Agur t´erdi
Jakingo duzuenez, azken hiru urte hauetan UEUko Glotodidaktika Sailak HABEren
lankidetzaz Helduen Euskalduntzeari buruzko jardunaldien hiru edizio antolatu
ditu: 1998an Bilbon, 1999an Gasteizen eta aurten Donostiako Miramar Jauregian.
Jardunaldi horietan ondorengo gaiak jorratu ditugu: berrikuntza kurrikularra,
autonomia eta ikas-estrategiak eta hizkuntz deskribapenen alderdi pragmatikoa.
2001 urteari begira, dagoeneko ari gara jardunaldien laugarren ekitaldia
antolatzen. Hona hemen orain artean zehaztu ditugun hainbat kontu:
Data: 2001eko maiatzaren lehen edo bigarren astea.
Lekua: momentuz zehaztu gabe
Gai Nagusia: Metodologia euskara 2H gisa irakatsi eta ikasteko prozesuetan
Jardunaldien formatoa: III. jardunaldietan hasitako bideari eutsiz, ponentzia /
komunikazio erakoa izango da. Ordu beteko bi ponentzia lortu nahi dugu (bata
goizean eta bestea arratsaldean), eta hamalau bat komunikazio (hogei minutukoak,
beste hamar bat minutu galde-erantzunetarako utzita). Komunikazioak bi gelatan
aurkeztuko dira, eta horrela, parte hartzaileen interes eta kezken arabera,
aukeratzea mesedetu nahi dugu.
Komunikazioen gaia zehaztean, hizlariak jardunaldien gai nagusiarekin lotutakoa
aukez dezake. Dena dela, beste edozein gai ere onartzekoa da, baldin eta
metodologiarekin nolabaiteko lotuta badu. Hona hemen, adibide gisa, horietako
batzuk:
a.. Euskaltegien egokitzapen kurrikularrak
b.. Ikas-estrategien aplikazio praktikoak
c.. Osagai kulturala helduen euskalduntzean
d.. Norbanakoari dagozkion aldagaiak: motibazioa, ikas-estiloak...
e.. Ikasle-porrota
f.. Ikasmaterialen aurkezpena (euskaltegietan eginikoak edo bestelakoak)
g.. Ebaluazioa
h.. Erroreak
i.. Auto-ikaskuntza / Baliabide-zentroak
j.. Teknologia berriak eta helduen euskalduntzea
k.. Talde-dinamika
l.. Kanpo-ekintzak
m.. Ikerketak
n.. (...)
Mezu honen helburua informazioa zabaltzeaz gain, zuen partaidetza eskatzea da,
komunikazioren bat aurkeztera animatuz.
Honela izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan:
Abel:
irakas@...
Tito:
xebe@...
Besterik gabe, ondo segi
Abel Camacho
[Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]