Kaixo,
Laster izango dugu moldiztegirako bidean HIZPIDEren 50. alea. Bertan
segidako artikuluak irakurri ahal izango ditugu:
Lurrikara demografikoak helduen euskalduntzea ere astintzen du
Bakarne González (Enkarterriko udal euskalgia)
EGALIK: enpresa-alorrean euskara nork bere kasa ikasteko tresna
Juana Mari Ezker & Igone Saenz (AEK)
Ikasgelako kultura eta inperialismo linguistikoa
Tony Duffy (EUTGko irakaslea)
HABE aldizkaria: paperezko argitalpena eta teknologia berriak
elkarrekin uztartuz
Ester Isasa & Eskarne Lopetegi (HABE aldizkariaren arduradunak)
Haur-hizkuntza euskaltegietako kurrrikulumetan aintzat hartzen
Juan Joxe Zubiri (Nafarroako unibertsitate publikoko irakaslea)
Egiak eta gezurrak ahozko diskurtsoaren gainean
Anna Cros & Montserrat Vilà (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko
Irakasleak)
Gero eta ugariagoak dira apurka-apurka euskalduntzearen alorrean
ikasleekin zuzeneko harremanetan ari direnen ekarriak. Eta
aldizkarian bertan egin ohi dugun gonbitea hemendik ere luzatu nahi
dugu. Beraz, hizkuntz irakaskuntzaren gaineko gairen bat, praktikoa
nahiz teorikoa, buruan darabilena anima dadila 10/15 orrialdeko
artikulua idaztera. Denok dugu ziur-ziur besteei interesatuko zaien
ideiaren bat baino gehiago. Harremanetan jartzeko nire e-postara
idatzi.
Ez adiorik
Josu Perales