Kaixo forokideok,
Abisatu digutenez, Office 2000 programaren erabiltzaileek arazoak
dituzte lehenagoko Office-eko programetan sortutako artxiboak
irakurtzeko.
Hori dela eta, Abel Camachok eztabaida eta analisirako jarri zituen
dokumentuen HTML bertsioak dituzue eskura "Documentos" atalean.
Horien gainean sakatuta, Internet nabigatzailea irekiko zaizue eta
ondo irakurri ahal izango duzuela espero dugu.
Dokumentuetan inoiz aldaketarik egin nahi/behar bazenute, berriz, bi
aukera duzue: HTML editore bat erabili edo "seleccionar/copiar/pegar"
egin, zuen testu-prozesadoreak irakur dezakeen artxibo batera (*.doc
adibidez).
Besterik ez oraingoz. Agur.
Jose Miguel Arnaiz
webmaster@...