|
Aupa zerrendakideok,
HABEren diseinu kurrikularra indarrean jartzeak euskaltegiak era askotako
erabakiak hartzera bultzatuko ditu, ezinbestez. Horiek guzti horiek, jakina,
Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua (EKP) diseinatu eta inplementatzean islatu
beharko dira.
EKPren diseinuak euskaltegi bakoitzeko partaideek erantzun beharreko galdera
asko ekarriko du, eta erantzun horien araberako erabaki praktikoak hartu beharra
ere.
EKPren diseinurako HABEk eskaini duen gidan azaltzen da ondoko atala:
"Oinarrizko kurrikulua mailaka egokitzeko proposamena, baita maila bakoitzeko
aurreikusten den ordu-kopurua ere".
Atal horretan, beraz, euskalduntze-prozesua antolatzeko ikas-unitatea definitu
beharra izango da: orain artean urratsa izan bada ere, maila-unitatea hor dugu.
Besterik esan bitartean, badirudi HABEk erabaki hori euskaltegien esku utziko
duela.
Hori esanda, proposatu nahi dizuedan eztabaida honako hau da: nola ikusten duzue
gai hori? Urratsak ala mailak ezarri behar dira? Zein dira bataren eta bestearen
alde onak eta txarrak?
Besterik gabe, ondo segi
Abel Camacho
SUE
[Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]
|