Abenduaren 24an, familia osoakin afari ederra egingo
dute, eta gero opariak irekiko dituzte. Hurrengo egunan, bazkaria hurrengoko
familiarekin izango da bakarrik. Bisitatzeko eta jai egiteko denbora da hau.
Baina jai haundiena izango da abenduaren 31an. Su haundia egiten dute
kalean, eta afal ondoren su artifizialak (?) bota dituzte ugari. Hitz
batean, eguberria islandiarra argiaren jaialdi bat da.

Gledileg jól! (Eguberri on!)

Antonio.

#42 De: tradux.es@...
Fecha: Mar, 5 de Dic, 2000 10:27 am
Asunto: Re: mila esker, Elizabeth!
tradux.es@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo forukideok

Zelan zaudete? Gaur Alemaniako Gabonei buruz zerbait kontatu nahi dizuet.
Abenduan jende asko Gabonetako gailetak egiten dituzte etxean. Ohitura zaharra
da
hemen eta izugarri gustatzen zaizkit... Gainera, herri bakoitzak bere Gabonetako
merkatua dauka kalean eta hor besteak beste ardo eta garagardo beroa saltzen
dituzte. Beste berezitasunak Früchtebrot (fruta ogia), Lebkuchen (espesia ogia)
eta Stollen (Gabonetako pastela) dira. Baten batek Lebkuchenetik sorginaren
etxeak egiten ditu kandela batekin barruan. Oso politak dira baina garestiak ere
bai.

Abenduaren 5an, umeek gauez bota bat jartzen dute bere gelako ate kanpoan
Nikolausek gauzatxo batzuk betetzeko. Hurrengo egunean (abenduaren 6an) Nikolaus
bera etortzen ohi da umeei opari txiki batzuk ekartzeko. Normalean moralezko
ipuin bat ere bai kontatzen die.

Abenduan zehar jendeak egongelaren mahai gainean izeiaren adarrez egindako koroa
ohi dute lau kandelekin. Abenduaren igande bakoitzean bat, bi, hiru ala lau
kandela pizten da Gabonak heltzen diren arte. Abenduaren 24an opariak elkarri
ematen dira afari ondoren eta gero abesti tipikoak kantatzen dira Gabonetako
zuhaitzen ondoan. Abenduaren 25 eta 26a ere jaiegunak dira familiarekin
ospatzeko.

Nola ospatzen dira Gabonak zuen herrialdeetan?

Hurrengora arte

Elke

#41 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia " <irakas@...>
Fecha: Mar, 5 de Dic, 2000 8:12 am
Asunto: mila esker, Elizabeth!
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo lagunok!

Mila esker, Elizabeth, zure hitz politengatik. Ziur nago
lagunengandik erantzuna jasoko duzula. Ea forukideok, anima zaitezte!
Utzi lotsa alde batera eta erabili ikasten ari zareten hizkuntza
elkarrekin komunikatzeko.

Irakaslea

#40 De: "Elizabeth Macklin" <Emacklin@...>
Fecha: Lun, 4 de Dic, 2000 5:49 pm
Asunto: Batuari buruz
Emacklin@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo mintzatzen diren guztioi!
Nire ustez (Bilboko euskaltegiko 4. mailara iritsi zen ikaslea naiz,
hortik New Yorkera itzuli behar izan eta gero, irakurtze eta idazte
bidez ia bakarrik Euskaraz diharduena--nahiz eta askotan hortiko
musika erdian egoten izan, noski)---nire ustez, modu batez, nire
egoeran dagoen jendearentzat gutxienez (zuetariko kide batek esan
zuenez), ez dago kontradizio handirik Batua eta euskalkien artean.

(Ezin izan ditzaket jarri zenituzten dokumentu bi horiek zabal eta,
irakurtzeko asmoan oraindik nago; badago honentzako konponbiderik?
Agian bigarrenean dagoen zerbaitek iritzi gehienak aldatuko
dizkit....)

Bilbon (eta beste egon nintzen Euskal Herriko lekuetan ere bai)
ezagutu nituen Euskaldunzahar guztiek, noizean behin, bere euskalkiko
zati txiki bat eskaintzen zidaten, opari batez bezala (maila gehiago
daukaten Euskaldunberriak ere eskuzabalak izaten zitzaizkidan; Batua
dakien neska gazte batek oraindela gutxi Bizkaierazko "Zer dinozu?"
oparitu dit). Konpartitzen direnak laster ez dira galtzen arituko.

Euskal idazleen artean ere (eleberrietan, poesian, egunkariako
haiekiko elkarrizketan; poeta naizenez, ohartu ditut) bide polit
batzuk baino gehiago badaude, euskalkien hitzak edo esapideak Batua
kontextuetara ekartzeko. (Iparraldeko idazle taldea ere badagoela
irakurri dut, beraien idazlana kontextu honetan so egiten dutena;
argi eta garbi dago elkartzen direnei ezberdintasunek ez dietela
arazorik sortzen, helburu zoragarri bat[zuk] baizik.) Itzulzailearen
lana egunen batean egiteko nahia daukadanez, badakit euskalkietan
sartuko naizen, esapide esapidez lehenik (idazleen hitz maiteenak,
garrantzitsuenak, sarritan haurtaroetatik etortzen zaizkie, hizkuntz
guztietan bezain, beraz Batuan euskalkiz; irakurlei hitz horiek
iristen zaizkigu beraien lanetan---nola ez al gaituzte hunkituko
geuri ere, ulertutakoan?); bitartean, nire lana ahalik eta maiz eta
sakonen hizkuntzean egotea da.

Beraz hain pozik nengoen zuen gela aurkitu nuenean (Bilboko
irakasle batek hilbide egokiaraino bultzatu ninduenez gero). Asko
atsegin nuen Santutziko kaian eta kaleetan dagoen mugimenduaz
irakurtzea (herriminean nago), baina Islandiako udazkeneko argia eta
ur beroaz ere bai (ingelesean, "Aurora Borealis" esapidearen egiazko
esangura estaltzen zaigulako, argiak berak ikustea bezalakoa zen
"iparraldeko goizaldea" irakurtzea), eta Alemanian dagoen kideak
hango hizkuntzei buruz kontatu zuenaz. Espero dut elkarrizketa horiek
ere jarraitzea. Agur bero bat New Yorketik

#39 De: <euskara-ikasi@egroups.com>
Fecha: Lun, 4 de Dic, 2000 2:56 pm
Asunto: New file uploaded to euskara-ikasi
euskara-ikasi@egroups.com
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Hello,

This email message is a notification to let you know that
a file has been uploaded to the Files area of the euskara-ikasi
group.

   File        : /OLENTZERO.doc
   Uploaded by : irakas@...
   Description :

You can access this file at the URL

http://es.egroups.com/files/euskara-ikasi/OLENTZERO%2Edoc

To learn more about eGroups file sharing, please visit

http://es.egroups.com/help/files.html


Regards,

irakas@...

#38 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia " <irakas@...>
Fecha: Lun, 4 de Dic, 2000 8:23 am
Asunto: Ongi etorri forokide berriei
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo guztioi:

Ongi etorri lagun berriei; hemendik gonbidatzen zaituztegu zeuetaz
zerbait kontatzera besteok ezagutu ahal izateko.
Komunitate osoari dagokionez,foro honetan leku askotako jendea bildu
gara eta honek aukera ematen digu gabonen inguruko ohitura ezberdinen
berri izateko. Idatziko zenukete honetaz?
Geure aldetik, zuetariko batzuentzat ezaguna den pertsonaia bati
buruzko testua irakurtzeko aukera ematen dizuegu.
Agur bero bat

Irakaslea

#37 De: "Antonio Casado da Rocha" <antonio@...>
Fecha: Mié, 29 de Nov, 2000 11:01 pm
Asunto: Txat saioaren gaia proposamena
antonio@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Gelakide agurgarriak,

aurreko saioaren ideia batzu jarraituz, txat-an gai honeri buruz mintzatzea
gustatuko litzaidake: guretzat euskara ona zer den. Euskara batua edo
euskalkiak? Euskal-euskara edo erdal-euskara? Zaharra edo berria? Axular edo
Atxaga? Aprobetxatuz, nor gara gure idazle maitatuenak? Eta bertsolariak,
poetak, itzultzaileak, musikalariak? Zergatik?

