Kaixo, guztioi.
Foro hauek duten abantailetako bat hauxe da: gai bati baino gehiagori
heltzeko aukera emanten dute. Azken egunotan plazaratutako gaia oso
interesgarri iruditzen zait eta espero dut laster erantzun bat baino
gehiago izatea. Dena dela, lehenago aipatutako abantaila hori
baliatuz, nire kezka bat bota nahi nuke ea norbaitek laguntzerik
duen.
IVAPek egindako H.E. egiaztatzeko azterketen azken deialdian aritu
naiz aztertzaile eta benetan kezkatuta geratu naiz. Arazoa ez da
zenbatek gainditu, zenbatek suspenditu, azterketen zuzenketa,
zuzentzeko irizpideak...; nire ustez, arazo larrienetako bat ikasleen
ezjakintasuna da. Azterketa berari, helburuei, eskatzen zaienari
buruzko ezjakintasunaz ari naiz. Badakit ez dela mutur biko soka eta
askok dutela zeresana H.E.en kontu honetan; baina, benetan,
prestatzen al ditugu gure ikasleak azterketa horietarako? Behar
berezia duten ikasle hauentzako lan berezia egiten al dugu?
Uste dut ez diogula behar besteko erantzunkizunez heltzen eta emaitza
eskasen erantzunkizunaren zati bat gure gain dagoela.
Tira, laster arte.
Mikel