Epa forokideok,
Ohar batzuk foroaren funtzionamenduaz:
1.- Nahiz eta partaideok mezuak zeuen ordenagailuetan jaso, foroak
badu kokagune jakin bat (helbidea eta guzti,
http://es.egroups.com/group/euskara_irakatsi) Interneteko zerbitzari
batean. Leku honetan biltzen dira denok bidaltzen ditugun mezuak eta
partaideon datuak, besteak beste.
2.- Leku hori publikoa da eta mezuak ere bai; beraz, edozein joan
daiteke helbide horretara, nabigatzeko programa erabiliz, eta mezuak
begiratu. Hala eginda, harrera-orrian "Bienvenido invitado" agertuko
da eta foroak dituen beste zerbitzuetarako sarbidea galerazita izango
du bisitariak, partaide izan zein ez izan.
3.- Beste zerbitzu horietara sartzeko, berriz, bisitariak
identifikatu behar izango du, hau da, eGroups-eko zerbitzariak
partaide den ala ez jakin beharko du, noraino sartzen utziko dion
erabakitzeko.
4.- Beraz, partaide zaretenok ere konektatu egin behar duzue txat-
gelara sartzeko edo dokumentuak bidali/irakurtzeko, horrela baitago
konfiguratuta.
5.- Nola jakinarazi zerbitzariari partaide zaretela? Erraza da.
"Conectarse" hiperbinkuloa ikusiko duzue harrera-orrian "Bienvenido
invitado" esaldiaren eskuinaldean. Bertan sakatu eta beste orri bat
agertuko zaizue, non zuen e-posta helbidea eta partaide bihurtu
zinetenean aukeratu zenuten pasahitza sartu beharko dituzuen. Dena
ondo badoa, lehengo orria agertuko da, baina "Bienvenido + zuen e-
posta helbidea" ikusiko duzue orain eta, nolabait esatearrren,
barruan izango zarete, identifikatuta eta partaideoi dagozkizuen
eskubide guztiekin: txateoan aritu (inor badago gelan), dokumentuak
irakurri/bidali, lotura interesgarriak begiratu/gehitu eta abar.
Espero dut nahikoa argi egotea aurreko guztia eta hemendik aurrera
inork ez izatea arazorik foroko zerbitzuak erabiltzeko.
Dena dela, bestelako zalantzarik izanez gero, ez izan inolako
lotsarik (teknologiaren mundu honetan danok gabiltz-eta egunero
ikasten) eta idatzi lasai, forora edo webmaster@...
helbidera zuzenean.
Agur bero bat Santurtzitik.
Jose Miguel Arnaiz