Batzuen batzuek besteek baino eskarmentu handiago badute ere, oraindik ere
asko gelditzen da “egokia” zer den esateko.
Autoikaskuntzaren inguruan ari garenok eredu desberdinak probatzen ari gara
eta saiakera guztiak baliagarriak izan daitezke aurrera egin ahal izateko.
Bide horretan ari diren euskaltegiek hiru oinarri izan dituzte: beste
hizkuntzetan egindakoa, beste euskaltegietan gertatutakoa eta, azkenik,
dirua, dirua, dirua.
Beste hizkuntzetako ereduak baliagarriak izan daitezke hasieran. Adibidez,
ingelesa “irakaslerik gabe” ikasteko modu desberdinak daude. Horiek aztertu
eta bakoitzaren alde onak eta txarrak ikusi ondoren gureari aplikatu
diezaiokegu. Dena dela beraiek dituzten baliabideak (material didaktikoak,
aldizkariak, internet bera...), ez dugu inoiz izango eta hurbiltzea ere
nahiko zaila izango da.
Beste euskaltegikoek egindakoa ikustea merezi du. Guregandik hurbilago daude
eta izan dituzten arazoak eta arrakastak errazago aplikatuko ditugu
daukagunarekin. Ez da erraza bi lerrotan bakoitzaren eskarmentua
laburbiltzea. Nire iritsiz egokiagoa da bertaratzea eta ikustea.
Eta azkenik dirua. Gauza interesgarriak mahai gaineratu ditzakegu baina
diruak beti jarriko digu muga alde batean edo bestean. Ordenagailuak jarriko
ditugu? Eta hauen barruan zer? Material didaktiko berria sortuko dugu?
Liburuak, bideoak... eskainiko dizkiogu ikasleari? Tutoritza ordua zer da,
ikaslearekin pasatzen dugun denbora? Zenbat denbora behar du tutore batek
ikasleko? Zein da tutore baten kuota, hau da, gutxienez eta gehienez zenbat
ikasle hartuko du? Autoikaskuntza gela badugu, nork egingo du mantentze
lana? Zenbat kobratuko diogu ikasleari?... Eta dirua aipatuz gero, ezin
baztertu Wall Streetek edo Openingek sortu duten eztabaida.
Ikusten duzunez, erantzun ordez galdera gehiago egiten dut. Eta oraindik ere
gehiago gelditzen zaizkit zakuan:
3 ordu horiek zer dira: gutxienekoa ala aukera? Etxean egindako lana kontuan
hartuko da? Eskainiko diogu zerbait etxean egiteko? Ordenagailu aurrean
jartzen denean zertan arituko da? Eta ordenagailutik kanpo beste zerbait
aurkituko du?
Mintza saio hori zertarako erabiliko dute ikasleek? Zeren arabera antolatuko
dugu saio hori? Irakaslerik egongo da? Zein izango da irakaslearen rola?
Nola banatuko dugu denbora? Ikasle batek etortzerik ez badu, zer aukera du
aurrera jarraitzeko?
Zer izango da x maila? Euskaltegian x mailatan daudenak ala Hezinetek –edo
erabiltzen dugun programa- markatzen duena? Ikasle pare bat bere mailarik ez
badute, non sartuko ditugu? Maila bereziak sortuko ditugu?
Horrela luze jarraituko nuke, baina galdera ikur gehiegi testu mezu
baterako, ezta?
Sagra
>From: "ostileka" <
foiartzs@...>
>Reply-To:
euskara_irakatsi@yahoogroups.com
>To:
euskara_irakatsi@yahoogroups.com
>Subject: [euskara_irakatsi] autoikaskuntza antolatzen
>Date: Wed, 21 Aug 2002 09:04:23 -0000
>
>Egunon lagun,
>Nafarroako Gobernuko euskaltegian autoikaskuntza eskaini da auten eta
>berriak garenez honetan nahiko kezkaturik gaude.
>Beste leku batzuetan nola hasi ote zineten, edo zein izan litezkeen
>gutxieneko baldintzak-edo, horri buruzko iritzi-informazioa nahi nuke.
>
>Hemen 40 bat ikasle izanen ditugu eta irakasle (tutore) bat
>arduratuko da horretaz. Beren kabuz, inoren laguntzarik gabe, 3 orduz
>ariko dira ikasleak multimedia gelan autoikaskuntzan eta gainera
>astean behin mintza saio bat ere izanen dute, ordu betez, mailaka
>banatuta. Horretaz gain 15etik behin ordu erdiko tutoritza saioa
>izanen dute ikasleen ibilbidean eragiteko eta ikasketak antolatzen
>laguntzeko.
>
>Planteamendu egokia ote da? Zer iruditzen?
>
>
>Santurtziko Udal Euskaltegiaren eskutik
>
http://www.santurtzieus.com
>
>
>La utilización de Yahoo! Grupos está sujeta a su aceptación de las
>Condiciones del servicio (
http://es.docs.yahoo.com/info/utos.html) así
>como de la Política de privacidad (
http://privacy.yahoo.com/es/).
>
_________________________________________________________________
Únase al mayor servicio mundial de correo electrónico:
http://www.hotmail.com/es