Mezu honen bidez UEUko Glotodidaktika sailak antolatu duen Helduen
Euskalduntzearen I. Mintegiaren berri eman nahi dizugu. Beheko helbidean
topatuko dituzu jarduera honen xehetasun guztiak, bai eta matrikula
egiteko aukera ere.
http://www.ueu.org/ueuren_jarduera/jarduera_akademikoa/jardunaldi_topaketak/held\
uen_euskalduntze.html
Ondo izan!
UEUko Idazkaritza
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
Aupa zerrendakideok,
Santurtziko Udal Euskaltegiak Irakasleon Aldizkaria izeneko albistegia sortu
berri du, aldian-aldian posta elektronikoz igorriko duena. Albistegi irekia
izateaz gain, gogoetarako bide eman nahi du.
Zuetako baten batek jaso nahi balu, bidali mezu huts bat
aldizkaria@... helbidera, gaian (asunto) "harpidetu" idatziz.
Jasotzen hasi bazarete, eta hemendik aurrera nahi ez bazenute, berdin jokatu
baina gaian "harpidetza ezeztatu" idatziz.
Besterik gabe, ondo ibili
Abel
SUE
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
MILA ESKER BIDALITAKO INFORMAZIOAGATIK,
IZAN ONGI
MIRENTXU
--- Santurtziko UEko Idazkari Akademikoa
<didaktika@...> escribió:
<HR>
<html><body>
<tt>
<BR>
Aupa,<BR>
<BR>
Behean ekarri dizuet Expolingua Kongresuaren inguruko
informazioa.<BR>
TAILERRAK<BR>
<BR>
1. MARISA GONZÁLEZ BLASCO, Instituto Cervantes de
Rabat. <BR>
Desarrollar la competencia intercultural en el aula
E/LE: análisis y creación de materiales.<BR>
Ostegunean, apirilak 11, 16:00-19:00 edo ostiralean
apirilak 12, 11:00-14:00.<BR>
<BR>
2. JOSÉ PLÁCIDO RUIZ CAMPILLO, Centro de Lenguas
Modernas de la Universidad de Granada<BR>
Gramática es comunicación: una gramática operativa en
clase.<BR>
Ostegunean, apirilak 11, 16:00-19:00 edo
ostiralean apirilak 12, 11:00-14:00.<BR>
<BR>
3. MARISA VILLANUEVA, Universidad Jaume I de
Castellón.<BR>
Estilos de aprendizaje y construcción de la
competencia discursiva: un punto de vista textual<BR>
Ostegunean, apirilak 11, 16:00-19:00 edo
16:00-19:00<BR>
<BR>
HITZALDIAK: <BR>
<BR>
Ostirala, apirilak 12: <BR>
<BR>
16:00 ELENA VERDÍA eta ÁLVARO GARCÍA
SANTACECILIA, Instituto Cervantes.<BR>
El marco de referencia europeo para el aprendizaje, la
enseñanza y la evaluación de lenguas del Consejo de
Europa.<BR>
<BR>
17:30 HELENA CASALMIGLIA, Universidad Pompeu
Fabra eta AMPARO TUSÓN, Universidad Autónoma de
Barcelona<BR>
El desarrollo del discurso en el aula de E/LE.<BR>
<BR>
19:00 Aurkezpen editorila (S.G.E.L. )<BR>
<BR>
Larunbata, apirilak 13: <BR>
<BR>
10:00 NOEMÍ DOMÍNGUEZ, Universidad de
Salamanca.<BR>
Argumentar, contraargumentar, concluir: los
conectores.<BR>
<BR>
11:30 SHEILA ESTAIRE, Universidad Antonio de
Nebrija.<BR>
La práctica docente y el enfoque por tareas<BR>
<BR>
13:00 Aurkezpen editoriala (EDINUMEN)<BR>
<BR>
16:00 OLGA ESTEVE, Universidad Pompeu Fabra<BR>
Interacción, conciencia lingüística y desarrollo de la
autonomía en la enseñanza-aprendizaje de las lenguas
extranjeras <BR>
<BR>
17:30 ORIOL GUASCH, Universidad Autónoma de
Barcelona.<BR>
La escritura en la enseñanza de lenguas
extranjeras.<BR>
<BR>
19:00 Aurkezpen editoriala (DIFUSIÓN)<BR>
<BR>
Igandea, apirilak 14: <BR>
<BR>
10:00 MARTA SANZ, Universidad Antonio de
Nebrija.<BR>
La construcción del componente cultural: enfoque
comunicativo y literatura <BR>
<BR>
11:30 MIQUEL LLOBERA, Universidad de
Barcelona.<BR>
Discursos y toma de conciencia en el aula<BR>
<BR>
<BR>
13:00 Aurkezpen editoriala (CAMBRIDGE UNIVERSITY
PRESS ELE)<BR>
<BR>
14:00-16:00 Esperientzien eta materialen
foroa<BR>
<BR>
Informazio gehiagorako: <a
href="http://www.expolingua.es/">http://www.expolingua.es/</a><BR>
<BR>
Ondo izan<BR>
<BR>
Abel Camacho<BR>
SUE<BR>
<BR>
<BR>
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no
contenían texto]<BR>
<BR>
</tt>
<br>
<tt>
Santurtziko Udal Euskaltegiaren eskutik<BR>
<a
href="http://www.santurtzieus.com">http://www.santurtzieus.com</a><BR>
</tt>
<br>
<br>
<tt>La utilización de Yahoo! Grupos está sujeta a su
aceptación de las
<a
href="http://es.docs.yahoo.com/info/utos.html">Condiciones
del servicio</a> así como de la
<a href="http://privacy.yahoo.com/es/">Política de
privacidad</a>.
</tt>
</br>
</body></html>
_______________________________________________________________
Do You Yahoo!?
