Kaixo guztioi,
Aspaldian nago oso harrituta posta zerrenda honek izaten duen erabilera
eskasarekin.
Sentsazioa daukat oso aukera polita alperrik galtzen ari garela: euskaltegietako
irakasleen arteko ia fororik ez da, eta daudenak ere ez ditugu erabiltzen. Zein
da horren arrazoia? Ez ote dago eztabaidatzeko arazorik, agian? Ez ote dago
puntsu korapilatsurik debaterako?
Argi dago kritika baino lehen, autokritika ere egin behar dudala ze nik neuk
ere apenas hartu dudan parte.
Horregatik iruditzen zait denok saiatu behar genukeela parte hartze aktiboagoa
izaten eta horrela, diskusio foro jatorra bihurtu zerrenda hau.
Ez adiorik
Aintzane
************************************************************
Txat euskalduna >>>
http://www.euskalerria.org/solasgunea
************************************************************