|
Re: Urratsak ala mailak?
Aupa,
Tira, Mikel, ez dut neuk orain esango arrazoi pixka ez duzula.
Konforme nago zuk esandako gauza batzuekin. Dena dela, uste dut ezin
dela planteatu "aukeratu zuek!" beste barik. Hor arazo eta bariable
asko daude: HABEk urtetan erabakitzeko posiblitate txikiena ere ez du
eman, eta orain, ordea, erabakiak hartzeko eta aukerak egiteko!
Enfin...
Neuk, igual, kurrikulu kontu horren aspektu globalago bati helduko
nioke: nola hasi behar dugu aukerak eta erabakiak hartzen, ez badugu
horretarako prestakuntzarik? Irakasleagoaren formazioaz eta, zer
esfortzu egin du HABEk? Ikastaro bakan batzuk antolatuta, listo? Noiz
hasiko dira benetako formazio-plana eratzen? Euskaltegien edo
irakasleen esku bakarrik geratu behar da formazioa? Zelako laguntza
eman du orain arte horretarako?
Ez dakit, baina iruditzen zait berrikuntza, kurrikulua eta horrelako
hitz potoloak esanda konpontzen dela problema. HABEk ez gaitu ba
prozesu horretan sartu? Orduan baliabideak ere eskaintzea dauka.
Koldo
|