Yahoo! Messenger
Comunicación instantánea gratis con tu gente.
http://messenger.yahoo.es
Aupa,
Behean ekarri dizuet Expolingua Kongresuaren inguruko informazioa.
TAILERRAK
1. MARISA GONZÁLEZ BLASCO, Instituto Cervantes de Rabat.
Desarrollar la competencia intercultural en el aula E/LE: análisis y creación de
materiales.
Ostegunean, apirilak 11, 16:00-19:00 edo ostiralean apirilak 12, 11:00-14:00.
2. JOSÉ PLÁCIDO RUIZ CAMPILLO, Centro de Lenguas Modernas de la Universidad de
Granada
Gramática es comunicación: una gramática operativa en clase.
Ostegunean, apirilak 11, 16:00-19:00 edo ostiralean apirilak 12, 11:00-14:00.
3. MARISA VILLANUEVA, Universidad Jaume I de Castellón.
Estilos de aprendizaje y construcción de la competencia discursiva: un punto de
vista textual
Ostegunean, apirilak 11, 16:00-19:00 edo 16:00-19:00
HITZALDIAK:
Ostirala, apirilak 12:
16:00 ELENA VERDÍA eta ÁLVARO GARCÍA SANTACECILIA, Instituto Cervantes.
El marco de referencia europeo para el aprendizaje, la enseñanza y la evaluación
de lenguas del Consejo de Europa.
17:30 HELENA CASALMIGLIA, Universidad Pompeu Fabra eta AMPARO TUSÓN,
Universidad Autónoma de Barcelona
El desarrollo del discurso en el aula de E/LE.
19:00 Aurkezpen editorila (S.G.E.L. )
Larunbata, apirilak 13:
10:00 NOEMÍ DOMÍNGUEZ, Universidad de Salamanca.
Argumentar, contraargumentar, concluir: los conectores.
11:30 SHEILA ESTAIRE, Universidad Antonio de Nebrija.
La práctica docente y el enfoque por tareas
13:00 Aurkezpen editoriala (EDINUMEN)
16:00 OLGA ESTEVE, Universidad Pompeu Fabra
Interacción, conciencia lingüística y desarrollo de la autonomía en la
enseñanza-aprendizaje de las lenguas extranjeras
17:30 ORIOL GUASCH, Universidad Autónoma de Barcelona.
La escritura en la enseñanza de lenguas extranjeras.
19:00 Aurkezpen editoriala (DIFUSIÓN)
Igandea, apirilak 14:
10:00 MARTA SANZ, Universidad Antonio de Nebrija.
La construcción del componente cultural: enfoque comunicativo y literatura
11:30 MIQUEL LLOBERA, Universidad de Barcelona.
Discursos y toma de conciencia en el aula
13:00 Aurkezpen editoriala (CAMBRIDGE UNIVERSITY PRESS ELE)
14:00-16:00 Esperientzien eta materialen foroa
Informazio gehiagorako: http://www.expolingua.es/
Ondo izan
Abel Camacho
SUE
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
Kaixo guztioi,
Aspaldian nago oso harrituta posta zerrenda honek izaten duen erabilera
eskasarekin.
Sentsazioa daukat oso aukera polita alperrik galtzen ari garela: euskaltegietako
irakasleen arteko ia fororik ez da, eta daudenak ere ez ditugu erabiltzen. Zein
da horren arrazoia? Ez ote dago eztabaidatzeko arazorik, agian? Ez ote dago
puntsu korapilatsurik debaterako?
Argi dago kritika baino lehen, autokritika ere egin behar dudala ze nik neuk
ere apenas hartu dudan parte.
Horregatik iruditzen zait denok saiatu behar genukeela parte hartze aktiboagoa
izaten eta horrela, diskusio foro jatorra bihurtu zerrenda hau.
Ez adiorik
Aintzane
************************************************************
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
************************************************************
Kaixo,
Dakizuenez, azken lau urte hauetan UEUko Glotodidaktika Sailak, HABEren
lankidetzaz, Helduen Euskalduntzeari buruzko jardunaldien lau edizio antolatu
ditu. Jardunaldi horietan hainbat gai jorratu ditugu: berrikuntza kurrikularra,
autonomia eta ikas-estrategiak, hizkuntz deskribapenen alderdi pragmatikoa,
metodologia...
2002 urteari begira, dagoeneko ari gara jardunaldien bosgarren ekitaldia
antolatzen. Hona hemen orain artean zehaztu ditugun hainbat kontu:
Data: 2002ko maiatzaren 10ean
Lekua: Euskalduna Jauregia (Bilbo)
Gai Nagusia: Motibazioa ikas-prozesuaren eragile
Jardunaldien formatoa: III. jardunaldietan hasitako bideari eutsiz, ponentzia /
komunikazio erakoa izango da.
Mezu honen helburua, informazioa zabaltzeaz gain, zuen partaidetza eskatzea da.
Izan ere, denontzako aberasgarria izango da euskaltegietan egiten ari diren
esperientzien berri izatea. Horregatik, animatu nahi zaituztegu komunikazioren
bat aurkeztera. Honela izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan:
Abel: irakas@...
Tito: xebe@...
Komunikazio-proposamenak (izenburua baino ez) egiteko azken eguna 2002ko
otsailaren 8a izango da. Martxoaren 1erako hizlariek aurkeztuko duten saioaren
idatzizko laburpena eman beharko dute.
Maiatzeko jardunaldiez gain, jakinarazi nahi dizuegu martxoaren lehen astean
Helduen Euskalduntzearen I. Mintegia izango dela Eibarren (UEUren egoitza
akademikoan). Aurrerago luzatuko dizuegu informazio zehatzago ekitaldi honetaz.
Besterik gabe, ondo segi
Abel Camacho
UEUko Glotodidaktika Saila
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
Aupa,
Neu ere ados nago Koldorekin, azken boladan hitz pilo bat moda-modan jarri
direla esaten duenean. Hitzak baina, ez kontzeptuak: entzun eta entzun ari gara,
esanahi konpartitu bat adostu gabe. Horretatik etorri da horietako askoren
desitxuraketa.
Nire ustez testu errealen erabilera behe-mailetan posible eta, gainera, oso
errentagarria izan daiteke. Ez edonola, baina; badira errespetatu beharreko
gutxieneko baldintzak. Hori egin ezean, testu horien ustezko baliagarritasuna
ezerezean geldi daiteke.
Zein dira gutxieneko baldintza horiek? Sakontzeko asmorik gabe, pare bat
azpimarratuko dut:
Elementu paratestualak: gelara eramaten ditugun testuak zeuden-zeudenean eraman
behar genituzke. Esan nahi dut sarritan pikatu egiten ditugula eta elemtu pilo
bat desagertarazten: argazkia edo irudiak, horien oinak, grafikoak, elementu
tipografikoak (non argitaratu den jakin ahal izateko modua ematen digutenak)...
Elementu horiek guztiak oso lagungarriak dira ikaslearen aurre-ezagutzak abian
jartzeko eta testua sortu deneko testuinguruaren berri emateko ere.
Horrekin batera, komeniko litzateke ikaslearen ezagutzetatik hurbil dauden gaiak
izatea. Baina ez hori bakarrik: aurkezten dugun testu-generoa ere ezaguna izan
behar lukete ikasleek, edota bestela, espreski landu. Izan ere, badirudi
testu-eren antolamendu erretorikoak ezagutza-eskema moduan gordeta ditugula
gizakiok burmuninean, eta horri esker kapaz garela testuak ekoitzi eta
ulertzeko. Bestela esateko, hiztun batek halako edo bestelako testu bat esku
artean duenean, irakurri edo entzun aurretik ere, badaki (gehienetan oso modu
inkontzientean) horrelako testuetan zer-nolako informazio-mota azalduko den,
nolako ordenan, nolako erregistroa den espero izatekoa... Ezaugarri testualen
transgresio bat gertatu eta berehala, hiztuna, oro har, "harritu" egiten da,
irakurtzean edo entzutean piztuta zeukan "piloto automatikoak" salto egiten du.
Horren adibide bat jartzearren, botika baten "prospektoa" aipa daiteke:
medikuntzako profesionalak ez garenok, aldez aurretik badakigu hitz asko ez
dugula ulertuko ze oso erregistro espezialdua da, halako atal batzuk izango
dituela (osagaiak, posodologia, contraindicaciones...)
Orain arte esandakoarekin bat datorren aktibitate txiki bat gaineratu dut:
Ikasle hasi berriekin ipuin-lehiaketa baten berri emateko argitaratzen diren
foileto edo diptiko horietako bat lantzea pentsa dezakegu. Planteamendua zera
izan liteke:
- Taldeka egitekoa: Horrelako testuek zein informazio-mota ematen dute? Zein
datu dira aurreikustekoak? Adibidez, nori zuzenduta dagoen lehiaketa, zeinek
antolazten duen, zein epe dagoen orijinalak entregatzeko, zein izango den
epai-mahaia, zenbat kategoria dagoen, sariak zein izango diren... Beraz,
zeregina izango litzateke ikasleei Informazio erritualizatu horiek zein diren
zerrendatzeko eskatzea.
- Denon artean talde-lanean egindakoaren berri elkarri eman eta
informazio-multzo jakin bat adostu.
- Testua irakurri, aurretiaz zehaztu diren informazio-multzoak eta testuak
benetan dakartzanak berdinak ote diren egiaztatzeko. Denon artean komentatu eta
zuzendu.
- Bigarrenik irakurri baina orain lehiaketa horren datuak atzemateko;
horretarako, irakasleak hainbat datu eskatuko luke. Adib.: Zenbat kategoria
dago? Saria zenbatekoa da?...
Ikusi duzuenez, adibide bat besterik ez da, baina ondoko ondorioa atera nahi
nuke: beste barik, horrelako testu bat klasera eramaten badugu (egia / gezurra
erako ariketa bat ondoan duela, kasu), ziur aski ikasleek ez dute errendimentu
handirik aterako. Lanketak hainbat baldintza errespetatuz gero, ordea, oso
errentagarria izan daiteke.
Ondo segi
Abel
SUE
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
Aupa,
Josuk emandako erreferentziez gain, nik beste liburu bat gomendatuko nuke (HABE
liburutegian duzue eskura):
VILLANUEVA, M.L.; NAVARRO, I. (ed.) (1997): Los estilos de aprendizaje de
lenguas. Publicacions de la Universitat Jaume I, Col·lecció Summa, Série
Filológia nº 16
Eta bereziki, liburu horren ondoko atala:
VILLANUEVA, M.L. (1997): "Estilos cognitivos y estilos de aprendizaje. Autonomía
y aprendizaje de lenguas"
Interneten orri asko dago ikas-estiloen inguruan. Josuk Alonso, Gallego eta
Honey-ren liburua aipatu du eta horren ildotik bada ikas-estiloei buruzko
sarreratxoa bat ondoko helbidean: http://www.ice.deusto.es/guia/
Liburu berean estiloa identifikatzeko azaltzen den galdetegia ere (CHAEA.
Cuestionario Honey-Alonso de Estilos de Aprendizaje) sarean da:
http://www.ice.deusto.es/guia/test0.htm
Beste barik, ondo segi
Abel
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
Kaixo,
Hemen dituzu hainbat erreferentzia. Gehiago nahi izatera sartu
Santurtziko Udal Euskaltegiaren Webgunera eta hor aurkituko duzu
Iñaki Pikabearen artikulua, ikas-estiloei buruzkoa.
Gehiago nahi? idatz ezazu edozein bilatzailetan "Cognitive style"
edo "Learning style" edo jo ezazu HABEren liburutegira edota ERIC
datutegira.
Alonso, C. 1992. Estilos de aprendizaje: Análisis y diagnóstico en
Estudiantes Universitarios. Madrid: Editorial Universidad
Complutense.
Alonso, C., Gallego, D., Honey, P. 1994. Los estilos de aprendizaje.
Bilbao: Mensajero.
Hyman, R., Rossoff, B. 1984. Matching Learning and Teaching Styles:
the Jug and What´sin It Theorie into Practice 23/1: 35-43.
Puente, A. 1994. Estilos de aprendizaje y enseñanza. Madrid: CEPE.
Kolb, D. 1984. Experiential learning. Experience as a source of
learning and development. Englewood Cliffs. N. J.: Prentice Hall.
Kolb, D. Fry, R. 1975. Towards an applied theory of experimental
learning. In C. Cooper (ed.), Theories of group processes. London:
Wiley.
Witkin, H. & Goodenough, D. 1985. Estilos cognitivos. Naturaleza y
orígenes. Pirámide: Madrid.
Adio
--- In euskara_irakatsi@y..., nagorebis@y... wrote:
>
> Kaixo,
>
> Harpidetu berri naiz zerrenda honetara, eta zuek guztiok agurtzeaz
> gain, eskari bat egiteko ere idatzi dut. Oso interesatuta nago
> ikasestiloekin. Inork ezagutzen al du estiloei buruzko
> bibliografiarik? Eta web-orririk?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik
>
> Nagore
Kaixo,
Harpidetu berri naiz zerrenda honetara, eta zuek guztiok agurtzeaz
gain, eskari bat egiteko ere idatzi dut. Oso interesatuta nago
ikasestiloekin. Inork ezagutzen al du estiloei buruzko
bibliografiarik? Eta web-orririk?
Eskerrik asko aldez aurretik
Nagore
Aupa zerrendakideok,
UEUko bulegotik heldu berri zaigun mezua duzue behean.
Ondo segi
Abel
----- Original Message -----
From: Idoia
Sent: Monday, October 08, 2001 11:20 AM
Subject: Euskara jardunaldiak Leioan
UEUkide hori,
Hona hemen Leioako Udalak antolatutako jardunaldien egitaraua, zuretzat
interesgarria izan daitekeelakoan.
Izan ongi!
Idoia Torregarai
UEUko Komunikazio-arduraduna
Tel.: 629 48 24 74
--------------------------------------------------------------------------------
EUSKARAREN HERRITIK MUNDUARI BEGIRA
(Leioa, Urriaren 16tik 20ra bitartean)
SARRERA IREKIA
Sarrera
2001 urtea Europako Hizkuntzen Urtea izendatu du Europako Batasunak. Horrez
gain, Leioa Erandiotik banandu eta elizatea izatera igaro zeneko 475.urteurrena
dela-eta, Leioako euskararen inguruko liburua argitaratuko da Iñaki Gaminderen
eskutik.Izan ere belaunaldien arteko transmisioan izandako etenaren ondorioz
galzorian dagoen ondarea gordetzeko ahalegina egin nahi da.Horrek guztiak gure
hizkuntzak mundu gero eta globalizatuago honetan duen lekuaz eta etorkizunaz
gogoeta egitera garamatza.
Egitaraua
Urriaren 16an
20:00etan
Musika eskolan
Hasiera
UNESCO ETXEA
"Munduko hizkuntzei buruzko txostena"
Unesco Etxeak munduko hizkuntzei buruz egiten ari den lanaren berri emago digu.
Urriaren 17an
20:00etan
Musika eskolan
Mundua
J.M.SANCHEZ CARRION "TXEPETX"
JON SARASUA
"Bizitzaren hizkuntza"
Jon Sarasuak Txepetxi egin zion elkarrizketa oinarritzat hartuta argitaratu zen
liburua hitzaldi edo bien arteko hitz-aspertu legez.
Urriaren 18an
Artaza jauregian
Mundua
9:30- 10:00 ARTATZAKO JARDUNALDIEN IREKIERA EKITALDIA
Agintarien eskutik
10:00-11:00 IÑAKI MARTINEZ DE LUNA
"Euskara XXI.mendearen atarian"
11:00-11:30 ATSEDENA
11:30- 12:30 MIQUEL STRUBELL
"Europa mailako hizkuntza politika abian ipintzea"
12:30-13:30 XABIER GARAGORRI
"Eleaniztasunaren eta kulturaniztasunaren planteamendua ikastoletan"
Urriaren 18an
20:00etan
Musika eskolan
Euskal Herria Bizkaia
KOLDO ZUAZO-IBON SARASOLA
"Euskara batua eta euskalkiak"
Zuazok argitaratu berri du "Euskararen sendabelarrak" izeneko liburua;liburu
horretan euskalkien eta batuaren arteko loturaz dihardu luze eta zabal. Ibon
Sarasola zorrotz agertu izan da beti kontu hauetan, nahiz eta Zuazoren liburua
txalotu.
Urriaren 19an
20:00etan
Artaza Jauregian
Euskal Herria Bizkaia
9:30-10:30 XABIER IRIONDO
"Hizkuntza eskubideak"
10.30-11:30 MARC LEPRÊTRE
"Hizkuntza aniztasunaren sustapena: etorkizunari begirako estrategiak "
11:30-12:00 ATSEDENA
12:00-13:00 KIKE AMONARRIZ
"Eske hau superguaia da.XXI.mendeko gazte hizkera hiritarra"
13:00-14:00 MAHAI INGURUA
Urriaren 20an
12:00etan
Musika eskolan
Leioa
IÑAKI GAMINDE
"Leioa berbarik berba"
LIBURUAREN AURKEZPENA
Leioako euskararen gainean egin duen lanaren aurkezpena. Egun horretan Leioako
euskaldunei eta bereziki liburuan parte hartu dutenei omenaldia egingo zaie.
