(2000.eko Urtarrilean GARAra igorria, bainan ez publicatua)
Confoederatio Cantabropyrenaica (II)
Josu Lavin, PAIDEIAkoa
1999.eko Uztailaren 20an izen berdineko articulo bat argitaratu zigun GARA gure egunkariak, non jakinarazten genion euskal irakurlegoari zein den Paideia deitutako Academiaren helburua edota xedea.
Horretarako, bada, Educationearen Academia Cantabropyrenaicoak articulo modora moldatu zituen bere statutoak eta laburpen modoko hori izan zen publicatu zena.
Gure helbide postala den Appartado No. 68 48990 Algorta (Bizkaia) delakora, burutik behin ere passatu egin ez zitzaigun erantzun positivoa heldu zen. Batzuek, beren apportatione, critica edo iradokizunak egin nahi zituztelako, beste batzuek, ordea, beren galderei erantzutea eta beren dudak argitzea eskatzen zizkigutelako, beste batzuek, azkenik, statutoen copia oso bat gura bait zuten lortu, kide izateko asmoz.
Haiei guztiei hemendik geure eskerrik bihotzetikoenak helarazi nahi genizkieke.
Hau guztia dela eta, pensatu dugu on litzatekeela, articulo berri baten modora, haietariko zenbaiti erantzutea, beste irakurleentzat ere interessant izango delakoan.
Bitarte honetan, IRITZIA ataleko “ezbaika: nazio eraikuntzari buruzko proposamen zehatzak” izenekoan, Gaizka Aranguren eta Tomas Urzainqui Mina jaunen iritzi-articuloak irakurri ahal izan ditugu, zeinak geure iritzietatik hurbil ba daude ere, zenbait casotan beste batzuei leporatzen dizkieten hankasartze berdinetan, zorigaitzez, jausten eta ber-erortzen bait dira.
Hasteko eta behin, izena bera zer dela eta, ipinia genuen galdetzen ziguten... zer ote zen cantabropyrenaico kontu hori. Dakusagun, bada. “La Navarra Marítima” izeneko obra magnificoan aipatzen den itsaso hori Itsaso Cantabricoa da, nola cantabricoa ere ba den, Pyrenaioen prolongationea bai litzen, Mendilerro Cantabricoa. Agian, egokiago izan liteke Confoederatione Pyrenaicoa soil-soilik izendatzea Nafarroako Erresuma Handia.
Bigarren gauza hain ondo ulertzen ez zena zen, ezen guk ez dugula Nafarroako Erresuma Euskal Herriarekin berdintzen edo bete-betean identificatzen. En effecto, halaxe da, halakoxea da gure aburua. Geuk Euskal Herria Zazpiak-bat delakoarekin parekatzen dugu, eta honetan gehiengoarekin bat gatozela uste dugu. Bainan, Nafarroa Osoa beste gauza bat da, zeren Euskal Herria bere bizkar-hezurra ba da ere, Confoederatio Cantabropyrenaica, Jainkoei esker, askozaz variatuagoa bait da, bai ethnicoki, bai eta linguisticoki ere. Eta on da hala izan dadin. On-on-ona, de putissima madre, alegia.
Nafarroako Erresumaren hesparruan ez dira, hiru hizkuntza mintzatzen, hala nola Gaizka Arangurenek pensatzen bait du eta adierazten ere bait digu. Gu geu sei hizkuntza cantabropyrenaicoren existentiaz, bederen, mintzatzen gara, eta beste horrenbeste nationalitatez Confoederatione Cantabropyrenaicoaren barruan. Constatatione honek ez digu, hala ere, inolako buruko minik ematen, baizik eta geure izate pyrenaico nafarrean gero eta sendotzenago bait gaitu, zeren Nafar Confoederationea diversitatean oinharritu behar dela uste bait dugu, bainan ez diversitate falso, stupido, antinatural eta provocatu baten gainean oinharritua, bainan aitzitik berezko diversitate authenticoenean.
Hau dela causa, distincto eta diverso dena mantendu eta atxeki behar dugu, bainan han non differentiarik ez dagoen ez dezagun, mesedez, abysmo insalvablerik egin. Erran nahi bait da: herri eta hizkuntza cantabropyrenaicook interesse-communitate bat gara, ez soilik ikuspuncto oiconomicotik, baizik eta ikuspuncto cultural sakonenetik ere bai, zeinak plasmatione politico bat eskatzen duela iruditzen bait zaigu, nahiz eta guri, academia gisa, ez dagokigula aitortzen dugun. Ez da gure helburua inongo etsairen hatzaparretatik geure burua libratzea, nahikoa lan bait dugu geure burua bera den etsai zaildutik praeservatzeaz eta begiratzeaz.
Ikas dezagunean ezen Terueleko bat, Soriako bat, Leongo Riannoko bat, Tudelako bat, Lanestosako edota Carrantiako bat cien por cien vasco ez dela, zerbait jakingo dugu. Jakin dezagunean ezen Arrasateko bat, Eskiulako bat, Pasaiako bat edo Baionako bat ez dela, de rigor, ehuneko ehun euskaldun, zerbait ikasiko dugu.
Convenigarria da jakitea ezen Autrigonian jaioa dela hegoeuskaldunek hainbeste gorrotatzen dutela esaten duten erdara hori, zeina guk cantabroautrigon izendatzen bait dugu. Convenigarria litzateke jakitea zein hizkuntzatan pensatzen duten euskaldunek komunean bakarkako lana obratzen dutenean beren kabuz eta kasaka.
Euskal Herrira gente asko etorria da gainerako herrialde cantabropyrenaico ez-euskaldunetatik, ehun milaka etorri ere, zeinei esan behar bait zaie ezen egiazko Nafar herritarrak direla, ez Euskal Herrian fincatu direlakotz, bainan jaio ziren lekuan jaio zirelakotz. Sorianoak, aragonesak, cantabroak, riojanoak, burgalesak eta gasconak Lizarrakoak eta Garazikoak bezain NAFARRAK gara, VASCOAK izan gabe. Aitortu behar dugu ezen Euskadi ez dela gure aberria eta ikurriña ez dela gure bandera. Euskadi Nafarroa da, Gasconia Nafarroa den hein eta neurri berean. Ikurriña Euskadiko Communitate Autonomoko bandera da, bainan Aragonek berea ere ba du, La Riojak ere berea duen bezala.
Nafar guztiok agglutinatzen ahal gaituen bandera bakarra Nafarroako Bandera da, zeina Nafarroako Communitate Autonomoan jadanik officiala bait da.
Nafarroarekiko traidoreak diren Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak aspaldian sollicitatu behar izan zuketen beren integratzea Nafarroan, bainan euskotarrok ez dute holakorik egin nahi izan. Bon, ez zaie holakorik burutik ere passatu egin. Jakin behar lukete ezen honetara gainerako nafarroi ateak ixten dizkigutela, nahiz eta possible izan litekeen Confoederatio Cantabropyrenaica Vascongadarik gabekoa.
Bizkaiak eta Arabak jakin behar lukete ezen Autrigonia haien lurretan barna hedatzen dela. Autrigonak ere ba dira gaurko Cantabriako, Burgoseko eta La Riojako herri asko. Cantabriak eta Autrigoniak, gusta dakigun ala ez, unitate ethnico, linguistico eta cultural bakar bat osatzen dute.
Urzainqui eta Aranguren jaunak Nafarroaketzi mintzatu zaizkigu, Nafarroaren partez, Erresuma zahar bezain gazte honi dagokion eginbeharraz, nafarrok dugun egitekoaz. Uste dugu ezen ulertu diegula, zer esan nahi izan digutenaz jabetu garela.
Betiko behaztopatzea, betiko harrian. Bai, besterik ez zaigu burura etortzen ahal, eman diren argumentoak irakurriaz. Pena haundia da, eta bihotz erdiragarria, Nafarroaren izena hola erabiltzea Zazpiak-Bat delakoaren alde egiteko. Nafarroa’ Euskal Herria baino zerbait gehiago da, eta batera, Euskal Herria baino zerbait gutiago ere bai.
Explica nadin, ongi ulert dakidan.
Rechazatu egiten ditugu argumento guzti haiek, zeinak ere maltzurki edo innocentki erabiltzen bait dira, soil-soilik, Zazpiak-Bat justificatzeko, Euskal Herriaren alde daudelakoan.
Gasconia osoa, Aragon osoa, Soria, La Rioja, Autrigonia eta Cantabria’ Nafarroa gara. Hala ere, ez gara Euskal Herria, eta ez dugu zertan izan behar.
Euskal Herriak euskaldun edota bizirik iraunen ba du, behar du peripheria gotor eta hedatu bat osoki desespannolizatua (bainan, erdalduna), zeinarekin osatu eta eraiki behar bait du Nafarroako Erresuma Handia, izan dadin hau erregeduna, izan dadin erregegabea, erreginaduna nahiz erreginagabea.
Entzun dugu bazterretan Perico Lehena bati buruz, zeinak nahi bait luke zazpiakbatistek Nafarroako Errege proclama lezaten.
Jakin beza Bere Mahaiestateak (sic), jakin beza Bere Gorrentasunak (sic) ezen gaizki eta perversoki informatua izan dela; jakin beza Bere Oroitgabetasunak Nafarroako Erresuma askozaz haundiagoa zela Berorri eman nahi dioten apur hori baino. Ez bedi, hortaz, Oh Jaun Errege Perico Txit Bilatua, conforma eta ados egon, ikurriñita usurpatzaileak repraesentatzen duen aberri vascobatuista nniminno’ Nafarroa betiere ignoratu duen horrekin. Bestela, Berorren Erresuma ere ez da mundo honetakoa seculan ere izanen.
Egiazko nafar patriota pyrenaicoek Erregina bat nahiago dugu, millennio berri honetan, Amazon Zalduneria baten buruzagitzan gida gaitzan eta burutan atera, Maitasunaren Ezpata Ezingaraituzkoaz conqueri eta conquista dezan Confoederatione Cantabropyrenaico Osoa.
Barka iezaguzue, egiazko patriota euskaldun zaretenok, broma tono hau, zeina valiatzen bait dugu geure malaostia cantabroautrigon euskalduna dissimulatzeko, eta peripheriarekin comptatu nahi ez duten hyper-abertzale ehuneko ehun vascoak aminni bat cabrea eta encabrona arazteko. Ongi merecita bait dadukate cabronok, Olentzarori urde mozkor tripahaundia esaten ausartzen diren lotsabako tristeok. Olentzaro mythoa zikindu duten hauei esker, denda guztietako escaparate guztiak Papa Noelez bete zaizkigu, zeren Horroreen Galeriatik ateratako personagettoa’ impraesentablea bait zen, nola impraesentableak ere ba diren, oso fede onaz hala ere, holako monigoteaz haur xamurrak beldurtzen eta ikaratzen placer hartzen duten guztiak. Olentzaro ez da hori. Nafarroa ez da hori. Nafar bandera ez da hori. Geu ez gara hori, redios!
Ba dakigu zaila dela, oso zaila dela erabiltzen ohi dugun discursoa ulertzea. Hala ere, nahi eta nahi ez, ezinbestez, discurso hau egitea egokitu zaigu, zeren beste inork ez bait du egin nahi, edo ez bait du egiten ahal. Guk egiten dugu geuri interessatzen zaigulako, conveni zaigula uste dugulako. Ez da gure asmoa inor izorratzea, eta noizbehinka baten bat ondo jodiduta atera ba da ere, zin egiten dugu ezen ez dela zeharo praemeditatua izan.
Onhar itzazue lerro xume hauetarik gure atxekimento bihotzetikoenak Nafarroaren alde zintzoki eta gogotik lan egiten duzuen eta gero eta gehiago zareten guztiok.