Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
euskara_irakatsi · Euskara-irakasleon topagunea
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes determinar el orden de los mensajes. Pulsa el enlace en la columna correspondiente a la fecha. Tus preferencias serán guardadas y no tendrás que introducirlas de nuevo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
UEUren udako ikastaroak   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #71 de 151 |
Re: [euskara_irakatsi] UEUren udako ikastaroak

Oraingoan bai,

Glotodidaktika
Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua: diseinatzeko irizpideak eta baliabideak

Uztailaren 23tik 27ra bitartean
25 ordu


Aurkezpena
Ageri-agerikoa da helduen euskalduntzea aldaketa-garaian bizi dela. Helduen
Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluari (HEOK) zor diogu, neurri handi
batean, orain arte ez bezalako berrikuntza-prozesua abaian jarri izana. Izan
ere, HEOK-en argitalpena izan eta hiru urtera, euskaltegi bakoitzak bere
zehaztapen kurrikularra aurkeztu beharko du. Horrek, ezinbestez,
euskaltegiaren funtzionamendu-alderdi askori eragingo dio.

Helburuak
Ikastaro honetan zehar Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua (EKP) diseinatu
eta bideratu ahal izateko irizpideak eta baliabideak eskaintzea dugu helburu
behinena.

Metodologia
Ikastaro honetan parte hartzen dutenek eskura izango dituzte EKPren
diseinurako tresnak. Horien gaineko gogoeta bultzatuko da hainbat
hitzaldiren bidez. Gogoeta hauen ondorio praktikoak proiektu zehatzetan
gauzatuko dira talde-lanaren bidez.


Nori zuzenduta
Ikastaro hau, bereziki, Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren diseinua eta
aplikazioa bideratu behar dutenei zuzenduta egon arren,
euskara-irakasleentzakoa ere bada, prozesu horretan inplikatu zuzenak
baitira.

Mugak
Talde mugatua izango da. Gehienez 25 lagun onartuko dira.

uztailak 23a (astelehena)

9.30-13.00:
Oinarrizko hainbat kontzeptu euskararen didaktikaz
Abel Camacho. Euskal Filologian lizentziatua. Santurtziko Udal
Euskaltegia.UEUko kidea

16.00-18.00:
Hainbat ohar kurrikulu-teoriaz
Abel Camacho

uztailak 24a (asteartea)

9.30-11.00:
Zertan da Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikulua (HEOK)?
Abel Camacho

11.30-13.00:
Zertan da Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua (EKP)?
Abel Camacho

16.00-18.00:
Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren diseinurako irizpideak
Abel Camacho

uztailak 25a (asteazkena)

9.30-13.00:
Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren diseinurako baliabideak
Abel Camacho

16.00-18.00:
Kurrikulua AEKren ikuspuntutik
Agurtzane Sotch. Irakasletzan diplomatua. AEK.

uztailak 26a (osteguna)

9.30-13.00:
Ikas-material kurrikularra.
Joseba Irazabal. Ekonomian lizentziatua. AEK.

16.00-18.00:
Irakasleen prestakuntza kurrikuluaren haritik
Benito Fiz. Euskal Filologian lizentziatua. AEK.

uztailak 27a (ostirala)

9.30-11.00:
Desintegraziotik integraziora
Joseba Arbelaitz eta Jokin Nazabal. Euskal Filologian lizentziatuak.
Hernaniko Udal Euskaltegia

11.30-13.00:
Ikastaroaren ebaluazioa

Ikastaroaren arduraduna: Alberto Serrano. UEUko Glotodidaktika-Sailburua




----- Original Message -----
From: "Kepa Diegez" <kepadi@...>
To: <euskara_irakatsi@es.egroups.com>
Sent: Wednesday, May 09, 2001 3:02 PM
Subject: Re: [euskara_irakatsi] UEUren udako ikastaroak


> Arratsalde on,
> UEUk antolatuko duen ikastaroaren xehetasunak erantsita datozkizue.
> Ondo izan.
>
> Kepa Diegez
> UEUko Antolakuntza Akademikorako Arduraduna
> 943-821-426
> ----- Original Message -----
> From: <koldo1@...>
> To: <euskara_irakatsi@es.egroups.com>
> Sent: Wednesday, May 09, 2001 8:43 AM
> Subject: [euskara_irakatsi] UEUren udako ikastaroak
>
>
> >
> > Aupa,
> >
> > Maiatzeko jardunaldi horien web-orrian sartu nintzen lehengoan, eta
> > bide batez, UEUk udako ikastaroetarako prestatu dituen ikastaroak
> > ikusi nituen. Glotodidaktika sailak euskaltegiaren kurrikulu
> > proiektuaren konturako bat antolatu du. EKPren diseinurako irizpideak
> > eta baliabideak deitzen da. Programarik eta ez dago. Inork ba al daki
> > zer-nolako ikastaroa izango den? Zein programa?
> >
> > Izan ondo
> >
> > Koldo
> >
> >
> > Santurtziko Udal Euskaltegiaren eskutik
> > http://www.santurtzieus.com
> >
> >
>
>
> [Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]
>
>
> Santurtziko Udal Euskaltegiaren eskutik
> http://www.santurtzieus.com
>
>




Mié, 9 de Mayo, 2001 1:09 pm

kepadi@...
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #71 de 151 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

Aupa, Maiatzeko jardunaldi horien web-orrian sartu nintzen lehengoan, eta bide batez, UEUk udako ikastaroetarako prestatu dituen ikastaroak ikusi nituen....
koldo1@...
Enviar mensaje
9 de Mayo, 2001
6:43 am

Arratsalde on, UEUk antolatuko duen ikastaroaren xehetasunak erantsita datozkizue. Ondo izan. Kepa Diegez UEUko Antolakuntza Akademikorako Arduraduna ...
Kepa Diegez
kepadi@...
Enviar mensaje
9 de Mayo, 2001
1:01 pm

Oraingoan bai, Glotodidaktika Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua: diseinatzeko irizpideak eta baliabideak Uztailaren 23tik 27ra bitartean 25 ordu Aurkezpena ...
Kepa Diegez
kepadi@...
Enviar mensaje
9 de Mayo, 2001
1:08 pm
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda