Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
euskara_irakatsi · Euskara-irakasleon topagunea
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes determinar el orden de los mensajes. Pulsa el enlace en la columna correspondiente a la fecha. Tus preferencias serán guardadas y no tendrás que introducirlas de nuevo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
Testu errelak behe-mailetan   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #113 de 151 |
Re: [euskara_irakatsi] Testu errelak behe-mailetan

Aupa,

Neu ere ados nago Koldorekin, azken boladan hitz pilo bat moda-modan jarri
direla esaten duenean. Hitzak baina, ez kontzeptuak: entzun eta entzun ari gara,
esanahi konpartitu bat adostu gabe. Horretatik etorri da horietako askoren
desitxuraketa.

Nire ustez testu errealen erabilera behe-mailetan posible eta, gainera, oso
errentagarria izan daiteke. Ez edonola, baina; badira errespetatu beharreko
gutxieneko baldintzak. Hori egin ezean, testu horien ustezko baliagarritasuna
ezerezean geldi daiteke.

Zein dira gutxieneko baldintza horiek? Sakontzeko asmorik gabe, pare bat
azpimarratuko dut:

Elementu paratestualak: gelara eramaten ditugun testuak zeuden-zeudenean eraman
behar genituzke. Esan nahi dut sarritan pikatu egiten ditugula eta elemtu pilo
bat desagertarazten: argazkia edo irudiak, horien oinak, grafikoak, elementu
tipografikoak (non argitaratu den jakin ahal izateko modua ematen digutenak)...
Elementu horiek guztiak oso lagungarriak dira ikaslearen aurre-ezagutzak abian
jartzeko eta testua sortu deneko testuinguruaren berri emateko ere.

Horrekin batera, komeniko litzateke ikaslearen ezagutzetatik hurbil dauden gaiak
izatea. Baina ez hori bakarrik: aurkezten dugun testu-generoa ere ezaguna izan
behar lukete ikasleek, edota bestela, espreski landu. Izan ere, badirudi
testu-eren antolamendu erretorikoak ezagutza-eskema moduan gordeta ditugula
gizakiok burmuninean, eta horri esker kapaz garela testuak ekoitzi eta
ulertzeko. Bestela esateko, hiztun batek halako edo bestelako testu bat esku
artean duenean, irakurri edo entzun aurretik ere, badaki (gehienetan oso modu
inkontzientean) horrelako testuetan zer-nolako informazio-mota azalduko den,
nolako ordenan, nolako erregistroa den espero izatekoa... Ezaugarri testualen
transgresio bat gertatu eta berehala, hiztuna, oro har, "harritu" egiten da,
irakurtzean edo entzutean piztuta zeukan "piloto automatikoak" salto egiten du.
Horren adibide bat jartzearren, botika baten "prospektoa" aipa daiteke:
medikuntzako profesionalak ez garenok, aldez aurretik badakigu hitz asko ez
dugula ulertuko ze oso erregistro espezialdua da, halako atal batzuk izango
dituela (osagaiak, posodologia, contraindicaciones...)

Orain arte esandakoarekin bat datorren aktibitate txiki bat gaineratu dut:

Ikasle hasi berriekin ipuin-lehiaketa baten berri emateko argitaratzen diren
foileto edo diptiko horietako bat lantzea pentsa dezakegu. Planteamendua zera
izan liteke:

- Taldeka egitekoa: Horrelako testuek zein informazio-mota ematen dute? Zein
datu dira aurreikustekoak? Adibidez, nori zuzenduta dagoen lehiaketa, zeinek
antolazten duen, zein epe dagoen orijinalak entregatzeko, zein izango den
epai-mahaia, zenbat kategoria dagoen, sariak zein izango diren... Beraz,
zeregina izango litzateke ikasleei Informazio erritualizatu horiek zein diren
zerrendatzeko eskatzea.

- Denon artean talde-lanean egindakoaren berri elkarri eman eta
informazio-multzo jakin bat adostu.

- Testua irakurri, aurretiaz zehaztu diren informazio-multzoak eta testuak
benetan dakartzanak berdinak ote diren egiaztatzeko. Denon artean komentatu eta
zuzendu.

- Bigarrenik irakurri baina orain lehiaketa horren datuak atzemateko;
horretarako, irakasleak hainbat datu eskatuko luke. Adib.: Zenbat kategoria
dago? Saria zenbatekoa da?...

Ikusi duzuenez, adibide bat besterik ez da, baina ondoko ondorioa atera nahi
nuke: beste barik, horrelako testu bat klasera eramaten badugu (egia / gezurra
erako ariketa bat ondoan duela, kasu), ziur aski ikasleek ez dute errendimentu
handirik aterako. Lanketak hainbat baldintza errespetatuz gero, ordea, oso
errentagarria izan daiteke.

Ondo segi

Abel

SUE



[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]




Vie, 19 de Oct, 2001 9:26 am

irakas2000
Sin conexión Sin conexión
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #113 de 151 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

Aupa, Azken boladan badira moda-modan jarri diren hitzak: autonomia, estrategiak, testu errealak... Nik horie guztiei bonbardeo itxura hartu izan diet baten...
koldo1@...
Enviar mensaje
8 de Oct, 2001
7:58 am

Aupa, Neu ere ados nago Koldorekin, azken boladan hitz pilo bat moda-modan jarri direla esaten duenean. Hitzak baina, ez kontzeptuak: entzun eta entzun ari...
Santurtziko Udal Eusk...
irakas2000
Sin conexión Enviar mensaje
19 de Oct, 2001
9:24 am
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda