--- En euskara_irakatsi@es.egroups.com, "Santurtziko Udal
Euskaltegia" <irakas@s...> escribió
>
> Aupa zerrendakideok,
>
> HABEren diseinu kurrikularra indarrean jartzeak euskaltegiak era
askotako erabakiak hartzera bultzatuko ditu, ezinbestez. Horiek guzti
horiek, jakina, Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua (EKP) diseinatu
eta inplementatzean islatu beharko dira.
>
> EKPren diseinuak euskaltegi bakoitzeko partaideek erantzun
beharreko galdera asko ekarriko du, eta erantzun horien araberako
erabaki praktikoak hartu beharra ere.
>
> EKPren diseinurako HABEk eskaini duen gidan azaltzen da ondoko
atala: "Oinarrizko kurrikulua mailaka egokitzeko proposamena, baita
maila bakoitzeko aurreikusten den ordu-kopurua ere".
>
> Atal horretan, beraz, euskalduntze-prozesua antolatzeko ikas-
unitatea definitu beharra izango da: orain artean urratsa izan bada
ere, maila-unitatea hor dugu. Besterik esan bitartean, badirudi HABEk
erabaki hori euskaltegien esku utziko duela.
>
> Hori esanda, proposatu nahi dizuedan eztabaida honako hau da: nola
ikusten duzue gai hori? Urratsak ala mailak ezarri behar dira? Zein
dira bataren eta bestearen alde onak eta txarrak?
>
> Besterik gabe, ondo segi
>
> Abel Camacho
>
> SUE
Kaixo,
Oso interesgarria iruditzen zait planteatutako gaia. Niri neuri,
behintzat, zenbaitetan iruditzen zait urratsak oso artifizialak
direla: gramatika baino ez da kontuan hartzen mailaketa egiteko eta
horrek, nire ustez, arazoak dakartza ebaluazio-kriterioak zehazteko.
Dena dela, nik ez daukat inolako esperientziarik mailen asuntoarekin.
Interesgarria iruditzen bazait ere, halako beldur moduko bat
sentitzen dut. Izan ere, ez al da denbora-tarte luzeegia? Ez al dira
ikasleak desorientatzen? Errepikatu beharra izanez gero, nolako
arazoak sor litezte? Ez dakit.
Eskerrik asko eta izan ongi
Aintzane
Oharra: eskerrak eman nahi nizkioke Imanol Irizarri emandako
informazio bibliografikoagatik.