Eskerrik asko gomendioagatik. Dena dela, askotan iruditzen zait
liburu eta aldizkarietan irakurtzen eta ikusten ditugunek ez digutela
gehiegi laguntzen. Nik behintzat nahiago izaten dut benetan lan
honetan ari den jendearen iritziak entzun (kasu honetan irakurri).
Horregatik iruditzen zait hain interesgarri foro hau. Bertan lanean
ari garenok gure kezkak konpartitu ahal ditugu. Eta gramatikarena
benetako kezka da! Oraindik orain ikasle batek esandakoa botako
dizuet orain, ea zuetako norbaitek laguntzen didan:
"Hasiera mailetan erraza omen ikastea oso arau gutxi gogoratu behar
dituztelako. Baina, mailetan gora egin ahala gero eta arau gehiago
hartu behar omen dira kontuan eta oso erraza omen da hitz egiterakoan
baten bat ahaztea."
Arazoa arau horiek ikasteko modua dela uste dut. Jakina, buruz ikasi
behar badira, 10-12 gogoratzea ez da zaila baina gero eta zailagoa
izango da guztiak gogoratzea eta ondo aplikatzea. Zein beste bide
erabil daiteke arau horiek gogoratzeko?
Mikel