Egitarauaren osagarri
Urriaren 19an
20:30etan
BERTSO SAIOA
ANDONI EGAÑA
SEBASTIAN LIZASO
IGOR ELORTZA
UNAI ITURRIAGA
OIHANE ENBEITA
JON MAIA
Ikusleek sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertsoak entzun
bitartean. Amaitzeko ERROMERIA trikitilariekin.
Tfnoa.: 94 400 80 44 . Faxa: 94 464 82 60
euskarazerbitzua@...
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
Aupa,
Azken boladan badira moda-modan jarri diren hitzak: autonomia, estrategiak,
testu errealak... Nik horie guztiei bonbardeo itxura hartu izan diet baten baino
gehiagotan, baina tira. Gaur komentatu nahi nuke testu errealen auzia.
Suposatzen
dut zuetako bat baino gehiago erabiltzearen aldekoak izango zaretela.
Neuk aspaldian entzun eta entzun nabil testu errealen erabilera urrats edo maila
guztietan gertatu behar dela, testu didaktizatuak albo batera utzita. Arazoak,
ordea, nahiko agerikoak dira: nola txeratu horiek beheko urratsetarako
materialetan?
Zein da ikasle hasi berrien erreakzioa horien aurrean? Goi-mailetan erabiltzea
normala iruditzen zait, baina behe-mailetan esaten duten bezain errentablea
da?
Agur
Koldo
************************************************************
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
************************************************************
Kaixo, denoi
Oso interesgarria iruditzen zait irakasleen formazio ikastaroez planteatu den
eztabaida. Ni neu ez nago oso ados Koldok esandakoarekin. Egia da askotan
ikastaro
horietatik ateratzen dugun atarramendua eskasa dela, edo ikastaroetako irakasle
asko hezkuntza mundutik etorrita, ez dutela gure egoera ezagutzen. Hizkuntzaren
auzia ere hor dago: katalanez edo espainieraz fenomeno asko nola gertatzen diren
oso argi izango dute baina ez dute euskararen inolako ezagutzarik izaten.
Edozein kasutan ere, nik uste dut ikastaro horiek oso positiboak direla, nahiz
agian zer hobetu izango duten. Ziurrenik, ez da erraza izango helduen
euskalduntzea
ondo ezagutzen duten irakasle euskaldunak (eta dena delako gai horretan adituak)
aurkitzen. Nire ustez, guk esfortzua egin behar genuke ikastaroa ematen duen
irakaslearen testuingua eta gurearen artean loturak ezartzen. Esan nahi dut
egiten diren planteamenduak beste barik ezin izango ditugula gure euskaltegira
ekarri, baina hainbat kontu egokituz gero, posible asko bai.
Ondo ibili
Aintzane
************************************************************
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
************************************************************
Aupa denoi,
Oraintxe irakurri dut bidalitako azken mezua eta kontu parea komentatu nahi
dizuet. Egia da ikastaro pilo antolatu direla eta irakasle askok parte hartu
dutela horietan. Zein da baina horietatik ateratzen dugun atarramendua? Nire
ustez, oso eskasa. Konturatzen bagara, ikastaro horien irakasleak hezkuntza
mundutik datoz eta ezer gutxi dakite euskaltegietako kontuez. Gehienetan
kontatzen
dituztenek eskola mundurako balio badute ere, ez dut uste guretzat oso
praktikoak
direnik.
Beste aldetik, asko eta asko kanpotarrak dira eta gazteleraz edo katalaneraz
egiten dute lan. Nik distantzia handia somatu dut horretan: katalanerako, kasu,
balio duenak euskararako balio du? Ez dakit, baina zalantzak ditut.
Honekin esan nahi dut ikastaroak eta ondo daudela baina nahikoa da horietara
joatea formazioa ziurtatzeko? Ezin dira gure egoera ezagutzen duten irakasle
gehiago ekarri?
Koldo
************************************************************
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
************************************************************
Kaixo, zerrendakideok
Dakizuenez, asko eta askotarikoak izan dira udan zehar HABEk eskaini dituen
formazio-ikastaroak. Gutako askok hartu dugu parte horietako batean (edo
gehiagotan).
Hori dela-eta, ikastaro horietan izaniko esperientziak konpartitzeko proposatu
nahi dizuet: zein izan dira, zuen ustez, delako ikastarotik atera dituzuen
ideia inportanteenak? Entzundako eta egindakoetatik, zerk sortarazi dizue
erreflexiorako modua? Zer azpimarratuko zenukete ikastaro horietatik? Zer izan
liteke interesgarri gure praktikari begira?...
Nire ustez, oso aberasgarria izan daiteke delako ikastaroa egindakoan, entzun
berri ditugun ideiak eta proposamenak elkartrukatzea eta horien gaineko
hausnarketa bultzatzea.
Besterik gabe, ondo segi
Abel
SUE
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
Askotarikoak dira hizkuntz proben helburuak edo... Shibboleth-testak
bizirik dirau!
Puri-purian dago Espainian Afrikako miseriatik ihes egin nahi duten
etorkinen gaia.
