Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
euskara_irakatsi · Euskara-irakasleon topagunea
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes determinar el orden de los mensajes. Pulsa el enlace en la columna correspondiente a la fecha. Tus preferencias serán guardadas y no tendrás que introducirlas de nuevo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
Mensajes 68 - 99 de 151   Primero  |  < Anterior  |  Siguiente >  |  Último
Mensajes: Mostrar resúmenes de los mensajes   (Agrupar por tema) Ordenar por fecha v  
#99 De: "Kepa Diegez" <kepadi@...>
Fecha: Mar, 4 de Sep, 2001 12:59 pm
Asunto: Lan-eskaintza
kepadi@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
----- Original Message -----
From: Kepa Diegez
To: euskara_irakatsi@es.egroups.com
Sent: Tuesday, September 04, 2001 2:56 PM
Subject: Lan-eskaintza


Aurten UEUk, lehenengo aldiz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko IRALE
programan parte hartuko du EGAtik gorako ikastaroak emanez. Eskaintzen ditugun
ikastaroak Eibar, Bilbo, Donostia edo IRALEkoek eskatzen dituzten tokietan egin
daitezke. Honako hauek dira:

   a.. Hizkuntzaren zuzentasun-arauak hitzez eta idatziz.
   b.. Goi-mailako hizkuntza gaitasun praktikoa.
   c.. Euskalkien lanketa (bizkaiera).
   d.. Metodologia ikastaroa (hizkuntzen irakaskuntza).
   e.. Itzulpen-tekniken ezagutza teknikoa eta gaitasun parktikoa.
   f.. Giza- eta gizarte-zientzien alorreko terminologia teknikoaren eta
adierazpide berezien lanketa.
   g.. Zientzia tekniken alorreko terminologia teknikoaren eta adierazpide
berezien lanketa.
Hori dela eta, suerta litezkeen eskaera guztiei erantzuteko asmoz, UEUn
irakasle-zerrenda bat egin nahi dugu. Zuk zeure burua gai ikusten baduzu
horrelako bat emateko edota inor ezagutzen baduzu bidali, mesedez, kurrikuluma
helbide honetara:  j.akademikoak@...
Argibiderik nahi izanez gero deitu 943 82 14 26 telefonora eta Kepaz galdetu.
Eskerrik asko eta ondo izan.

Kepa Dieguez
UEUko Antolakuntza Akademikorako Arduraduna





[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]

#98 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia" <irakas@...>
Fecha: Lun, 2 de Jul, 2001 9:34 am
Asunto: Didaktika-artikulu batzuk
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Aupa zerrendakideok:

Adierazi nahi dizuet gure euskaltegiaren web-orriaren aktualizazioa
egin berri dugula. Horrela, hainbat artikulu gaineratu ditugu. Hona
hemen:

Gloria Sanchez (SUE): "Internet bidezko euskalduntzerako metodologia-
ohar batzuk"
http://www.santurtzieus.com/irakasle/zerberri/ueu/2001/internet_bidezk
o_euskalduntzea.htm

Matilde Sainz Osinaga (Mondragon Unibertsitatea): "Hizkuntza
didaktikaren erronka berriak"
http://www.santurtzieus/irakasle/zerberri/ueu/2001/didaktika_erronkak.
htm

Abel Camacho (SUE): "Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren (EKP)
diseinurako irizpideak eta baliabideak"
http://www.santurtzieus.com/irakasle/materialak/artikuluak/art/ekp.htm
l

Zuetako batek baino gehiagok pentsatuko du ez dela garai onena
horrelakoetan hasteko, baina tira!

Ondo segi

Abel Camacho
(SUE)

#97 De: euskara_irakatsi@es.egroups.com
Fecha: Jue, 14 de Jun, 2001 8:32 am
Asunto: Aviso - Txat-saioa
euskara_irakatsi@es.egroups.com
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Queremos avisarle de este evento que se aproxima.

Txat-saioa

Fecha: Viernes, Junio 15, 2001
Hora: 10:30AM - 11:30AM CEST (GMT+02:00)

Ebaluazioari buruz aritzea da helburua: zer eta nola ebaluatzen
dugu?

#94 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia" <irakas@...>
Fecha: Lun, 11 de Jun, 2001 8:34 am
Asunto: Ebaluazioa
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo zerrendakideok,

Ikasturte-amaiera hurbil dugula, ebaluazioa dugu denok gogoan.
Gurekin ikasturtea eman duten ikasleek lorturiko maila testatzeko
garaia da. Hemen, ordea, badira zailtasunak eta zalantzak: nolako
irizpideak erabili behar ditugu? Nola neurtu ikasleen aurrerapena?
Orain erabili asmo ditugun irizpideak bat datoz ikasturtean zehar
erabili ditugun lanketa-moduekin? Eta abar luze bat.

Horiek guztiak komentatu eta ezagutzeko, honako gai hau proposatu
nahi dizuet: zer eta nola ebaluatzen dugu?

Horretaz gain, gai interesgarri honi buruz iritziak trukatzeko,
hurrengo ostiralean, hilak 15, goizeko 10:30etan txat-saio bat egingo
dugu eta, jakina, denok zaudete parte hartzera gonbidatuta.

Besterik gabe, ondo segi
Abel
SUE

#93 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia" <irakas@...>
Fecha: Jue, 7 de Jun, 2001 11:14 am
Asunto: mailak eta urratsak
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Aupa zerrendakideok,

Alexek berrikitan, maila eta urratsen auziari helduz, hainbat kezka
plazaratu ditu.

Alde batetik, aipatu du mailakako banaketak ikas-prozesuaren
antolaketa razionalagoa egiteko modua eskain badezake ere, eraketa-
aldetik datozela arazorik gehienak: modulazioa zabalduena astean 10
ordukoa izanda, urtean 330 ditugu, udako trinkoak eta 100 ordukoak,
barnetegiak... Horra hor, beraz, arazoa: nola jokatu antolaketa
honekin? Ikasleek 330 ordu horietan maila bat (edo azpimaila 1en
kasuan) lortzera jo? Leku guztietan berdin, lekuan lekuko
errealitatea kontuan hartu gabe? Eta 100 orduko ikastaroan ikasleak
zer lortu dezake? Antolaketa administratiboa da neurri handi batean
eta ez arazo didaktikoa, baina egin beharrekoa...

