Kaixo, guztioi.
Ezer baino lehen, ongietorria eman nahi nioke Koldori. Esaten
duenaren ados ez banago ere, behintzat bere iritzia eman du eta uste
dut hori aberasgarria izango dela guztiontzat.
HABEk ez zekiela zer egin eta erabakia besterik gabe gure esku utzi
duela dio. Jakina! Horixe baita bere egitekoa. Urtetan kexatu izan
gara HABEk gehiegi agindu eta guztia kontrolatzen zuela esanez.
Beraz, ez orain kexatu kontrakoagatik! Eta bestetik, HABEren
dokumentua irakurri baduzue, bertan aukeren deskribapena agertzen da
eta gure lana izango da bakoitzaren egoeraren, nahien eta usteen
araberako erabakia hartzea. Zaila, ordea! Orain arte egin ez dugun
lana eskatzen digu horrek! Errezagoa da beste norbaitek hartutako
erabakiak kritikatzea! Ikusiko dugu geuk hartutakoak hain erraz
kritikatzen ditugun gero!
Esan behar dut, neuk ere handiak esan izan ditudala HABEren jokaera
dela eta. Baina, oraingo honetan gauzak nahiko txukun egin
dituelakoan nago. Kezka zer eta nola egin behar dugun izango da eta
alferrik xahutuko ditugu indarrak bestelako lanetan!
Mikel