Aupa zerrendakideok,
UEUko bulegotik heldu berri zaigun mezua duzue behean.
Ondo segi
Abel
----- Original Message -----
From: Idoia
Sent: Monday, October 08, 2001 11:20 AM
Subject: Euskara jardunaldiak Leioan
UEUkide hori,
Hona hemen Leioako Udalak antolatutako jardunaldien egitaraua, zuretzat
interesgarria izan daitekeelakoan.
Izan ongi!
Idoia Torregarai
UEUko Komunikazio-arduraduna
Tel.: 629 48 24 74
--------------------------------------------------------------------------------
EUSKARAREN HERRITIK MUNDUARI BEGIRA
(Leioa, Urriaren 16tik 20ra bitartean)
SARRERA IREKIA
Sarrera
2001 urtea Europako Hizkuntzen Urtea izendatu du Europako Batasunak. Horrez
gain, Leioa Erandiotik banandu eta elizatea izatera igaro zeneko 475.urteurrena
dela-eta, Leioako euskararen inguruko liburua argitaratuko da Iñaki Gaminderen
eskutik.Izan ere belaunaldien arteko transmisioan izandako etenaren ondorioz
galzorian dagoen ondarea gordetzeko ahalegina egin nahi da.Horrek guztiak gure
hizkuntzak mundu gero eta globalizatuago honetan duen lekuaz eta etorkizunaz
gogoeta egitera garamatza.
Egitaraua
Urriaren 16an
20:00etan
Musika eskolan
Hasiera
UNESCO ETXEA
"Munduko hizkuntzei buruzko txostena"
Unesco Etxeak munduko hizkuntzei buruz egiten ari den lanaren berri emago digu.
Urriaren 17an
20:00etan
Musika eskolan
Mundua
J.M.SANCHEZ CARRION "TXEPETX"
JON SARASUA
"Bizitzaren hizkuntza"
Jon Sarasuak Txepetxi egin zion elkarrizketa oinarritzat hartuta argitaratu zen
liburua hitzaldi edo bien arteko hitz-aspertu legez.
Urriaren 18an
Artaza jauregian
Mundua
9:30- 10:00 ARTATZAKO JARDUNALDIEN IREKIERA EKITALDIA
Agintarien eskutik
10:00-11:00 IÑAKI MARTINEZ DE LUNA
"Euskara XXI.mendearen atarian"
11:00-11:30 ATSEDENA
11:30- 12:30 MIQUEL STRUBELL
"Europa mailako hizkuntza politika abian ipintzea"
12:30-13:30 XABIER GARAGORRI
"Eleaniztasunaren eta kulturaniztasunaren planteamendua ikastoletan"
Urriaren 18an
20:00etan
Musika eskolan
Euskal Herria Bizkaia
KOLDO ZUAZO-IBON SARASOLA
"Euskara batua eta euskalkiak"
Zuazok argitaratu berri du "Euskararen sendabelarrak" izeneko liburua;liburu
horretan euskalkien eta batuaren arteko loturaz dihardu luze eta zabal. Ibon
Sarasola zorrotz agertu izan da beti kontu hauetan, nahiz eta Zuazoren liburua
txalotu.
Urriaren 19an
20:00etan
Artaza Jauregian
Euskal Herria Bizkaia
9:30-10:30 XABIER IRIONDO
"Hizkuntza eskubideak"
10.30-11:30 MARC LEPRÊTRE
"Hizkuntza aniztasunaren sustapena: etorkizunari begirako estrategiak "
11:30-12:00 ATSEDENA
12:00-13:00 KIKE AMONARRIZ
"Eske hau superguaia da.XXI.mendeko gazte hizkera hiritarra"
13:00-14:00 MAHAI INGURUA
Urriaren 20an
12:00etan
Musika eskolan
Leioa
IÑAKI GAMINDE
"Leioa berbarik berba"
LIBURUAREN AURKEZPENA
Leioako euskararen gainean egin duen lanaren aurkezpena. Egun horretan Leioako
euskaldunei eta bereziki liburuan parte hartu dutenei omenaldia egingo zaie.
Egitarauaren osagarri
Urriaren 19an
20:30etan
BERTSO SAIOA
ANDONI EGAÑA
SEBASTIAN LIZASO
IGOR ELORTZA
UNAI ITURRIAGA
OIHANE ENBEITA
JON MAIA
Ikusleek sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertsoak entzun
bitartean. Amaitzeko ERROMERIA trikitilariekin.
Tfnoa.: 94 400 80 44 . Faxa: 94 464 82 60
euskarazerbitzua@...
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]