Neure ustez, oso kontu inportantea da tokian tokiko errealitatea
kontuan hartzea eta horren arabera jokatzea. Ez da, inola ere, ona
ezta bideragarria izango beste barik, urraskako sistematik
mailakakora pasatzea, aldez aurretik bataren eta bestearen ongaitzak
eta gerora egin dugun aukerak sor ditzakeen desajusteak baloratu gabe.

Hala ere, hezkuntza-sistemaren arazo histikorikoa izan da eraki
didaktikoak beti ere erabaki administratibo eta ekonomikoen menpean
egotea. Are gehiago, antolaketa eta administrazio-arazoak izan dira
neurri handi batean berrikuntza pedagogiko asko zapuztu dutenak. Nire
ustez, hor dago gakoa: zeinek du lehentasuna eta pisu gehien, alderdi
didaktikoak ala administratiboak? Galdera horrentzat, ordea, ez dago
guztiontzat balio duen erantzunik: erakunde eta euskaltegi bakoitzak
erantzun behar dio, bere errealitatea kontuan harturik, jakina.

Dena dela, iruditzen zait sarritan ez ditugula errealitate berdinak
irizpide berekin aztertzen. Irakasleen artean betidanik entzun ditut
honelako kexak: "udako trinkoetan dena delako urratsa gainditzeko
eskatzen dugun maila askozaz baxuagoa da urtean zehar jartzen duguna
baino"; "udako trinko batean ezin liteke urratsik gainditu,
ze ez
dago eduki eta helburu guztiak behar bezala landu eta bereganatzeko
modurik, baina..."

Hor lehen aipatu dudan arazoa azaltzen zaigula uste dut: antolaketa
erabaki didaktikoen gainean dago, eta hori kaltegarria da, ezpairik
gabe.


Beste alde atetik, Alexek honako hau ere esaten zuen:

Horrez gain, jardunaldietan foro honetatik bertatik ateratako pasarte
batean honelako zerbait agertzen zen: "besterik esan ezean, badirudi
HABEk euskaltegien eskuetan utziko duela mailen azpiko banaketa". Bi
gauza dago bertan, nire ustez, hitz egiten hasi beharrekoak:
"besterik esan ezean" eta "badirudi"

Nik neuk idatzi nuen pasarte hori. Horrela idatzi, gainera, bestelako
informaziorik ez daukadalako. Izan ere, HABEk oso informazio gutxi
eman du EKPren diseinuaz eta egiteko moduaz. Egia da euskaltegi
batzuetan HABEko teknikariak dabiltzala laguntzen eta suposatzen dut
euskaltegi horietan izango dutela informazio gehiago. Neure aldetik,
esan ditudanak Kultura Sailak 2000ko urtarrilaren 24an argitaratutako
agindutik atera ditut, eta hori baino ez dakit. Horregatik
"besterik
esan ezean" eta "badirudi".


Tira, ondo segi eta parkatu mezu hau hain luze atera izana

Abel
SUE

#92 De: "Bolintxu aek euskaltegia" <bolintxu@...>
Fecha: Mar, 5 de Jun, 2001 5:24 pm
Asunto: s@kontzen...
bolintxu@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Aupa, zerrendakideok!

     Horrenbeste puntako teknologia gora eta behera, sakontzen taldeetako
ikasleekin batera webgunetxo xumea egitea idazmena lantzeko nahiko modu
erakargarria izan zitekeela bururatu zitzaigun. Korrikaren zoramena pasa
ondoren, horretan jarri ginen eta tira, egun hauetan ari gara emaitzak
www-ean "eskegitzen". Bai ikasleei bai harrikada honekin gora eta behera
gabiltzan bi irakasleoi ere egundoko ilusioa egingo liguke zuen zein zuen
ikasleen bisitak, komentarioak eta abar jasotzea, beraz, gure orritxoa
bisitatzera gonbidatuta zaudete. Helbidea honako hau da:
http://www.go.to/sakontzen

     Ez da beste munduko ezer, baina ikasleak gustura idazten ikusi ditugun
lehenengo aldia izan da behintzat! (*Gustura*, eh, eta ez *ondo!*, hori
beste baterako utziko dugu).

     Zuen komentarioen zain geratzen gara, ondo ibili!

     Janire Egaña eta Joxe Rojas

#91 De: euskara_irakatsi@es.egroups.com
Fecha: Jue, 31 de Mayo, 2001 5:02 am
Asunto: Aviso - Txat-saioa
euskara_irakatsi@es.egroups.com
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Queremos avisarle de este evento que se aproxima.

Txat-saioa

Fecha: Jueves, Mayo 31, 2001
Hora: 11:00AM CEST (GMT+02:00)

Helduen euskalduntzean ari garenon kezkak eta iritziak
elkartrukatzea

#90 De: webmaster@...
Fecha: Mié, 30 de Mayo, 2001 9:38 am
Asunto: Txat-gelara nola sartu eta bestelako ohar teknikoak
webmaster@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Epa lagunok,

Aintzaneri zein beste edozein forokideri laguntzeko asmoz, hona hemen
hainbat ohar tekniko foroaren funtzionamenduaz:

