----- Original Message -----
From: Kepa Diegez
To:
euskara_irakatsi@es.egroups.com
Sent: Tuesday, September 04, 2001 2:56 PM
Subject: Lan-eskaintza
Aurten UEUk, lehenengo aldiz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko IRALE
programan parte hartuko du EGAtik gorako ikastaroak emanez. Eskaintzen ditugun
ikastaroak Eibar, Bilbo, Donostia edo IRALEkoek eskatzen dituzten tokietan egin
daitezke. Honako hauek dira:
a.. Hizkuntzaren zuzentasun-arauak hitzez eta idatziz.
b.. Goi-mailako hizkuntza gaitasun praktikoa.
c.. Euskalkien lanketa (bizkaiera).
d.. Metodologia ikastaroa (hizkuntzen irakaskuntza).
e.. Itzulpen-tekniken ezagutza teknikoa eta gaitasun parktikoa.
f.. Giza- eta gizarte-zientzien alorreko terminologia teknikoaren eta
adierazpide berezien lanketa.
g.. Zientzia tekniken alorreko terminologia teknikoaren eta adierazpide
berezien lanketa.
Hori dela eta, suerta litezkeen eskaera guztiei erantzuteko asmoz, UEUn
irakasle-zerrenda bat egin nahi dugu. Zuk zeure burua gai ikusten baduzu
horrelako bat emateko edota inor ezagutzen baduzu bidali, mesedez, kurrikuluma
helbide honetara:
j.akademikoak@...
Argibiderik nahi izanez gero deitu 943 82 14 26 telefonora eta Kepaz galdetu.
Eskerrik asko eta ondo izan.
Kepa Dieguez
UEUko Antolakuntza Akademikorako Arduraduna
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]