Besterik gabe, agur bero bat Islandiatik. Bihar arte,

Antonio.

#36 De: ae498@...
Fecha: Mar, 28 de Nov, 2000 4:52 pm
Asunto: Nire esperientzia gela irekian
ae498@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Gela irekiaren metodoari buruz zerbait entzun baino ez duen jendeak
pentsatuko du beste metodo modernO eta miragarrietariko bat izango
dela, opening edo wall street-ekoak bezalakoa. Ahaleginik egin behar
ez duzun metodo bat. Nik behintzat ala pentsatzen nuen nire
lagunetariko bateK , azaletik bakarrik,  azaldu zidanean. Beno,
euskara izanik banekien ahalegin handiak egin beharko nituzkeela,
baina bat nentorren esandako gainontzekoarekin. Izan ere eta
dakidanez metodo honek ez du zer ikusirik hain garestiak diren
ingeles ikasteko metodoekin. Ez duzu inolako ordenagailu
sofistikaturik behar, ezta behin eta berriz errepikatu esaldi ziztrin
bat buruz ikasi eta bikain ahoskatu arte. Askoz sinpleagoa da,
alegia, zure tutoreak ariketak bidaltzen dizkizu, ahal duzunean eta
landu nahi dituzun atalei buruzkoak. Ia ia betiko euskaltegia
bezala,  beno salbuespen batekin, hau da, klasekideekin egotearen
dibertigarritasuna galtzen duzula, baina ezin da guztia eduki bizitza
honetan.

Aipatzekoa da era honekin mintzamena ere landu daitekeela. Neure kasu
pertsonalean hau txatearen bitartez egiten dut eta noski, hitz
idatziak izatearen ondorioak ditu: ez duzu garatzen euskaraz
pentsatzeko ohitura eta baita, azken honek eraginda, zure
mintzamenaren arintasuna ez da izan behar den bezalakoa. Hala ere,
oso pozik nago badakidalako neure kabuz ikasiz baino askoz gehiago
ikasten ari naizela eta nire partez pittin bat saiatuz euskaltegian
banengo ia bezalako emaitzak lor ditzakedala.

Esanak esan ez dugu pentsatu behar sistema hau kasu guztietan
euskaltegi batera joatea bezain eraginkorra izango denik. Izan ere,
zure erritmora joateko askatasun hori arazo larri bihur daiteke.
Esate baterako, alfer samarra edo erraz desanimatzen bazara, zaila
izango duzu jarraitzeko gura aurkitzea baina noski, gauza guztiak
bezala, hau ere zure baitan dago eta benetan nahi izan ezkero denbora
ez da izango euskara ikasteko oztoporik.

#35 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia " <irakas@...>
Fecha: Vie, 24 de Nov, 2000 8:58 am
Asunto: Hurrengo txat saioa
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo

Hainbat iradokizun jaso dugu hurrengo txat saioak antolatzeko. Eguna
eta ordua baditugu: azaroaren 30ean, Euskal Herriko arratsaldeko
18:00etan. Badirudi zuen ustez gai jakin baten inguruan aritzea dela
egokiena. Beraz, gaiak proposatzeko epea asteazkenera arte izango
dugu zabalik. Proposa itzazue eta denon artean erabakiko dugu zein
gairen inguruan aritu.

Irakaslea

Mensajes 35 - 64 de 696   Primero  |  < Anterior  |  Siguiente >  |  Último
Avanzado
Añadir a Mi Yahoo!      XML ¿Qué es esto?

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda