Aupa!
Datorren uztailean, UEUko Glotodidaktika sailak urtero antolatzen dituen
ikastaroen barruan, Kurrikuluaren gainean jardun nahi dugu berriz ere. Izan
ere, euskaltegietako kurrikulua zehazteko HABEk emandako epea aurrera doa
eta horrek dakartzan lanak hainbat kezka, behar, arazo edota egoera ezberdin
sortzen ari direla uste dugu.
Hori guztia dela-eta hona hemen gure galdera:
Zertan dago/dugu kurrikuluaren zehaztapena euskaltegietan? Kezkak, beharrak,
arazoak...
TITO S. Etxebarria
UEUko Glotodidaktika saila