1.- Nahiz eta partaideok mezuak zeuen ordenagailuetan jaso, foroak
badu kokagune jakin bat (helbidea eta guzti,
http://es.egroups.com/group/euskara_irakatsi) Interneteko zerbitzari
batean. Leku honetan biltzen dira denok bidaltzen ditugun mezuak eta
partaideon datuak, besteak beste.
2.- Leku hori publikoa da eta mezuak ere bai; beraz, edozein joan
daiteke helbide horretara, nabigatzeko programa erabiliz, eta mezuak
begiratu. Hala eginda, harrera-orrian "Bienvenido invitado" agertuko
da eta foroak dituen beste zerbitzuetarako sarbidea galerazita izango
du bisitariak, partaide izan zein ez izan.
3.- Beste zerbitzu horietara sartzeko, berriz, bisitariak
identifikatu behar izango du, hau da, eGroups-eko zerbitzariak
partaide den ala ez jakin beharko du, noraino sartzen utziko dion
erabakitzeko.
4.- Beraz, partaide zaretenok ere konektatu egin behar duzue txat-
gelara sartzeko edo dokumentuak bidali/irakurtzeko, horrela baitago
konfiguratuta.5.- Nola jakinarazi zerbitzariari partaide zaretela?
Erraza da.
"Conectarse" hiperbinkuloa ikusiko duzue harrera-orrian "Bienvenido
invitado" esaldiaren eskuinaldean. Bertan sakatu eta beste orri bat
agertuko zaizue, non zuen e-posta helbidea eta partaide bihurtu
zinetenean aukeratu zenuten pasahitza sartu beharko dituzuen. Dena
ondo badoa, lehengo orria agertuko da, baina "Bienvenido + zuen e-
posta helbidea" ikusiko duzue orain eta, nolabait esatearrren,
barruan izango zarete, identifikatuta eta partaideoi dagozkizuen
eskubide guztiekin: txateoan aritu (inor badago gelan), dokumentuak
irakurri/bidali, lotura interesgarriak begiratu/gehitu eta abar.

Ohar huek berak eta bestelako informazioa ondorengo helbidean ere
badituzue, badaezpada beste batean behar badituzue:
http://www.santurtzieus.com/irakasle/materialak/foroa/euskara_irakatsi
.htm

Agur eta ondo izan.

Jose Miguel Arnaiz

#89 De: euskara_irakatsi@es.egroups.com
Fecha: Mié, 30 de Mayo, 2001 9:02 am
Asunto: Aviso - Txat-saioa
euskara_irakatsi@es.egroups.com
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Queremos avisarle de este evento que se aproxima.

Txat-saioa

Fecha: Jueves, Mayo 31, 2001
Hora: 11:00AM CEST (GMT+02:00)

Helduen euskalduntzean ari garenon kezkak eta iritziak
elkartrukatzea

#88 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia" <irakas@...>
Fecha: Mié, 30 de Mayo, 2001 8:00 am
Asunto: RE: txata dela eta
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Ezin gara arratsaldez aritu. Goizeko 11etan bai.

Abel
   ----- Mensaje original -----
   De: miren josu uriarte
   Para: Euskara irakatsi Foroa
   Enviado: miércoles 30 de mayo de 2001 9:40
   Asunto: [euskara_irakatsi] txata dela eta


   Arrazoi guztia dozu Abel, barriro leidu dot lehengo egunean bidali
   zenduen mezua eta hola da goizeko 11etan, ez dakit ba baina antza beste
   zeozegaz nahastu naz, eta dinozu azkenean ez dala egongo, hori bai ez
   dodala jakin eta ezingo genuke beste egun zehatz bat jarri ze
   bestela...?


         eGroups Sponsor



   Santurtziko Udal Euskaltegiaren eskutik
   http://www.santurtzieus.com




[Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]

#87 De: miren josu uriarte <mjuriarte@...>
Fecha: Mié, 30 de Mayo, 2001 7:40 am
Asunto: txata dela eta
mjuriarte@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Arrazoi guztia dozu Abel, barriro leidu dot lehengo egunean bidali
zenduen mezua eta hola da goizeko 11etan, ez dakit ba baina antza beste
zeozegaz nahastu naz, eta dinozu azkenean ez dala egongo, hori bai ez
dodala jakin eta ezingo genuke beste egun zehatz bat jarri ze
bestela...?

#86 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia" <irakas@...>
Fecha: Mié, 30 de Mayo, 2001 7:31 am
Asunto: Re: txata dela eta
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
--- En euskara_irakatsi@es.egroups.com, miren josu uriarte
<mjuriarte@e...> escribió

> Egun on!
> Egunokaz irakurtzen nabil lehengo eguneko jardunaldiak dirala eta
> plazaratzen zabilzien eritziak eta esan behar dot nik ez nebala
> aukerarik izan joateko baina lagun on baten bitartez izan dodala
honeen
> barri eta egia esan nire lagun hau oso pozik etorri zan bertatik,
batez
> ere antolaketari jagokonez oso kalitate handikoa izan zala eritzi
> baeutson beraz eta aurten joan ez banaz ere, zorionak
antolatzaileei,
> bestalde oso ondo deitzot proposatu dozuen txat honi baina nik beste
> proposamen bat egingo neuke, zuek arratsaldeko 5etarako porposatu
dozue,
> kontuan harturik batzuek goizen baino ez dabiela lanik egiten ezingo
> litzateke bi egin, goizean ez dakit 11etan edo 12etan bat eta
> arratsaldekoa be mantendu, bueno proposamena baino ez da zuek esango
> dozue,
> Mirenjo


Aupa,

Uste dut oker txiki bat izan dela. Gure proposamena ostegunean,
maiatzak 31, goizeko 11etan egitekoa zen. Hala ere, gure aldetik ez
dago inolako arazorik arratsaldez ere jarduteko. Arazoa, ordea,
bestelakoa da: ostegun honetan ezin gara aritu. Aurrerantzean, aldez
aurretik proposatuta, goizez eta arratsaldez egin daiteke, edo
arratsaldez bakarrik... Aukerak asko dira.

Ondo segi

Abel
SUE

#85 De: miren josu uriarte <mjuriarte@...>
Fecha: Mié, 30 de Mayo, 2001 7:07 am
Asunto: txata dela eta
mjuriarte@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Egun on!
Egunokaz irakurtzen nabil lehengo eguneko jardunaldiak dirala eta
plazaratzen zabilzien eritziak eta esan behar dot nik ez nebala
aukerarik izan joateko baina lagun on baten bitartez izan dodala honeen
barri eta egia esan nire lagun hau oso pozik etorri zan bertatik, batez
ere antolaketari jagokonez oso kalitate handikoa izan zala eritzi
baeutson beraz eta aurten joan ez banaz ere, zorionak antolatzaileei,
bestalde oso ondo deitzot proposatu dozuen txat honi baina nik beste
proposamen bat egingo neuke, zuek arratsaldeko 5etarako porposatu dozue,
kontuan harturik batzuek goizen baino ez dabiela lanik egiten ezingo
litzateke bi egin, goizean ez dakit 11etan edo 12etan bat eta
arratsaldekoa be mantendu, bueno proposamena baino ez da zuek esango
dozue,
Mirenjo

#84 De: "Arana AEK Euskaltegia" <arana@...>
Fecha: Mié, 30 de Mayo, 2001 6:38 am
Asunto: RE: Txat-saioa egiteko proposamena
arana@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Pena da txat-saioan ezin parte hartzea. Zer egingo diogu, bada. Hurrengo
batean izango da.

