|
Kaixo, zerrendakideok:
Santurtziko Udal Euskaltegiko Aitorrek bere mezuan zioen bezala, hemen ere,
Iruñean ( Miluze Euskaltegi Publikoan ), matrikulazio kanpaina ohi baino geldo
eta apalago joan da. Aurten, urria-otsaila bitarteko ikastarorako 725 ikaslek
eman dute izena, eta joan den urtean, data hauetarako 100 ikasle gehiagok eman
zuten.
Horretaz kezkatuta, zuzendaritza-taldea galdezka hasi zen Iruñeko beste
euskaltegietan, eta, zenbakitan datu zehatzik ezagutu gabe eta ahoz
komentatuta, esan dezakegu hala ere, oro har, matrikulazioa jaitsi egin dela.
Arrazoiak zein ote?
Gure euskaltegiari begira jarri ginen arrazoiak bilatu nahirik, eta konturatu
ginen gure ordutegien eskaintza ez zela batere zabala. Gurean, goizean lau
orduko ikastaroak bakarrik eskaintzen baititugu. Hori dela eta, joan den asteko
klaustro batean, goizean lau ordukoez gain bi orduko ikastaroak ere zabaltzea
erabaki genuen. Dena den, zalantzak sortu zaizkigu, horretan ez baitugu
esperientziarik, zein ordutegi ireki, hau da, goizeko 08:00etan hasi, hala orain
arte bezala 09:00etan? Horregatik horra hor bota nahi dizkizuedan galderak:
-Zuen euskaltegietan goizeko 08:00etan hasten den ikastalderik baduzue?
-Zer-nolako harrera izan dute horrelako ordutegiek?
Pentsatzen dugu zuen ordutegien esperientziak ezagututa errazago erabakiko
dugula zer eskaini.
Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet. Sonia, Miluze Euskaltegiko irakasle
eta idazkaria.
[Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]
|