Milaka datoz penintsulara ahal duten bezala pateraz eta. Nazioarteko
legeen arabera, horietako batzuek, Sierra Leonakoek, legez kanpo
mugak gurutzatu arren, eskubidea dute errefuxiatu-estatutua hartu eta
etorritako bidetik bueltan bidal ez ditzaten, beren lurraldean gerran
daude-eta. Hori dela eta, asko eta asko dira Espainiako polizia eta
guardia zibilaren aurrean, inolako agiririk erakutsi ez eta Sierra
Leonakoak direla diotenak. Espainiako gobernuak, poliziak, hizkuntz
proba erabiltzen du "egiazko Sierra Leonatarrak" zein diren
jakiteko. Baina kontua da, Sierra Leonan 23 hizkuntza erabiltzen
direla. Hizkuntza ofiziala ingelesa da (4.568.000 hiztun). Alfabetatu
gabeak %85 dira. Kreolera (bigarren hizkuntza) %95ek dakite eta
hortik aurrera Bassa, Bom, Bullomso, Fuuta Jalon... hizkuntzak
erabiltzen dituzte (Ethnolog - www.sil.org).
Hizkuntz proba kreolera dakien kriminalista batek bideratzen du
elkarrizketa baten bidez. Emaitzekin oso pozik ez, nonbait,eta,
batzorde zientifiko bat osatu nahiez dabiltza Bartzelonan kreolera-
proba balioduna eta fidagarria prestatzeko.
Agi denez, horrelako hizkuntz probak –Shibboleth-probak?–
uste baino
usuen egiten dira munduan. Australia, Alemania, AEB, Canada...
Eta zergatik Shibboleth? Judutarren epaileen liburuko 12. atalean, 1-
15 bertsoetan dago jasota. Honatx, labur-labur: efraimdarrak eta
gileatarrak borrokan ari ziren. efraimdarrak galtzen ari ziren eta
horietako batzuek ihes egin nahi izan zuten. Jordan ibaira iritsi eta
honela galdetu zieten gileatarrek: efraimdarrak zarete? Haiek ezetz
erantzun. Gileatarrek banan-banan hartu eta... "esan ezazu"
Shibboleth (zereal buruxka edo zutoina). Eta Efraimdarrek: Sibboleth.
Horrela igarri zieten gezurretan ari zirela eta... hil egin zituzten.
Ongi segi
Josu
Aupa zerrendakideok,
Jakingo duzuenez, Edinumen argitaletxea 1996ko martxotik ari da Frecuencia-L
izeneko aldizkaria argitaratzen. Espainiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten
duten irakasleei zuzenduta dago eta dagoeneko 17 ale plazaratu ditu. Azkena
aurtengo uztailean.
Aipatu ale horretan Sonsoles Fernándezek artikulu interesgarria argitaratu du
gaur egun indar handia hartu duten bi ildo metodologiko uztartu nahian:
autonomia eta atazak.
Bi ildo horien berrikusketa laburra egindakoan, autoniamaren garapena atazen
bidezko enfoke baten ikuspuntutik nola mesedetu daitekeen azaltzen du. Artikulu
irakurterreza eta argia, benetan.
Beste alde batetik, aldizkari horretako 13. alean (2000ko uztaila) Martín
Peris-en "La enseñanza centrada en el alumno" izeneko artikulua agertu zen.
Zalantza bat baino gehiago argitu dezakeen artikulua duzue hori, dudarik gabe.
Beste barik, ondo segi
Abel Camacho
SUE
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
Aupa zerrendakideok,
Oporren aurretiaz lanera bueltatu beharra urrun ikusi arren, uste (edo nahi)
baino arinago pasatu zaizkigu dagoeneko. Horrela, beste erremediorik ez dugula,
geu ere hasi berri gara lanean.
Udako etenaren ostean, beraz, foro honen erabilera denontzako aberasgarri
suertatzea espero dugu.
Ondo segi
Abel Camacho
SUE
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
----- Original Message -----
From: Kepa Diegez
To: euskara_irakatsi@es.egroups.com
Sent: Tuesday, September 04, 2001 2:56 PM
Subject: Lan-eskaintza
Aurten UEUk, lehenengo aldiz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko IRALE
programan parte hartuko du EGAtik gorako ikastaroak emanez. Eskaintzen ditugun
ikastaroak Eibar, Bilbo, Donostia edo IRALEkoek eskatzen dituzten tokietan egin
daitezke. Honako hauek dira:
a.. Hizkuntzaren zuzentasun-arauak hitzez eta idatziz.
b.. Goi-mailako hizkuntza gaitasun praktikoa.
c.. Euskalkien lanketa (bizkaiera).
d.. Metodologia ikastaroa (hizkuntzen irakaskuntza).
e.. Itzulpen-tekniken ezagutza teknikoa eta gaitasun parktikoa.
f.. Giza- eta gizarte-zientzien alorreko terminologia teknikoaren eta
adierazpide berezien lanketa.
g.. Zientzia tekniken alorreko terminologia teknikoaren eta adierazpide
berezien lanketa.
Hori dela eta, suerta litezkeen eskaera guztiei erantzuteko asmoz, UEUn
irakasle-zerrenda bat egin nahi dugu. Zuk zeure burua gai ikusten baduzu
horrelako bat emateko edota inor ezagutzen baduzu bidali, mesedez, kurrikuluma
helbide honetara: j.akademikoak@...
Argibiderik nahi izanez gero deitu 943 82 14 26 telefonora eta Kepaz galdetu.
Eskerrik asko eta ondo izan.
Kepa Dieguez
UEUko Antolakuntza Akademikorako Arduraduna
[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]
Queremos avisarle de este evento que se aproxima.
Txat-saioa
Fecha: Viernes, Junio 15, 2001
Hora: 10:30AM - 11:30AM CEST (GMT+02:00)
Ebaluazioari buruz aritzea da helburua: zer eta nola ebaluatzen
dugu?
Kaixo zerrendakideok,
Ikasturte-amaiera hurbil dugula, ebaluazioa dugu denok gogoan.
Gurekin ikasturtea eman duten ikasleek lorturiko maila testatzeko
garaia da. Hemen, ordea, badira zailtasunak eta zalantzak: nolako
irizpideak erabili behar ditugu? Nola neurtu ikasleen aurrerapena?
Orain erabili asmo ditugun irizpideak bat datoz ikasturtean zehar
erabili ditugun lanketa-moduekin? Eta abar luze bat.
Horiek guztiak komentatu eta ezagutzeko, honako gai hau proposatu
nahi dizuet: zer eta nola ebaluatzen dugu?
Horretaz gain, gai interesgarri honi buruz iritziak trukatzeko,
hurrengo ostiralean, hilak 15, goizeko 10:30etan txat-saio bat egingo
dugu eta, jakina, denok zaudete parte hartzera gonbidatuta.
Besterik gabe, ondo segi
Abel
SUE
Aupa zerrendakideok,
Alexek berrikitan, maila eta urratsen auziari helduz, hainbat kezka
plazaratu ditu.
Alde batetik, aipatu du mailakako banaketak ikas-prozesuaren
antolaketa razionalagoa egiteko modua eskain badezake ere, eraketa-
aldetik datozela arazorik gehienak: modulazioa zabalduena astean 10
ordukoa izanda, urtean 330 ditugu, udako trinkoak eta 100 ordukoak,
barnetegiak... Horra hor, beraz, arazoa: nola jokatu antolaketa
honekin? Ikasleek 330 ordu horietan maila bat (edo azpimaila 1en
kasuan) lortzera jo? Leku guztietan berdin, lekuan lekuko
errealitatea kontuan hartu gabe? Eta 100 orduko ikastaroan ikasleak
zer lortu dezake? Antolaketa administratiboa da neurri handi batean
eta ez arazo didaktikoa, baina egin beharrekoa...
Neure ustez, oso kontu inportantea da tokian tokiko errealitatea
kontuan hartzea eta horren arabera jokatzea. Ez da, inola ere, ona
ezta bideragarria izango beste barik, urraskako sistematik
mailakakora pasatzea, aldez aurretik bataren eta bestearen ongaitzak
eta gerora egin dugun aukerak sor ditzakeen desajusteak baloratu gabe.
Hala ere, hezkuntza-sistemaren arazo histikorikoa izan da eraki
didaktikoak beti ere erabaki administratibo eta ekonomikoen menpean
egotea. Are gehiago, antolaketa eta administrazio-arazoak izan dira
neurri handi batean berrikuntza pedagogiko asko zapuztu dutenak. Nire
ustez, hor dago gakoa: zeinek du lehentasuna eta pisu gehien, alderdi
didaktikoak ala administratiboak? Galdera horrentzat, ordea, ez dago
guztiontzat balio duen erantzunik: erakunde eta euskaltegi bakoitzak
erantzun behar dio, bere errealitatea kontuan harturik, jakina.
Dena dela, iruditzen zait sarritan ez ditugula errealitate berdinak
irizpide berekin aztertzen. Irakasleen artean betidanik entzun ditut
honelako kexak: "udako trinkoetan dena delako urratsa gainditzeko
eskatzen dugun maila askozaz baxuagoa da urtean zehar jartzen duguna
baino"; "udako trinko batean ezin liteke urratsik gainditu,
ze ez
dago eduki eta helburu guztiak behar bezala landu eta bereganatzeko
modurik, baina..."
Hor lehen aipatu dudan arazoa azaltzen zaigula uste dut: antolaketa
erabaki didaktikoen gainean dago, eta hori kaltegarria da, ezpairik
gabe.
Beste alde atetik, Alexek honako hau ere esaten zuen:
Horrez gain, jardunaldietan foro honetatik bertatik ateratako pasarte
batean honelako zerbait agertzen zen: "besterik esan ezean, badirudi
HABEk euskaltegien eskuetan utziko duela mailen azpiko banaketa". Bi
gauza dago bertan, nire ustez, hitz egiten hasi beharrekoak:
"besterik esan ezean" eta "badirudi"
Nik neuk idatzi nuen pasarte hori. Horrela idatzi, gainera, bestelako
informaziorik ez daukadalako. Izan ere, HABEk oso informazio gutxi
eman du EKPren diseinuaz eta egiteko moduaz. Egia da euskaltegi
batzuetan HABEko teknikariak dabiltzala laguntzen eta suposatzen dut
euskaltegi horietan izango dutela informazio gehiago. Neure aldetik,
esan ditudanak Kultura Sailak 2000ko urtarrilaren 24an argitaratutako
agindutik atera ditut, eta hori baino ez dakit. Horregatik
"besterik
esan ezean" eta "badirudi".
Tira, ondo segi eta parkatu mezu hau hain luze atera izana
Abel
SUE
Aupa, zerrendakideok!
Horrenbeste puntako teknologia gora eta behera, sakontzen taldeetako
ikasleekin batera webgunetxo xumea egitea idazmena lantzeko nahiko modu
erakargarria izan zitekeela bururatu zitzaigun. Korrikaren zoramena pasa
ondoren, horretan jarri ginen eta tira, egun hauetan ari gara emaitzak
www-ean "eskegitzen". Bai ikasleei bai harrikada honekin gora eta behera
gabiltzan bi irakasleoi ere egundoko ilusioa egingo liguke zuen zein zuen
ikasleen bisitak, komentarioak eta abar jasotzea, beraz, gure orritxoa
bisitatzera gonbidatuta zaudete. Helbidea honako hau da:
http://www.go.to/sakontzen
Ez da beste munduko ezer, baina ikasleak gustura idazten ikusi ditugun
lehenengo aldia izan da behintzat! (*Gustura*, eh, eta ez *ondo!*, hori
beste baterako utziko dugu).
Zuen komentarioen zain geratzen gara, ondo ibili!
Janire Egaña eta Joxe Rojas
Queremos avisarle de este evento que se aproxima.
Txat-saioa
Fecha: Jueves, Mayo 31, 2001
Hora: 11:00AM CEST (GMT+02:00)
Helduen euskalduntzean ari garenon kezkak eta iritziak
elkartrukatzea
Epa lagunok,
Aintzaneri zein beste edozein forokideri laguntzeko asmoz, hona hemen
hainbat ohar tekniko foroaren funtzionamenduaz:
1.- Nahiz eta partaideok mezuak zeuen ordenagailuetan jaso, foroak
badu kokagune jakin bat (helbidea eta guzti,
http://es.egroups.com/group/euskara_irakatsi) Interneteko zerbitzari
batean. Leku honetan biltzen dira denok bidaltzen ditugun mezuak eta
partaideon datuak, besteak beste.
2.- Leku hori publikoa da eta mezuak ere bai; beraz, edozein joan
daiteke helbide horretara, nabigatzeko programa erabiliz, eta mezuak
begiratu. Hala eginda, harrera-orrian "Bienvenido invitado" agertuko
da eta foroak dituen beste zerbitzuetarako sarbidea galerazita izango
du bisitariak, partaide izan zein ez izan.
3.- Beste zerbitzu horietara sartzeko, berriz, bisitariak
identifikatu behar izango du, hau da, eGroups-eko zerbitzariak
partaide den ala ez jakin beharko du, noraino sartzen utziko dion
erabakitzeko.
4.- Beraz, partaide zaretenok ere konektatu egin behar duzue txat-
gelara sartzeko edo dokumentuak bidali/irakurtzeko, horrela baitago
konfiguratuta.5.- Nola jakinarazi zerbitzariari partaide zaretela?
Erraza da.
"Conectarse" hiperbinkuloa ikusiko duzue harrera-orrian "Bienvenido
invitado" esaldiaren eskuinaldean. Bertan sakatu eta beste orri bat
agertuko zaizue, non zuen e-posta helbidea eta partaide bihurtu
zinetenean aukeratu zenuten pasahitza sartu beharko dituzuen. Dena
ondo badoa, lehengo orria agertuko da, baina "Bienvenido + zuen e-
posta helbidea" ikusiko duzue orain eta, nolabait esatearrren,
barruan izango zarete, identifikatuta eta partaideoi dagozkizuen
eskubide guztiekin: txateoan aritu (inor badago gelan), dokumentuak
irakurri/bidali, lotura interesgarriak begiratu/gehitu eta abar.
Ohar huek berak eta bestelako informazioa ondorengo helbidean ere
badituzue, badaezpada beste batean behar badituzue:
http://www.santurtzieus.com/irakasle/materialak/foroa/euskara_irakatsi
.htm
Agur eta ondo izan.
Jose Miguel Arnaiz
Queremos avisarle de este evento que se aproxima.
Txat-saioa
Fecha: Jueves, Mayo 31, 2001
Hora: 11:00AM CEST (GMT+02:00)
Helduen euskalduntzean ari garenon kezkak eta iritziak
elkartrukatzea
Ezin gara arratsaldez aritu. Goizeko 11etan bai.
Abel
----- Mensaje original -----
De: miren josu uriarte
Para: Euskara irakatsi Foroa
Enviado: miércoles 30 de mayo de 2001 9:40
Asunto: [euskara_irakatsi] txata dela eta
Arrazoi guztia dozu Abel, barriro leidu dot lehengo egunean bidali
zenduen mezua eta hola da goizeko 11etan, ez dakit ba baina antza beste
zeozegaz nahastu naz, eta dinozu azkenean ez dala egongo, hori bai ez
dodala jakin eta ezingo genuke beste egun zehatz bat jarri ze
bestela...?
eGroups Sponsor
Santurtziko Udal Euskaltegiaren eskutik
http://www.santurtzieus.com
[Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]
Arrazoi guztia dozu Abel, barriro leidu dot lehengo egunean bidali
zenduen mezua eta hola da goizeko 11etan, ez dakit ba baina antza beste
zeozegaz nahastu naz, eta dinozu azkenean ez dala egongo, hori bai ez
dodala jakin eta ezingo genuke beste egun zehatz bat jarri ze
bestela...?
--- En euskara_irakatsi@es.egroups.com, miren josu uriarte
<mjuriarte@e...> escribió
> Egun on!
> Egunokaz irakurtzen nabil lehengo eguneko jardunaldiak dirala eta
> plazaratzen zabilzien eritziak eta esan behar dot nik ez nebala
> aukerarik izan joateko baina lagun on baten bitartez izan dodala
honeen
> barri eta egia esan nire lagun hau oso pozik etorri zan bertatik,
batez
> ere antolaketari jagokonez oso kalitate handikoa izan zala eritzi
> baeutson beraz eta aurten joan ez banaz ere, zorionak
antolatzaileei,
> bestalde oso ondo deitzot proposatu dozuen txat honi baina nik beste
> proposamen bat egingo neuke, zuek arratsaldeko 5etarako porposatu
dozue,
> kontuan harturik batzuek goizen baino ez dabiela lanik egiten ezingo
> litzateke bi egin, goizean ez dakit 11etan edo 12etan bat eta
> arratsaldekoa be mantendu, bueno proposamena baino ez da zuek esango
> dozue,
> Mirenjo
Aupa,
Uste dut oker txiki bat izan dela. Gure proposamena ostegunean,
maiatzak 31, goizeko 11etan egitekoa zen. Hala ere, gure aldetik ez
dago inolako arazorik arratsaldez ere jarduteko. Arazoa, ordea,
bestelakoa da: ostegun honetan ezin gara aritu. Aurrerantzean, aldez
aurretik proposatuta, goizez eta arratsaldez egin daiteke, edo
arratsaldez bakarrik... Aukerak asko dira.
Ondo segi
Abel
SUE