Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
ziberalkartasuna
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes programar un chat para tu grupo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
Gorka Knorr Parlamentuan. Discurso de Gorka Knorr.   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #151 de 296 |
 

Lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-andereok.

 

 

 

Hasi behar dut, Eusko Alkartasunaren izenean, atzo Madrilen burututako atentatua gogor salatzen eta gaitzesten , bai eta atentatuan hildakoaren eta kaltetutako guztien senide eta lagun guztiekiko nere elkartasuna adierazten. Gureak egiten ditugu, bestalde, Ibarretxe jaunak biktima guztiei eskeinitako oroitzapena, eta, nola ez, gu guztion lagun eta adiskide zen Fernando Buesaren oroitzapena.

 

Zilegi bekit, bestalde, Euskal Herriko zati honetako ganbara den hau osatzen duzuten guziak agurtzea, ganbara honetara lehendabizikoz azaltzen naizen honetan.

 

Gaur hemen garatzen ari den debateak, ikusmin eta entzunmin haundia sortu duelakoan nago. Ez bakarrik Euskal Herriko Elkarte Autonomoaren barruan, baizik eta, herrikide izan hala ez, beste askorengan ere, Euskal Herriko mugetatik kanpo. Zentzu honetan bereziki agurtu nahi nituzke, euskal diasporako kide diren eta debate hau jarraitzen ari direnak. Saludo pues, a los compatriotas que siguen y seguirán este debate a través de los diferentes medios desde los más remotos lugares de nuestra diáspora. Eta, baita ere, Euskal herriko beste lurraldeetarik euren begiak legebiltzar edo parlamentu honetara jarrita dituztenak ere. A toti los que parlan la llengua d´oc al nord del nostre pais, et a tous ceux qui suivront avec beaucoup d´atention ce débat dans les territoires du Labourd, de la Basse Navarre et de la Soule. Agur berezia, beraz, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Laburdi, Baxenafar eta Zuberoko aberkideak oro.

 

Eusko Alkartasunaren izenean, Ibarretxe jaunak goizeko saioan aurkeztu digun programari geure adostasuna ematen diogula adierazi nahi dut. Gure adostasuna, aurkeztu zaigun programak, gizarte honek dituen arazo eta erronka nagusiei zuzen zuzenean eta bete betean erantzuten dien programa delakoz.

 

Ez dira hitz hutsak, ene ustez. Ez dira halako aukera solemne horietako batean esan ohi diren usadiozko hitzak, baizik eta gure errealitatearen baitan dauden arazoak, kezkak, asmoak eta proiektoak aztertuez gero tajutu den programa bati eskeintzen zaion sostengua. Eta, batez ere, gure Elkarte Autonomoaren herkideek Maiatzaren 13an emandako mezuen harian, Eusko Alkartasunak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak era amankomunean landutako programa bati ematen diogun sostengua.

 

Nahiago genukeen, programa hori adosteko orduan, beste batzuen ekarpen eta konpromisoa lortu izan bagenu. Jakina den bezala, batzuekin ez da posible izan, nahiz zeregin horretan biziki saiatu garen; seriotasun guztiarekin esan behar diet, ordea, prest gaudela gurekin lan amakomunean aritu daitezen, baita gobernuan ere, ezeren dudarik ez dedin izan izan. Beste batzuekin, alderantziz -hauteskundeetan jasotako xaplasteko galantaren aurrean ez-ikusiarena egin eta garailearen elastikoa jantzi nahi duten horiekin, hain zuzen-, ez da posible izan, botere espainiarretik erangindako plebiszitoan gure herritarrek emandako mezu garbiaren aintzinean, nahiago izan dutelako orain arteko diskurtso politiko eta mediatikoa mantentzea, elkarrizketa beharrezko, serio, sakon eta onuragarriaren bidea hartzea baino. Euren eskubidea da, noski, hautu hori egitearena. Gurea, ordea, herritarrek, inoizko aurrekanpaina eta kanpainarik zikinena jasan ostean jasotako sostenguari zor diogun begirunez, elkarrizketaren bidea proposatu eta gaur, bihar, etzi eta etzidamu, egunero, legegintaldi berri honetan zehar, ahalik eta adostasunik zabalena lortzen saiatzea, gure herriak dituen erronka nagusiei erantzuteko gai izan gaitezen.

 

Gure herri honek aspalditik pairatzen duen biolentziaren fenomenoa ikusita, ezin dezake inor harritu gure gobernu-programaren lehen atala arazo eta egoera honi eskeintzea, hau da, bakea, bizikidetza eta normalizazio politikoari eskaintzen diogun eskenatoki berri baterako egitasmoa izatea gure programaren lehenengo eta garrantzirik haundieneko atala, alegia.

 

Egitasmo hori, lehengo legegintaldian landutako ardatzen inguruan gauzatzen da, eta ez hori bakarrik, ardatz horien inguruan gauzatutako jarrera politikoa izan baitzen hauteskundeetara, bakegintzarako arloan, aurkeztu genuen proposamena, eta herriaren gehiengo batengandik inoizko boto-kopururik haundiena jaso zuena. Horrexegatik, Eusko Alkartasunak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak, bakegintzarako gure jarrera politiko horri jarraiki, eta gainontzeko indar politikoekiko elkarrizketarako betiere ateak zabal zabalik ditugularik, Ibarretxe Jaun Lehendakarigaiak aurkeztutako konpromiso hirukoitza paratzen dugu, bakerako, bizikidetzarako eta normalizazio politikorako eszenatoki berria atzeman dezagun: konpromiso etikoa, pertsona guzti-guztien bizitza eta giza-eskubideak defendatzeko; elkarrizketarekiko konpromiso politikoa, bakea eta bizikidetza lortzeko tresna legez; eta, azkenik, konpromiso demokratikoa, euskal gizarteak hartzen dituen erabakiak errespetatzeko.

 

Hauxe da, gure ustez, abiapuntua, eta nahi genuke, orain arte ´elkarrizketa´ hitzaren aurrean sekulako eta aurkako kanpaina montatu dutenak, edo, okerrago dena, zenbaitek abertzaletasun demokratikoaren aurka diseinatutako estrategia antzu eta kupidagabea ontzat hartu eta konponbidearen aukera bertan behera uzten saiatu direnekin batera joan direnak, behingoz abertzaletasuna eta biolentzia maltzurki lotzen duen estrategia hori bazter utzi eta betirako bakea ekartzen gure onenak gastatu nahi dugunokin bat egin dezaten.

 

Aurrera begira jarri behar dugu geure burua. Horrelaxe egingo dugu guk, Eusko Alkartasunako kideok. Ba dugu borondatea, elkarrizketa ahalik oparoen eta emankor izan dedin. Bainan, azken bolada honetako zenbait diskurtso entzun eta gero, eta gauzak bere tokian jartzearren, azken urte hauetako gertakizunak gogoratu beharko ditugu, gure jarrera politikoetaz faltsukeri gehiago ez dedin heda, eta, bidenabar, Maiatzaren 13an lortutako garaipena eta herriak garbiki igorritako mezua gogoratzeko.

 

Beraz, hauxe da gure lehendabiziko proposamena: elkarrizketaren bidetik abiatzea, orain arteko inkomunikazioa gaindituz. Bainan, hori bai, Maiatzaren 13tik hona zenbaiten diskurtsoak aldatu ez direnez gero, eta abertzaletasun demokratikoaren kontrako kanpaina, dirudienez, gelditzen ez denez gero, kanpaina antidemokratiko horren salaketa egingo dugu, ezpairik gabe.

 

Proclamar que queremos que esta legislatura sea la legislatura de la Paz puede invitar incluso al escepticismo de tantos y tantos que han visto frustradas sus aspiraciones de vivir en una sociedad pacificada y normalizada, de tantos y tantos que han visto cómo no han llegado a buen puerto los intentos que se han venido sucediendo en los últimos años, y muy especialmente la apuesta valiente que significó la Declaración de Lizarra, Declaración que, frente a tanta propaganda desinformadora, habrá que recordar que sucedió a otros muchos intentos y al propio Acuerdo de Ajuria-Enea, acuerdo que hoy, paradójicamente, pretenden reeditar, con la torpe sumisión de sus coaligados virtuales, y en una versión absolutamente trasnochada y descafeinada, quienes fueron los autores de su voladura.

 

Decir, por otro lado, que se quiere responder a los retos de una sociedad cuando se presenta un programa de gobierno, pudiera parecer a algunos un argumento reiterativo.

 

Desde la óptica de Eusko Alkartasuna, ni lo uno ni lo otro. Ni es ocioso proclamar nuestra fe, una vez más, en un futuro de paz y normalización política para nuestro País, ni lo es tampoco el anunciar la presentación de un programa de gobierno riguroso, valiente y realista que pretende afrontar los grandes retos de Euskadi en los próximos años.

 

En primer lugar, porque el pasado 13 de Mayo, con una  abrumadora presencia de la sociedad vasca en la urnas, y a pesar de una campaña que vino precedida de la precampaña más manipuladora y más sucia jamás vivida en Euskadi, la mayoría democrática  de nuestro País se pronunció en claves inequívocas de no-violencia, defensa de los Derechos Humanos y del diálogo como vía de resolución de nuestros conflictos, y de respeto a la decisión de la sociedad vasca, tras una precampaña y campaña que, insisto, fue el paradigma de la manipulación, suciedad y marrullerismo, y que fue calificada, incluso por algún lider político que presta su apoyo parlamentario al Gobierno Aznar como la “más descomunal manipulación política, mediática e incluso económica contra el nacionalismo”, o que mereció, en directa alusión a los medios políticos, mediáticos, económico-financieros e incluso judiciales, el no menos contundente calificativo de “división acorazada” por parte de un alto y significado dirigente socialista. No obstante todo ello, de las urnas emergió un mensaje más firme que nunca, que nos llena de esperanza e ilusión para trabajar por la paz y la convivencia en esas claves, y que nos enfrenta con la ineludible obligación de afrontar el compromiso con esta sociedad angustiada, pero también comprometida en la búsqueda de soluciones.

 

Hay que recordar el resultado de las urnas para, en primer lugar, agradecer su apoyo a esos más de 604.000 votantes a los candidatos de Eusko Alkartasuna, Partido Nacionalista Vasco y Euzko Abertzaleak, a esa gran masa de gente comprometida con los valores que presentamos claramente a nuestra sociedad –esa misma a la que insulta el presidente español Aznar llamándola “inmadura”-; esos votantes opuestos al escenario bipolar conformado por los bloques de la intransigencia del PP y el seguidismo del Partido Socialista, por un lado, y, de otro, por quienes persisten en su no alejamiento del mundo de la violencia, y se han comportado como aliados objetivos de la política de arrinconamiento y desalojo del nacionalismo democrático. A esos votantes que han optado por la paz, por la soberanía y por el progreso social, en un contexto de elecciones planteadas en términos plebiscitarios, con el apoyo mediático más desmedido jamás conocido. A esos votantes que, en esas condiciones, han optado mayoritariamente por el ámbito vasco de decisión frente al ámbito español de decisión/imposición, y que han optado también, clara y tajantemente, por una estrategia pacífica de avanzar en la contrucción nacional de nuestro País, frente a la estrategia ciega, estéril, inútil, inhumana y antidemocrática de la violencia.

 

A toda esa marea humana de votos, y a todo el conjunto de la sociedad, se le ha presentado hoy aquí un programa comprometido, valiente, decidido, transparente, basado en los compromisos ético, político, democrático y solidario.



Sáb, 14 de Jul, 2001 5:49 am

igazteiz@...
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #151 de 296 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

Lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-andereok. Hasi behar dut, Eusko Alkartasunaren izenean, atzo Madrilen burututako atentatua gogor salatzen eta...
Susta
igazteiz@...
Enviar mensaje
14 de Jul, 2001
5:50 am
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda