Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
navarra · Lista para navarros o temas relacionados con Navarra. La lista se apoya en la siguiente web: http://www.txemaweb.com/navarra
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes determinar el orden de los mensajes. Pulsa el enlace en la columna correspondiente a la fecha. Tus preferencias serán guardadas y no tendrás que introducirlas de nuevo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
Nafarroa Aurki.com bilatzaile euskaldunean   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #153 de 643 |
Kaixo, lagunok:

Aurki, euskara hutsezko lehen bilatzailearen bertsio berria hementxe
daukagu, domeinu eta guzti, Aurki.com: http://www.aurki.com

Bilatzaile hau America Online [AOL] enpresaren Open Directory Project [ODP]
bilatzailea euskarara adaptatzetik sortu da. ODP-ko direktorioan euskarazko
adarra sortzeko eskatu genuen Eibar.ORG elkartetik, adar hori hornitzeko
geure burua eskainiz. Halaxe joan da edukiz hornitzen bilatzailea.

Edukiez gain, interfazeak ere euskaratzeko lanean dihardugu orain. Ikus
informazio gehiago hemen: http://www.aurki.com/euskaratzen.shtml

Aurki-n euskarazko edukiak daude zerrendatuta, eta bilaketako aukera
lehenetsiak horietxek aurkitzen ditu. Hala ere, AOL-en direktorio osoaren
datuak daudenez sartuta datu-basean, beste hizkuntza batzuetako emaitzak
ere aurkitzen ahal dira. 1.6 milioi link ingelesez, adibidez,: atal ez
komertzialetan Yahoo baino emaitza hobeak ematen ditu horrek.

Horren ondorioz, Nafarroari dagokion euskarazko bertsioaz gain,
gaztelaniazkoa ere hortxe dago. Ikus atal hauen loturak:

http://www.aurki.com/cgi-local/pod.cgi?dir=/World/Euskara/Euskal_Herria/Nafarroa
/

http://www.aurki.com/cgi-local/pod.cgi?dir=/World/Espa%f1ol/Regional/Espa%f1a/Co
munidades_Aut%f3nomas/Navarra/

-----

Aurki eta ODP proiektua software librearen printzipioaren gainean dago
eraikia. Linux dena sistema eragileetan, ODP da bilatzaileen alorrean.
Doako bilatzailea da, beraz, Aurki. Beste bilatzaile batzuk ere doan direla
dirudi, baina ez da egia, prezioa daukate. Esate baterako, Yahoo-n bilaketa
egitea doan da, baina Yahoo-ko edukiak ez dira doakoak, Yahoorenak dira,
eta ez dizkio inori musutruk ematen. Zuk Yahooko emaitzak ikusteko,
Yahoo-ra joan behar duzu. Zerbitzari eta web proiektu batzuek erabiltzen
dituzte Yahoo-ren datuak (Canal21-k kasu), baina ordainduta. ODP
erabiltzea, berriz, libre da.

Aurki Eibar.ORG elkartearen ekimen bat da. Internet eta Teknologia Berrien
Erabiltzaileen
Elkarte hau 1999ko urrian sortu zen. Elkartearen ekimenen artean: Eibarko
Peora edo ataria [http://www.eibar.org], Eibartarrak posta-zerrenda
[http://www.egroups.com/messages/eibartarrak] eta Aurki bera ditugu.


-----------------

Aurki-ren aurkezpen publikoa maiatzaren 3an izango da, asteazkenean.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak eratutako Euskal Ziberkulturaren
Behatokiaren zikloaren barruan izango da hori.

Komunikabideentzako, 11.30etan, eta jendearentzako, 19.30etan, Donostiako
Koldo Mitxelena Kulturunean.

Luistxo

__________
Aurki, euskara hutsezko bilatzailea: http://www.aurki.com
euskaraz ezer aurkitzeko, "letra bat ken, izarño bat gehi (*)"





Lun, 1 de Mayo, 2000 9:12 am

Luistxo@...
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #153 de 643 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

Kaixo, lagunok: Aurki, euskara hutsezko lehen bilatzailearen bertsio berria hementxe daukagu, domeinu eta guzti, Aurki.com: http://www.aurki.com Bilatzaile hau...
Luistxo Fernandez
Luistxo@...
Enviar mensaje
1 de Mayo, 2000
10:09 am
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda