|
Aupa zerrendakideok,
Jakingo duzuenez, Edinumen argitaletxea 1996ko martxotik ari da Frecuencia-L
izeneko aldizkaria argitaratzen. Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten
duten irakasleei zuzenduta dago eta dagoeneko 17 ale plazaratu ditu. Azkena
aurtengo uztailean.
Aipatu ale horretan Sonsoles Fernándezek artikulu interesgarria argitaratu du
gaur egun indar handia hartu duten bi ildo metodologiko uztartu nahian:
autonomia eta atazak.
Bi ildo horien berrikusketa laburra egindakoan, autoniamaren garapena atazen
bidezko enfoke baten ikuspuntutik nola mesedetu daitekeen azaltzen du. Artikulu
irakurterreza eta argia, benetan.
Beste alde batetik, aldizkari horretako 13. alean (2000ko uztaila) Martín
Peris-en "La enseñanza centrada en el alumno" izeneko artikulua agertu zen.
Zalantza bat baino gehiago argitu dezakeen artikulua duzue hori, dudarik gabe.
Beste barik, ondo segi
Abel Camacho
SUE
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
|