Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
ziberalkartasuna
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes determinar el orden de los mensajes. Pulsa el enlace en la columna correspondiente a la fecha. Tus preferencias serán guardadas y no tendrás que introducirlas de nuevo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
EAren komunikatua   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #112 de 296 |

EUSKO ALKARTASUNAREN KOMUNIKATUA

 

Bartzelonan egindako manifestaldian gizarteak argi eta garbi elkarrizketaren alde egindako eskaeraren eta Aznar presidenteak, histerismoaren ertzean emandako erantzunaren aurrean, EAk honakoa adierazi nahi du:

1.Lotsagarria da nork eta Aznarrek inori "gizartearen bake-nahiari etekin politikoak atera nahia" leporatzea. Izan ere, alderdi guzti guztiek ere esan diote bere gobernuak terrorismoaren aurkako borroka botoak lortzeko lotsarik gabe erabili duela.

2. Elkarrizketarako eskaerari Aznarrek "terroristek zikindutako hitz anestesikoak" deitzea, besteak kriminalizatzeko erakutsi duen estrategiaren barruan dago berriz ere. Proposamen legitimoak baztertzen ditu, proposamen horiek indarkeriazaleek erabilitako hitz berberak dituztelako kutsatuta daudela esanez. Argudio berari jarraiki, zikinduta leudeke hainbat eta hainbat hitz, hala nola, askatasuna, eskubideak, demokrazia eta abar, ETAk eta Aznar jaunak, batak zein besteak, hitzetik hortzera erabiltzen baitituzte.

3. Aznarrek elkarrizketaren aldeko politikoa dela adierazten du. Egia da elkarrizketa izan zuela, ETArekin Zurichen, "tranpa su-etenean", baina gaur ez du "tranpa elkarrizketarik" nahi, ez gobernu batekin, Eusko Jaurlaritzarekin, ez eta alderdi edo erakundeekin ere, Aznar jaunak beretzat nahiko lukeen maila demokratikoa duten gobernu eta alderdiekin alegia. Aznar jaunak elkarrizketaren aurka egoteko arrazoiak eman ditu: bere modura interpretatzen duen marko politikoa uki ezina dela eta marko hori aldatu nahi duen ororen kriminalizazioa. Aznar jauna askoz ere kezkatuago dago nazionalismo demokratikoarekin eta nazionalismoaren asmo legitimoekin ETArekin baino. Nazionalismoak "ustezko gatazka politiko bat" dagoela esaten duenean terrorismoa legitimatzen duela leporatzen dio, eta hori, hasteko begi bistakoa ukatzea da, eta horrez gain, zikin jokatzea politikan garbitasunik handiena eskatzen duen arloan: bakea bilatzeko eta indarkeriaren aurkako borrokan.

4. EAk beti defendatu du elkarrizketaren beharra. Orain dela gutxi Euskal Herri osoan barrena ibili da bere kanpainaren bidez gatazka odoltsu honi irtenbidea emateko ahaleginean, lehia baketsu eta demokratikoa nahi baitugu, inposaketarik gabea eta herriaren gehiengoak botoen bidez eta elkarrizketaren bidez aukeratzen duenari mugarik ezarri gabe.

Konpondu nahi den gatazka baten edozein alderdi jorratu behar du elkarrizketak. Elkarrizketa horren mugak, solaskideak edozein direla ere, printzipio demokratiko unibertsalen eskutik bakarrik etor daitezke. Indarrean dagoen legeria aldez aurretik muga bezala ezartzeak aldaezintasuna inposatzen du, nahiz eta herriak demokratikoki bozketa bidez aldaketa eskatu.

5. Elkarrizketak, solaskideek elkarrekin hitz egin nahi izatea eskatzen du, jakina, eta egun argi dago ETAk eta ENAMek ez dutela herriaren gehiengoak eskatzen duena entzun ere egin nahi. Baina Aznar jaunak ez du elkarrizketarik nahi, ez eta elkarrizketa onartzen duten eta eskatzen duten gobernu eta alderdiekin ere. Elkarrizketa ez da bat-batean sortzen. Elkarrizketarako giroa sortu behar da: keinuak, bitartekaritza, borondate oneko pertsona eta erakundeen eskura dauden distentsio-neurriak. Jakina da arazo bat konpondu ahal izateko elkarrizketa-mahaian gatazkako alde guztiek egon behar dutela. Denak biltzea ezinezkoa denean, borondate oneko alderdi guztiek behintzat bildu beharko dute, euren ahaleginarekin elkarrizketa zabaltzeko oinarriak ezartzeko.

Gaur egunean, elkarrizketarako ahalegin hori egin dezaketen alderdiek oztopo handi batekin egiten dute topo: Aznar jaunaren gobernuak daukan estrategia sektario eta alderdikoia, helburu nagusi batekin: nazionalismo demokratikoaren aurka jo eta su borrokatzea, legezkotasunean oinarrituta dagoen Eusko Jaurlaritza bertan behera botatzea eta erakundeetatik aurkari politikoak bidali nahi izatea, horretarako Estatuko baliabide guztiak erabiliz, gizartearen arazo larriak konpontzeko erabili beharrean: inflazioa, soldata eta pentsioen narriadura, osasun-arloko kontrolik eza, politika atzerakoiak, lege-erreformatan gauzatzen direnak, eta abar. Aznar gobernuak badaki ordea arazo horiek lausotzeko modurik onena euskal nazionalismoaren aurkako gurutzadaren bandera altxatzea dela: Noiz arte? Gizarteak erretorika gutxiago eskatzen du, eta ahalegin handiagoa arazoei irtenbideak bilatzeko. Baliteke Bartzelonan gizarteak erakutsi zuen aldarria, Aznar jaunak hain gaizki hartu zuena, penintsula osoan barrena zabaltzea eta orduan herriak Aznar jaunari eta bere gobernuari "hitz anestesikoak" eta triunfalistak nahi ez dituela gogoraraziko die, herriak benetako konponbideak nahi dituelako, gatazka honek sortzen duen sufrimenduari amaiera emateko, betiko errezeta zaharrak, Aznar jaunak hain konfiantzazkoak dituenak, gaindituz.

 

Euskal Herria, 2000ko azaroaren 28an.



Mar, 28 de Nov, 2000 10:47 am

igazteiz@...
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #112 de 296 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

EUSKO ALKARTASUNAREN KOMUNIKATUA Bartzelonan egindako manifestaldian gizarteak argi eta garbi elkarrizketaren alde egindako eskaeraren eta Aznar presidenteak,...
Susta
igazteiz@...
Enviar mensaje
28 de Nov, 2000
10:54 am
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda