|
Kaixo, zerrendakideok
Dakizuenez, asko eta askotarikoak izan dira udan zehar HABEk eskaini dituen
formazio-ikastaroak. Gutako askok hartu dugu parte horietako batean (edo
gehiagotan).
Hori dela-eta, ikastaro horietan izaniko esperientziak konpartitzeko proposatu
nahi dizuet: zein izan dira, zuen ustez, delako ikastarotik atera dituzuen
ideia inportanteenak? Entzundako eta egindakoetatik, zerk sortarazi dizue
erreflexiorako modua? Zer azpimarratuko zenukete ikastaro horietatik? Zer izan
liteke interesgarri gure praktikari begira?...
Nire ustez, oso aberasgarria izan daiteke delako ikastaroa egindakoan, entzun
berri ditugun ideiak eta proposamenak elkartrukatzea eta horien gaineko
hausnarketa bultzatzea.
Besterik gabe, ondo segi
Abel
SUE
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
|