Kaixo,
Dakizuenez, azken lau urte hauetan UEUko Glotodidaktika Sailak, HABEren
lankidetzaz, Helduen Euskalduntzeari buruzko jardunaldien lau edizio antolatu
ditu. Jardunaldi horietan hainbat gai jorratu ditugu: berrikuntza kurrikularra,
autonomia eta ikas-estrategiak, hizkuntz deskribapenen alderdi pragmatikoa,
metodologia...
2002 urteari begira, dagoeneko ari gara jardunaldien bosgarren ekitaldia
antolatzen. Hona hemen orain artean zehaztu ditugun hainbat kontu:
Data: 2002ko maiatzaren 10ean
Lekua: Euskalduna Jauregia (Bilbo)
Gai Nagusia: Motibazioa ikas-prozesuaren eragile
Jardunaldien formatoa: III. jardunaldietan hasitako bideari eutsiz, ponentzia /
komunikazio erakoa izango da.
Mezu honen helburua, informazioa zabaltzeaz gain, zuen partaidetza eskatzea da.
Izan ere, denontzako aberasgarria izango da euskaltegietan egiten ari diren
esperientzien berri izatea. Horregatik, animatu nahi zaituztegu komunikazioren
bat aurkeztera. Honela izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan:
Abel:
irakas@...
Tito:
xebe@...
Komunikazio-proposamenak (izenburua baino ez) egiteko azken eguna 2002ko
otsailaren 8a izango da. Martxoaren 1erako hizlariek aurkeztuko duten saioaren
idatzizko laburpena eman beharko dute.
Maiatzeko jardunaldiez gain, jakinarazi nahi dizuegu martxoaren lehen astean
Helduen Euskalduntzearen I. Mintegia izango dela Eibarren (UEUren egoitza
akademikoan). Aurrerago luzatuko dizuegu informazio zehatzago ekitaldi honetaz.
Besterik gabe, ondo segi
Abel Camacho
UEUko Glotodidaktika Saila
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]