Dena den, azken mezuen inguruan bi kontu:

Lehena, mailen eta urratsen inguruan:

Oso ondo ulertzen dut sortzen ari den eztabaida. Nik neuk kezkak baditut.
Nahiko argi ikusten dut mailen banaketak aukera ematen digula ikas
prozesuaren antolaketa razionalagoa egiteko. Nire kezkak beste alde batetik
datoz:

Modulazioa zabalduena astean 10 ordukoa da, hori horrela, urtean 330 bat
ordu izaten dira.

Gainera udako trinkoak ere egin izaten ditugu: gutxi gorabehera 100 ordu.

Batzuek ere barnetegiak antolatzen ditugu: denetatik 75 ordutik hasita
ez-dakit-zenbatera.

Antolaketa honekin nola jokatu? Ikasleek 330 ordu horietan maila bat (edo
azpimaila 1en kasuan) lortzera jo? Leku guztietan berdin lekuan lekuko
errealitatea kontuan hartu gabe? Eta 100 orduko ikastaroan ikasleak zer
lortu dezake? Antolaketa administratiboa da neurri handi batean eta ez arazo
didaktikoa, baina egin beharrekoa...

Horrez gain, jardunaldietan foro honetatik bertatik ateratako pasarte batean
honelako zerbait agertzen zen: "besterik esan ezean, badirudi HABEk
euskaltegien eskuetan utziko duela mailen azpiko banaketa". Bi gauza dago
bertan, nire ustez, hitz egiten hasi beharrekoak: "besterik esan ezean" eta
"badirudi"

Bigarrena, kalitatearen inguruan:

Ados nago Jose Miguelek egiten duen planteamenduarekin. Hori bada
euskaltegien erronka. Agian jardunaldiak ez ziren lekurik egokiena horretaz
hitz egiteko (azken batean, jokabide metodologikoen gaia hartu genuen eta
horretan zentratzea zen asmoa). AEKren partetik, iaz HABErekin batera
egokitu zitzaigun Miramarreko ikastaroaren antolaketan parte hartzea.
Hasiera batean proposamenak egitea eskatu zitzaigun eta guk bi gai jarri
genuen mahai gainean: lan mundua eta profesionalen euskalduntzea eta
euskaltegien autoebaluazioa (kalitatearen bidetik). Biak interesgarritzat
jota ere, baten alde egin behar zen eta lehena atera zen. Oso garbi dugu
gaia berriro hartu behar dela, zailtasunak zailtasuna (azken batean ez
ahaztu kalitatea kontzeptu labainkorra dela, eta baita neurri batean
ideologikoa ere)

Alex





-----Mensaje original-----
De: Santurtziko Udal Euskaltegia <irakas@...>
Para: euskara_irakatsi@es.egroups.com <euskara_irakatsi@es.egroups.com>
Fecha: martes, 29 de mayo de 2001 10:04
Asunto: [euskara_irakatsi] Txat-saioa egiteko proposamena


>
>Kaixo zerrendakideok,
>
>
>Helduen Euskalduntzearen IV. Jardunaldiak izan direla-eta, iritzi
>asko jaso ditugu. Hauetako batzuk jardunaldien balorarazioak izan
>dira eta beste asko, berriz, bertan esandako eta ikusitakoak
>komentatzekoak. Hori dela-eta, iritzi-trukerako eta balorazioak
>egiteko aukera eskaini nahi dizuegu. Horrela, aste honetako
>ostegunean, hilak 31, goizeko 11etan gure posta-zerrendako txat-gelan
>horiek guztiak komentatzeko saio bat egingo dugu.
>
>Bertan, bi egongo gara: ni neu eta Pedro Lonbide Lizarralde
>(dakizuenez, mahai-inguruan jardun zuen), parte hartu nahi duzuen
>guztiokin batera.
>
>Lehenengo saio honekin hasiera eman nahi genioke gure arazoez
>aritzeko erabiliko dugun saio-sorta bati eta izan dezaketen onuraz
>jabetuta, espero dugu partaide asko hurbiltzea
>
>Besterik gabe, ondo segi
>
>
>Abel Camacho
>
>
>
>Santurtziko Udal Euskaltegiaren eskutik
>http://www.santurtzieus.com
>
>

#83 De: aintzane@...
Fecha: Mié, 30 de Mayo, 2001 6:21 am
Asunto: Re: Txat-saioa egiteko proposamena
aintzane@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo,

Oso ideia interesgarria iruditu zait txat saioa egiteko egin duzun
proposamena. Txalotzekoak dira horrelako ekimenak. Hala ere, arazo
bat ere izan dut. Nola sartu txat horretan? Non da? Zer egin behar
da? Esplikatuko didazue, mesedez?

Eskerrik asko eta ez adiorik

Aintzane

#82 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia" <irakas@...>
Fecha: Mar, 29 de Mayo, 2001 8:02 am
Asunto: Txat-saioa egiteko proposamena
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo zerrendakideok,


Helduen Euskalduntzearen IV. Jardunaldiak izan direla-eta, iritzi
asko jaso ditugu. Hauetako batzuk jardunaldien balorarazioak izan
dira eta beste asko, berriz, bertan esandako eta ikusitakoak
komentatzekoak. Hori dela-eta, iritzi-trukerako eta balorazioak
egiteko aukera eskaini nahi dizuegu. Horrela, aste honetako
ostegunean, hilak 31, goizeko 11etan gure posta-zerrendako txat-gelan
horiek guztiak komentatzeko saio bat egingo dugu.

Bertan, bi egongo gara: ni neu eta Pedro Lonbide Lizarralde
(dakizuenez, mahai-inguruan jardun zuen), parte hartu nahi duzuen
guztiokin batera.

Lehenengo saio honekin hasiera eman nahi genioke gure arazoez
aritzeko erabiliko dugun saio-sorta bati eta izan dezaketen onuraz
jabetuta, espero dugu partaide asko hurbiltzea

Besterik gabe, ondo segi


Abel Camacho

#81 De: webmaster@...
Fecha: Mar, 29 de Mayo, 2001 6:44 am
Asunto: Euskalduntzearen erronkak direla eta
webmaster@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Epa forokideok,

Oraingo honetan ez naiz webmaster bezala arituko eta ez dut kontu
teknikorik aipatzeko asmorik.

Lehengoan mahainguruan izan ziren iritziak entzun eta egun pare
batera etorri zitzaidan ideia bat nahi nuke zuekin konpartitu.

Arratsaldeko azken saio hartan euskalduntzearen erronkak izan
zituzten hizpide eta, batez ere, alde metodologikoari erreparatu
zioten. Argi dago hori dela gure jardueraren oinarria eta kezka-
iturri nagusi.

Baina euskaltegi baten jarduerari alde askotatik begiratu ahal zaio
eta bada alde bat gure munduan zokorotu samar dagoena edo, argiago
esateko, erabat arrotz jotzen duguna: kalitatea.

Zokoratua, ezezaguna baitugu eta arrotza, elektrotresnen edo kotxeen
fabrikazioarekin lotzen baitugu, inola ez hezkuntzarekin.

Hala ere eta euskalduntze-munduko asko zerbitzu publiko izanik, nik
uste erronka ere badugula gure bezero-ikasleari eskaintzen diogun
atenzioaren kalitatea hobetzea: informazio ona, aberatsa eta
eskuragarria, bai ikas-prozesuaz bai gurean zein beste erakundeetan
ikasteko dituen aukeren inguruan; tramiteak (matrikulak, agiriak...)
azkar eta erraz, euskaltegira bertaratuta eta bestela.

Eta beste horrenbeste esan genezake euskaltegiko langileoi begira:
etxe barruko informazio prozesuen hobekuntza (deialdiak, ildo
didaktikoak, formazio-aukerak, irakasle hasiberrientzako
prestakuntza...); tramiteak (lan-poltsak, kontratazioak, baimen eta
lizentzia-eskariak...).

Badakit gai hauek ez direla ohikoak hezkuntzari begirako foroetan,
jardunaldi zein bestelakoetan, baina eguneroko kontuak badira eta
askotan baldintzatu egiten dute jarduera didaktikoa. Berorri behar
bezala lagun diezaioten egin behar genuke ahalegina eta horretarako
aztergai ere izan beharko genituzke, oztopo bihurtzea nahi ez badugu.

Non aztertu ez dakit, baina hutsunea nabaritu dudalako erabaki dut
gaia plazaratzea. Inor kezkatzen ote dute kontu hauek? Seguru nago
baietz, kalitatea deitu edo bestela.

Besterik ez forokideok. Hurrengora arte.

Jose Miguel Arnaiz

#80 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia" <irakas@...>
Fecha: Mar, 29 de Mayo, 2001 5:52 am
Asunto: Re: Jardunaldiak
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Aupa zerrendakideok,

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuet Helduen
Euskalduntzearen IV. Jardunaldietan parte hartu duzuen guztioi. Izan
ere, zuek ahalbidetzen duzue neurri handi batean era horretako
ekitaldiak antolatzeko modua izatea.

Antolaketan ibili garenon balorazioa ona da, nahiz hobetu beharreko
alderdiak ere egon.

Ekitaldi honetan matrikulatutakoen kopurua ikusita (200 lagunetik
gorako asistentzia izan da), helduen euskalduntzean ari direnen
interes eta gogo ikaragarria argi eta garbi azaldu zaizkigu. Horrela,
jardunaldi hauek ahalbidetzen duten elkarren arteko komunikazio-foroa
alderdi preziatuena dela baieztatuta geratu da berriro ere.

Hori pentsatu arren, ados nago Mikelek esandakoarekin eta niri neuri,
behintzat, irudizen zait entzuleen parte hartze txikia edizio
guztietan gertatu dela (Bilbon izan ziren jardunaldien mahai-inguruan
izan ezik). Ez dakit formatoagatik izan daitekeen ala ez (Gasteizko
jardunaldiak bestela antolatu genituen eta hartan ere, gogoratzen
dudanez, interbentzio bakar bat izan zen egun osoan zehar), baina
edozein kasutan argi geratu da horrelako ekitaldietan euskaldunok ez
garela oso berritsuak.

Nire ustez, soluzioa izan liteke formato txikiagoko beste foro bat
sortzea (mintegi baten modukoa eta gehienez 50-75 lagunentzakoa).
Foro horretan entzutera baino, LAN EGITERA joango ginateke,
eztabaidatzera eta gure iritziak besteenekin kontrastatzera.

Foro berri horrek ez luke jardunaldiena bertan behera utziko ze
helduen euskalduntzearen tamainari dagokion ekitaldia eratzen segitu
behar dugu (gure sektoreari gizarte aurrean ospea eman eta goraipatu
ahal izateko).

Zuen balorazioen zain, agur

Abel Camacho

#79 De: koldo1@...
Fecha: Lun, 28 de Mayo, 2001 8:38 am
Asunto: Kursaaleko Jardunakdiak eta Mailak?
koldo1@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Aupa!

Kursaalen izan nintzen ostiralean eta oso interesgarria izan zen
"guztia". Dena dela, han plazaratutako gai bati heldu nahi diot
berriz ere. Urratsak eta mailak? Kurrikulu berrian mailak agertzen
dira baina inork ez digu oraindik azaldu zer den hori. Askok, ni
barne, maila bat orain arteko hiru urratsek berez osatzen dutela uste
dugu; baina, ostiralean esandakoagatik badirudi formula hori ez dela
hain sinplea, badela ezberdintasun bat. Nik, egia esan, ez dut
ulertzen eta HABEkoek ez dute batere azaltzen bere kurrikuluan.

Baten batek azal al dezake zein den ezberdintasuna?

Koldo

#78 De: mikel_irakaslea@...
Fecha: Lun, 28 de Mayo, 2001 8:30 am
Asunto: Jardunaldiak
mikel_irakaslea@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo guztioi.

Agian oraindik ez da izango balorazioa egiteko garaia, baina Helduen
Euskalduntzearen IV. Jardunaldietan ikusitakoa komentatu nahi nuke.
Ez dakit antolatzaileek erabiltzen duten formatoa (komunikazio
laburrak, bi gelatan izatea....) egokiena den ala ez, plazaratutako
gaiak ere ez dira guztiak maila berekoak, baina nire kezka
handienetariko bat hauxe da: antzeko arazoak ditugun hainbeste lagun
elkartu eta nola liteke hain galdera eta kezka gutxi agertzea?
Euskaltegian arazoak ikusten ditugu eta balizko erantzun batzuk izan
ditzaketenak aurrean ditugunean ez dakit zenbaterainoko etekina
ateratzen diegun... Ez ote da hau (eta uste dut mahai inguruan
norbaitek esan zuela) gure ezaugarrietako bat, alegia, ez al gara
egoten beti beste norbaitek zer esango, erantzunak noiz emango zain?
Agian, mugitzen hasi beharko genuke eta horrelakoetan (jardunaldiak,
foro hau...) gure benetako arazoen konponbidea denon artean bilatzen.

Espero dut gainontzekook ere zer esana izatea.

Mikel

#77 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia" <irakas@...>
Fecha: Jue, 17 de Mayo, 2001 2:08 pm
Asunto: RV: Helduen Euskalduntzearen IV. Jardunaldiak
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Hona hemen UEUko bulegotik etorri zaigun mezua.


----- Mensaje original -----
De: idazkaritza@...
Para: Euskaraz Zerrenda
Enviado: miércoles 16 de mayo de 2001 15:59
Asunto: [euskaraz] Helduen Euskalduntzearen IV. Jardunaldiak


Kaixo,

Datorren ostiralean, maiatzaren 25ean Metodologia euskara 2H gisa irakatsi eta
ikasteko
prozesuetan izenburupean burutuko diren Helduen Euskalduntzearen IV.
Jardunaldiaetan
izena emateko epea ostiral honetan amaitzen da.

Matrikulatzeko aukera zein egitarauari buruzko informazioa ondoko helbidean
aurkituko duzue:

http://www.ueu.org/azken_berriak.htm

Segi ondo.
UEUren idazkaritza







[Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]

#76 De: aintzane@...
Fecha: Mié, 16 de Mayo, 2001 9:11 am
Asunto: Re: Galdera bat
aintzane@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
--- En euskara_irakatsi@es.egroups.com, Iñaki Goitia <mightjh@t...>
escribió
> Atrebentzia ez bada... zein Hizkuntza Eskolatako azterketan agertu
zaizu
> horrelako berridazketa? Noizko azterketa da? Zein mailatakoa?
>
> Eskerrik asko.


Ez da atrebentzia, inondik inora. kontua da zehazki ez dakidala. Izan
ere, ikasle batek ekarri zuen berridazketa hori papertxo batean
apuntatuta, niri galdetzeko asmoz. Dena dela, suposatzen dut Bilboko
Hizkuntza Eskolako azterketa izango zela, ziur ez jakin arren.

Hori orain aste bete edo izan zen eta harrez geroztik ikaslea ez da
berriro klasetik azaldu. Datorren hurrengoan galdetu eta erantzungo
dizut.

Izan ongi

Aintzane

#75 De: Iñaki Goitia <mightjh@...>
Fecha: Mar, 15 de Mayo, 2001 3:23 pm
Asunto: Re: Galdera bat
mightjh@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Atrebentzia ez bada... zein Hizkuntza Eskolatako azterketan agertu zaizu
horrelako berridazketa? Noizko azterketa da? Zein mailatakoa?

Eskerrik asko.

#74 De: miren josu uriarte <mjuriarte@...>
Fecha: Mar, 15 de Mayo, 2001 7:11 am
Asunto: galdera bat
mjuriarte@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Egun on Aintzane!

Bueno neuri ere ez zait besterik bururatzen baina zuk emanikoa zuzentzat
joko nuke, ordenari dagokionez beharbada aldaketa txiki bat egingo nioke
eta era honetan jarri:
"ATZOKO AZTERKETAK EZ ZUEN ESPERO BESTEKO ZAILTASUNIK IZAN"

Mirenjo

#73 De: aintzane@...
Fecha: Lun, 14 de Mayo, 2001 3:57 pm
Asunto: Galdera bat
aintzane@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo,

Gramatika-galdera bat egiteko idatzi dut. Kontua da Hizkuntza
Eskolako azterketan beheko berridazketa agertu dela. Honelakoa zen,
gutxigora behera:

"Atzoko azterketa espero genuen baino errezagoa izan zen"

"Besteko" egitura erabiliz berridatzi behar zen.

Niri honako hau okurritu zait: "atzoko azterketak ez zuen izan espero
genuen besteko zailtasunik". Horretaz gain, beste erantzun posible
izan liteke? Zuzena da nik esandakoa?

Eskerrik asko eta laster arte.

Aintzane

#72 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia" <irakas@...>
Fecha: Jue, 10 de Mayo, 2001 8:45 am
Asunto: Aurreko jardunaldien aktak
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Aupa zerrendakideok,

Inprimategitik atera berri da "Helduen Euskalduntzearen II. eta III.
Jardunaldiak" izeneko liburua. Bertan biltzen dira Gasteizen (1999ko
martxoan)eta Donostian(2000ko maiatzean)izaniko jardunaldietan
aurkeztutako ponetziak eta komunikazioak.

Edizio batean zein bestean matrikula egin zenuten guztiok hemendik
gutxira doan jasoko duzue liburuaren ale bat.

Hona ekarri dizkizuet bildutako artikuluen izenak eta egileak:


PONENTZIAK

HEOK: hizkuntzaren ikuspegi dialektikoa. Pello Esnal (HABE)

Berbaldiaren ildotiko euskalduntzea. Luis M. Larringan & Itziar
Idiazabal (EHU)


KOMUNIKAZIOAK

Irakurketa-prozesua eta lanketa estrategikoa. Abel Camacho
(Santurtziko Udal Euskaltegia)

Ezin badiezu irabazi, erabil itzazu!, edo nola aprobetxatu ikaslearen
itzulpen-joera eta erroreak. Karlos del Olmo (EIZIEI)

Hizkuntza-normalizazioa euskaltegian. Aitor Etxebarria (Santurtziko
Udal Euskaltegia)

Autonomia ikasgelaren barruan: jarraipena, ebaluazioa eta negoziazioa
marko kurrikularraren baitan. Joseba Ezeiza (Legazpi 6)

Testuak, tipologiak eta ikasgelako lanaren programazioa. Joseba
Ezeiza (Legazpi 6)

Testuen ustiabideak 3. mailaren hastapenetan: Etxaldetarrak eta
Lehiatilaz lehiatila material-sortak. Ainhoa Ezeiza (Legazpi 6)

Goi-mailarako estrategia. Benito Fiz (AEK)

Euskal Telebista euskararen irakaskuntzarako tresna baliagarria
bihurtzeko saiakera. Manu Goenaga (Santurtziko Udal Euskaltegia)

Irakasleen prestakuntza ikas-materialen diseinuaren haritik. Natxo
Guillen (HABE)

Testuen erabilera euskalduntzean. Joseba Irazabal (AEK)

Helburu komunikatiboen zerrenda. Iñaki Lasa (AEK)

Ikaslea: ikas-prozesuaren protagonista nagusia. Itxaso Lejarza eta
Gloria Sanchez (Santurtziko Udal Euskaltegia)

Autoikaskuntzarako oinarrizko baliabideak: aholkularitza-saioak.
Pedro Lonbide (Santurtziko Udal Euskaltegia)

EDUKI KULTURALAK, BAI. Baina zer da hori? Pedro Lonbide (Santurtziko
Udal Euskaltegia)

Ikas-estrategiak Barrenet-ik. Begoña Martinez, Sabin Zabala. HABE

Euskalduntzerako helburuak: euskalduntze-prozesuaren banaketa
komunikazio gaitasunaren ildotik. Mertxe Mujika (AEK)

Ikas-estiloak. Iñaki Pikabea (EHU)

Ikasten ikastearen eragina ikaslearen jarreraren aldaketan. Aitziber
San Roman (Pasaiako Udal Euskaltegia)

Testu errealen erabilera ikasle hasi berriekin. Aitziber San Roman
(Pasaiako Udal Euskaltegia)

Ikaslearen autonomia. Alex Vadillo (AEK)


Besterik gabe, ondo segi

Abel Camacho
SUE

#71 De: "Kepa Diegez" <kepadi@...>
Fecha: Mié, 9 de Mayo, 2001 1:09 pm
Asunto: Re: UEUren udako ikastaroak
kepadi@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Oraingoan bai,

Glotodidaktika
Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua: diseinatzeko irizpideak eta baliabideak

Uztailaren 23tik 27ra bitartean
  25 ordu


Aurkezpena
Ageri-agerikoa da helduen euskalduntzea aldaketa-garaian bizi dela. Helduen
Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluari (HEOK) zor diogu, neurri handi
batean, orain arte ez bezalako berrikuntza-prozesua abaian jarri izana. Izan
ere, HEOK-en argitalpena izan eta hiru urtera, euskaltegi bakoitzak bere
zehaztapen kurrikularra aurkeztu beharko du. Horrek, ezinbestez,
euskaltegiaren funtzionamendu-alderdi askori eragingo dio.

Helburuak
Ikastaro honetan zehar Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua (EKP) diseinatu
eta bideratu ahal izateko irizpideak eta baliabideak eskaintzea dugu helburu
behinena.

Metodologia
Ikastaro honetan parte hartzen dutenek eskura izango dituzte EKPren
diseinurako tresnak. Horien gaineko gogoeta bultzatuko da hainbat
hitzaldiren bidez. Gogoeta hauen ondorio praktikoak proiektu zehatzetan
gauzatuko dira talde-lanaren bidez.


Nori zuzenduta
Ikastaro hau, bereziki, Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren diseinua eta
aplikazioa bideratu behar dutenei zuzenduta egon arren,
euskara-irakasleentzakoa ere bada, prozesu horretan inplikatu zuzenak
baitira.

Mugak
Talde mugatua izango da. Gehienez 25 lagun onartuko dira.

uztailak 23a (astelehena)

9.30-13.00:
Oinarrizko hainbat kontzeptu euskararen didaktikaz
Abel Camacho.  Euskal Filologian lizentziatua. Santurtziko Udal
Euskaltegia.UEUko kidea

16.00-18.00:
Hainbat ohar kurrikulu-teoriaz
Abel Camacho

uztailak 24a (asteartea)

9.30-11.00:
Zertan da Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikulua (HEOK)?
Abel Camacho

11.30-13.00:
  Zertan da Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua (EKP)?
  Abel Camacho

16.00-18.00:
  Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren diseinurako irizpideak
  Abel Camacho

uztailak 25a (asteazkena)

9.30-13.00:
  Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren diseinurako baliabideak
Abel Camacho

16.00-18.00:
Kurrikulua AEKren ikuspuntutik
Agurtzane Sotch. Irakasletzan diplomatua. AEK.

uztailak 26a (osteguna)

9.30-13.00:
Ikas-material kurrikularra.
Joseba Irazabal. Ekonomian lizentziatua. AEK.

16.00-18.00:
Irakasleen prestakuntza kurrikuluaren haritik
Benito Fiz. Euskal Filologian lizentziatua. AEK.

uztailak 27a (ostirala)

9.30-11.00:
Desintegraziotik integraziora
Joseba Arbelaitz eta Jokin Nazabal.  Euskal Filologian lizentziatuak.
Hernaniko Udal Euskaltegia

11.30-13.00:
Ikastaroaren ebaluazioa

Ikastaroaren arduraduna: Alberto Serrano. UEUko Glotodidaktika-Sailburua




----- Original Message -----
From: "Kepa Diegez" <kepadi@...>
To: <euskara_irakatsi@es.egroups.com>
Sent: Wednesday, May 09, 2001 3:02 PM
Subject: Re: [euskara_irakatsi] UEUren udako ikastaroak


> Arratsalde on,
> UEUk antolatuko duen ikastaroaren xehetasunak erantsita datozkizue.
> Ondo izan.
>
> Kepa Diegez
> UEUko Antolakuntza Akademikorako Arduraduna
> 943-821-426
> ----- Original Message -----
> From: <koldo1@...>
> To: <euskara_irakatsi@es.egroups.com>
> Sent: Wednesday, May 09, 2001 8:43 AM
> Subject: [euskara_irakatsi] UEUren udako ikastaroak
>
>
> >
> > Aupa,
> >
> > Maiatzeko jardunaldi horien web-orrian sartu nintzen lehengoan, eta
> > bide batez, UEUk udako ikastaroetarako prestatu dituen ikastaroak
> > ikusi nituen. Glotodidaktika sailak euskaltegiaren kurrikulu
> > proiektuaren konturako bat antolatu du. EKPren diseinurako irizpideak
> > eta baliabideak deitzen da. Programarik eta ez dago. Inork ba al daki
> > zer-nolako ikastaroa izango den? Zein programa?
> >
> > Izan ondo
> >
> > Koldo
> >
> >
> > Santurtziko Udal Euskaltegiaren eskutik
> > http://www.santurtzieus.com
> >
> >
>
>
> [Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]
>
>
> Santurtziko Udal Euskaltegiaren eskutik
> http://www.santurtzieus.com
>
>

#70 De: "Kepa Diegez" <kepadi@...>
Fecha: Mié, 9 de Mayo, 2001 1:02 pm
Asunto: Re: UEUren udako ikastaroak
kepadi@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Arratsalde on,
UEUk antolatuko duen ikastaroaren xehetasunak erantsita datozkizue.
Ondo izan.

Kepa Diegez
UEUko Antolakuntza Akademikorako Arduraduna
943-821-426
----- Original Message -----
From: <koldo1@...>
To: <euskara_irakatsi@es.egroups.com>
Sent: Wednesday, May 09, 2001 8:43 AM
Subject: [euskara_irakatsi] UEUren udako ikastaroak


>
> Aupa,
>
> Maiatzeko jardunaldi horien web-orrian sartu nintzen lehengoan, eta
> bide batez, UEUk udako ikastaroetarako prestatu dituen ikastaroak
> ikusi nituen. Glotodidaktika sailak euskaltegiaren kurrikulu
> proiektuaren konturako bat antolatu du. EKPren diseinurako irizpideak
> eta baliabideak deitzen da. Programarik eta ez dago. Inork ba al daki
> zer-nolako ikastaroa izango den? Zein programa?
>
> Izan ondo
>
> Koldo
>
>
> Santurtziko Udal Euskaltegiaren eskutik
> http://www.santurtzieus.com
>
>


[Se han eliminado las partes que no son de texto de este mensaje]

#69 De: koldo1@...
Fecha: Mié, 9 de Mayo, 2001 6:43 am
Asunto: UEUren udako ikastaroak
koldo1@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Aupa,

Maiatzeko jardunaldi horien web-orrian sartu nintzen lehengoan, eta
bide batez, UEUk udako ikastaroetarako prestatu dituen ikastaroak
ikusi nituen. Glotodidaktika sailak euskaltegiaren kurrikulu
proiektuaren konturako bat antolatu du. EKPren diseinurako irizpideak
eta baliabideak deitzen da. Programarik eta ez dago. Inork ba al daki
zer-nolako ikastaroa izango den? Zein programa?

Izan ondo

Koldo

#68 De: "Santurtziko Udal Euskaltegia" <irakas@...>
Fecha: Lun, 7 de Mayo, 2001 11:40 am
Asunto: (Sin asunto)
irakas@...
Enviar mensaje Enviar mensaje
 
Kaixo zerrendakideok,

Hona ekarri ditut azarotik hona zerrenda honetan mahai gainean jarri
diren hainbat gai, laburbilduma txiki bat egite aldera. Hemen
dituzue:

1. Gramatika: zein gramatika-mota? Testua eta bere ezaugarriak.
(hasierako mezu gehienak)

"Zurekin ligatu nahi dut" izeneko testua aztertzeko
proposamena egin
genuen, bai eta testu horren aplikazio praktikoak planteatzeko ere.

Dokumentuen atalean eskegi zen proposamen didaktiko bat.

2. Gramatikaren lanketarko eredu metodologikoak ere izan ditugu
hizpide: indukzioa / dedukzioa (dokumentuen atalean bada bi aukera
horiek laburbiltzen dituen testu bat)

Era berean, "Hauek dira galderak, hauek" izeneko ariketa
eskegita
dago, horren gaineko komentarioak planteatzeko.

3. Hizkuntz eskakizunak eta gure ikasleen prestakuntza izan da beste
gaietako bat (51. mezua)

4. Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektua (EKP): zertan da? zer-nolako
lanak egin dira euskaltegietan?

5. EKPren disenuari begira, euskalduntzearen ikas-unitatea ere mahai-
gainean dugu: mailak vs. urratsak

6. Alderdi afektiboa euskara-ikasgelan (40. mezua).

7. HEOK (53. mezua)

8. Testu errealak eta helburuen definizioa lehenengo urratsetan.
Nolako arazoak izan dira planteamedu-aldaketa horretan? (55. mezua)

9. Irakasleen formazioa eta kurrikulua (54, 59. mezuak)

10. HABEren materialgintza-proiektua lehen urratsetan. Atazak (56,
58, 59. mezuak)

11. Euskaltegien beharrak (61. mezua)

Ziur nago, ahaztuta edo, gairen bat edo beste ez dudala jaso.  Nire
ustez, horietako gai askorekin ez da eztabaida inola ere agortu.
Horregatik, animatu nahi zaituztet iritzia ematera.

Besterik gabe, ondo segi

Abel Camacho
SUE

OHARRA: mezu guztiak ikusteko, honako orri honetara jo:
http://es.egroups.com/group/euskara_irakatsi

Mensajes 68 - 99 de 151   Primero  |  < Anterior  |  Siguiente >  |  Último
Avanzado
Añadir a Mi Yahoo!      XML ¿Qué es esto?

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda