Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
navarra · Lista para navarros o temas relacionados con Navarra. La lista se apoya en la siguiente web: http://www.txemaweb.com/navarra
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes buscar mensajes antiguos en un grupo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
Bake Konferentzia   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #407 de 643 |
Indar politikoen arteko adostasun-prozesu baten balizko garapenerako
oinarri irekiak

SARRERA
Dokumentu honen helburua da alderdi politikoek konpromisoa hartuta
prozesuaren oinarriak ezartzea. hau martxan jartzeko une egokia dela
iruditzen zaienerako. Prozesu hau indar politiko guztien topaleku eta
lana partekatzeko foro gisa ulertu behar da aurretik adostutako epe
mugatu batean. Askatasunean. berdintasunean eta aniztasun politikoan
oinarritutako bizikidetasuna bultzatzea da bere helburua.

A. PRINTZIPIOAK
Oinarrizko esparru honek. gutxienez. ondorengoprintzipioetan
oinarritu behar du: .Pertsonen duintasunari eta giza eskubide guztiei
eta honetatik eratortzen diren
oinarrizko askatasunei errespetua bai banakoei eta bai taldeei
dagokienean. .Aniztasun politikoa. soziala eta ideologikoa. eta gure
ordezkaritza esparruko nazio-
identitate sentimenduen aniztasuna onartu eta bermatu.
.Konfrontazio politikorako eta aldiberekotasun publikorako baldintza
demokrati- koen berdintasuna.

B. PROZESUAREN KONPROMISOAK
Prozesu honen garapen eraginkorra ondorengo konpromisoetan
oinarritzen da. bere garaian. definizio zehatzagoa beharko
dutelarik: .Inolako biolentzia modurik eza. bortxa nahiz mehatxu.
.Onartzea. adostasun-prozesu honetan har litezkeen erabaki guztiak ez
direla aldebakarrekoak.
.Onartzea gaur egungo esparru juridiko-politikoa ez dela aldaezina.
.Onartzea adostasun-prozesu honen emaitza gizarteak demokratikoki
legiti- matua izan beharko duela.

C. PROZEDURA-BERMEAK Adostasun-prozesu honen balizko garapena
hurrengo prozedura-bermen ara- bera antolatuko da:
1. Nortasun eta tradizio nazional eta politiko desberdinen errespetua
berma- tzeko. adostasun-prozesuak horrek behar dituen kontsentsuak
definitu behar ditu aurrez eta adostasunez.
2. Prozesu honek ez du aurrez zehaztuta helmuga. Bide emango du
egungo eredu autonomikoa berresteko. beste interpretazio baterako
nahiz esparru aldaketarako.
3. Emaitzen legitimazioa aldez aurretik adostutako prozeduren bidez
eta gizar- tearen borondatea errespetatuz egingo da.
4. Prozesu honetan parte hartu duten alderdi politikoek emaitzak
erabakigune- etara eramateko tramiteak hasiko dituzte hauek
betearazteko. Emaitza horien inplementatzea. dagokien erakundeek¡n
negoziatu eta itun bidez onartu behar da.
5. Prozesu honek soilik b¡de eta metodo demokratikoak onartzen ditu.
Indar politikoek prozesuaren emaitzak onartuko dituzte eta. emaitza
hori aldatze- ko. adostutako arau eta berme berberak errespetatuko
dituzte. Hau onar- tzeak. inposaketari uko egitea eta indarkeriaren
zein mehatxuaren erab¡- leraren aurka agertzea dakar.


Interpretazio-esparrua : Bat datozen borondate politikoak
Bi oztopo nagusi ditu gaur egun indar politiko guztien partaidetza
berega- natu nahi duen adostasun-prozesuak. Batetik, erabat
kontrajarr¡ak dira indar- keriaren inguruko -horren zergatiak,
erantzukizunak edo alternatibak- anali- siak. Bestetik, desadostasun
nabarmenak daude honako gai hauetaz: egungo esparru juridiko-
politikoaren balorazioaz, bere historiaz, legitimotasunaz edo
ahalmenetaz, eta zehazki subjektu politikoaz edo politikoetaz. Baina,
nolanahi defa ere, ezin dugu etsi. Eta bada horretarako ~ez etsitzeko-
hainbat arrazoi: bakea lortzea, indarkeriarik gabe bizitzea
elkarrekin, ahalik eta osotasun demokratiko handieneko eremua
eskuratzea. Beraz, batzen gaituena -edo batu gaitzakeena- zehaztea
ere erantzukizun politikoz jardutea da, eta politikari zein
gizarteari baliagarri zaiolakoan ekiten diogu eginkizun horri. Denok
hainbat egitasmoren inguruan bat gatozela hitzez adjerazteak ez ditu
sakabanaketak ezabatuko, baina horretarako bidea jorratzen lagundu
egingo du. «Indar politikoen arteko adostasun-prozesu baten balizko
garapenerako oinarri irekiak» deritzenen inguruko adostasuna bat
gatozen honako adierazpen politikoen ikuspegitik interpretatu behar
da:
.Gure gizarteak konpontzeke dituen arazoak eta gatazkak soilik
jarduera demokratikoen bidez gainditzeko asmoa dugu. Halaber, gure
arteko desber. dintasunak bake-bidez konpontzeko hainbat prozedura
eta printzipio onartzeko eta aintzat hartzeko borondate sendoa dugu.

.Jokaerak humanizatzeko konpromisoa dugu, baita gizarteak biktima
guztiak aintzat hartu, haien ahotsa entzun eta jasan duten
sufrikarioa leuntzeko ere.

.Gure gizarteak den bezalakoa izaki egokitu behar duela uste dugu:
naziota- sun-sentimendu, hizkuntza, estatu-eredu, proiektu politiko,
diagnostiko eta mito desberdinak bere baitan dituela, alegia; inongo
proiektu politiko debekatu edo zokoratu gabe, eta gogoan izanik ez
egia ez arrazoia ez daudela inoren teilatupean oso-osorik edo
bakarrik. Askotariko gizartean elkarrekin bizitzeko ez dute oztopo
izan behar gure honako edo harako nortasun-sentimenduek.

.Gizartearekjko gardentasunez aritzeak honakoa eskatzen du, gure
ustez: gure herriaren etorkizunerako bakoitzak daukan proiektu
politikoa argiro azaltzea. Esan dezagun etorkizun hori ez dagoela
aurrez inon idatzita; gure gizate osoari dagokio geroa eraikitzea
adostasun sozialek baimentzen duten mai- laketarekin. .Indar
politikoen arteko «gerra dialektikoa» amaiaraztearen aldekoak gara.
Horrekin batera, elkarrizketa iraunkorra, guztientzat baldintza
berberak dituena eta horretan parte hartu nahi duten erakunde
politiko guztiei zabal- dua bultzatzen dugu.

.Gaur egungo esparru juridikoen azterketa kritikoa, askea eta zintzoa
egin behar dela deritzogu, azken urteotako historia, etorkizunerako
ditugun asmoak eta gure inguruneko herrien esperientzia aintzat
hartuta, aukera politiko guztien artean elkargune eta orekagarri
gisarabaliagarri zajzkigun aztertzearren.

.Honako akordioa lortu nahi dugu: soilik bide demokratikoak eyabiliz
gehien- go baten onespena jasotzen duen edozein proiektu politiko
gauza daitekeela. Gizarte oso-osoarl jakinarazi behar zaio zein diren
horretarako bideak, jada zabalik nahiz zabaltzear daudenak.

.Jokalari batek irabazteko besteak derrigorrean galdu beharra daukan
jokorik ez dugu nahi: gizarte osoa irabazle suertatuko den prozesua
nahi dugu, guztiek horretan abantailarik sumatzen dutelako eta
sentikortasun politiko desberdinak integratuak sentitzen direlako.







Mar, 25 de Jun, 2002 9:08 pm

mugartexxi
Sin conexión Sin conexión
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #407 de 643 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

Indar politikoen arteko adostasun-prozesu baten balizko garapenerako oinarri irekiak SARRERA Dokumentu honen helburua da alderdi politikoek konpromisoa hartuta...
mugartexxi
Sin conexión Enviar mensaje
25 de Jun, 2002
9:08 pm
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda