(1999.eko Uztailaren 20an GARAn publicatua)
CONFOEDERATIO
CANTABROPYRENAICA
Ba dakite Nafar Erresuma Zaharreko edota Euskal Herriko eta beronen periphereia zabaleko ehun bat biztanlek zer adiarazi nahi dugun izen latino elegant horrezaz, zeren jakin arazi egin bait zaie, jakinaren gainean jarriak izanak bait dira. Ustekabean, bederen, ez dira harrapatuak eta hatzemanik izanen. Ba dute, beraz, honen berri. Enteratuta daude.
Euskal Herri gehienak, ordea, ez du ezagutzen, tutik ere ez daki idèa berri honetaz.
Hortakotz, orain, euskaldungoari mintzo gatzaizkio, haiei dugu pensatzen.
Jakintza Baitharen barruan sorthua zen gruppo special bat, zeinari "Euskal Hezkuntz Akadêmia" bait zeritzon, izenaz eta izanaz aldatu da, zeharo aldatu ere, nahiz eta Guzizko Andre Noble Jakintza Baithari orotara, arimaz eta gorphutzez, oraino ere eta luzaz, emana den eta izanen den.
Izenaz den bezainbatean, oraingoa "Paideia, Educationearen Akadêmia Cantabropyrenaikoa" dela erran behar derautzugu irakurle maithe suffritu horri. Ba da, izan ere, cambiamendu aski. Gainerako hizkuntza cantabropyrenaikoetan guztiotan "Paideia, Akadêmia Cantabropyrenaika de la Education" dugu izendatu, ezen gogoak, eman ere, halaxe eman bait derauku.
Akadêmia honen helburu principalki culturala' Confoederatio Cantabropyrenaicaren alde trâbalhatzea edo lan egitea da, hauxe bait da bere hesparru stricto praeferentiala eta jarraiko herrialdeek osatzen dute:
Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Laburdi, Zuberoa,
Gasconia eta Val de Aran, Aragon: Ösca, Zaragoza eta Teröl,
Cantabroautrigonia: Cantabria eta zenbait parte Asturias, Leon, Palencia eta Burgosekoak. Burgos eta zenbait parte Cantabria, Bizkai, Araba eta La Riojakoak,
La Rioja eta Soria.
Bere hesparru zabal, hedatu eta generala dira eskualde haiek non elemento cultural, linguistiko eta historiko cantabropyrenaikoak aurkhi bait daitez.
Actualki lurralde cantabropyrenaikoen confoederatione honek Unione Eurôpêarraren barnean Stado Suberano bat constituitzen ez ba du ere, gure societateak hala actuatuko du, nola-eta delako confoederatione hori existitzen bait litz, izan dadin Confoederatio Cantabropyrenaica izen latinoaz, izan dadin Reyno de Navarra izen cantabroautrigonaz.
Ez dagokio gure akadêmiari zentzu honetan politikoki actuatzea, bainan soilik eta bakharrik lurralde hauetan mintzatu eta idazten diren hizkuntzak studiatzea, normalizatzea eta fomentatzea, bai eta halaber hizkuntza hauek vehiculatzen dituzten culturak ere, Eurôpê Batu batean ethorteko diren exigentiei adaequatuz, egokituz, capacitatuz eta ahalbidetuz.
Confoederatione honetako herri eta hizkuntzen artean fraternitate relationeak fomentatuko dira, procuratzen dugularik hurbilpen orthographiko bat hizkuntza hauetan commun diren terminoen repraesentatione graphikoan, factura graikolatinekoak bait dira orokorki quasi termino guzti horiek.
Referitzen ari gatzaizkion Confoederatione horretako hizkuntzak ondokoak dituzu:
Euskara, Cantabroautrigona (gaztelania eta montannesa), Gascona (bearnes, aranes eta aragonesa), Catalana, Francesa eta Galaicoportugesa.
Ba dira, era berean, bertzelako ethnia eta hizkuntza minoritarioagoak, zeinek gozatuko bait dute gure appoio desinteressatu eta inconditionalenaz.
Khide edo mèmbro akadêmikoak izanen dira persona haiek zeintzuek erabaki bait dezate hizkuntza cantabropyrenaikoren bat ikastea, Paideiaren arauei egokitutako traditione idatziaren arauera, hizkuntza hori praktika bait dezate eta defenda.
Azkenik, bada, bihoazkizue consideratione final batzu:
Gaztelania eta montannes hizkuntzak cantabroautrigon terminoan englobatzeak ez du erran nahi ezen variant dialektal hauen contra gaudekeenik. Cantabroautrigon deitzen zaio Cantabroautrigonian jaio eta Paideiaren arauei egokituriko romanceari. Unification oinharritzat gaztelania officiala hartuko da.
Berdin gerthatzen da aragones eta aranesarekin zeinak includitzen bait dira gascon terminoan. Dialekto gasconen unificationea bearnesaren gainean effectuatuko da.
Paideiaren arauei egokituriko unificatione dialekto catalanena, catalan officiala oinharritzat hartuta egingo da.
Halaber, frances eta galaicoportugesarekin. Azken hauk, hizkuntza officialaren gainean.
Hiru euskararen existentia recognocitzen ba dugu ere, hau da, mendebaldekoa, batua izeneztatzen den gipuzkera eta lingua navarrorum (euskara classicoa eta honen varianta den zuberotarra), euskara classicoa hautatzen dugu, zeren jadanik bethe-bethean gure arauei egokitua eta adaptatua bait da. Oso kontutan hartzekoak ditugu, batetik, euskara officiala, hau da, euskara batua, eta, bertze alde batetik, euskara occidentala ere bai.
Nafarroako Erresuma Handia, orain Confoederatio Cantabropyrenaica deitua, geure NATION propriotzat consideratu, jo eta hartzen dugu, nahiz eta atxiki edo manten ditzakegun geure nationalitate diversoak: vascona, cantabroautrigona, gascona, aragonesa, etc.
Nafarroako bandera Confoederatione Cantabropyrenaikoaren edota Nafarroako Erresumaren ensenna eta symboloa izanen da. Hura praesent izanen da gure Akadêmiaren Junta Directivoaren eta Assamblada Generalaren reunioneetan.
Nafarroako Erresumako Confoederatione Cantabropyrenaikoaren hymnoa' 1838.ean Henry Wilkinsonek National Hymn of Navarre izenaz bildu eta Londonen publicaturikoa izanen da, zeina euskaraz Nafarroako Hymno Nationala deituko bait da eta gainerateko hizkuntza edo lingua cantabropyrenaikoetan Hymno National de Navarra.
Hymno hau Junta Directivoaren reunioneen hasieran interpretatuko da eta Assamblada Generalen bukaeran ere bai.
Indole orotako relationeak stablecitu eta desarrollatuko ditugu geure herri anaie Eurôpêkoekin eta munduko bertze herri guztiekin.
Edozein apportatione, kritikê, iradokizun edo galderari irekirik gaude, PAIDEIA Appartado No. 68. 48990 Algorta (Bizkaia) helbidean.
VIVA NAVARRA!
Josu Lavin
Jakintza Baithakoa