Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
ziberalkartasuna
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes determinar el orden de los mensajes. Pulsa el enlace en la columna correspondiente a la fecha. Tus preferencias serán guardadas y no tendrás que introducirlas de nuevo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
EAko Batzorde Eragilearen Oharra   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #160 de 296 |
 

EAKO BATZORDE ERAGILEAREN OHARRA

 

Gaur Gasteizen bildu den EAko Batzorde Eragileak honako hau adierazi nahi dio eritzi publikoari:

 

1.- Negoziazio prozesu guztian zehar, Batzorde honek zintzotasun osoz jokatu du gainontzeko alderdiekin izandako elkarrizketetan diskrezio osoz eramanez. Hala ere, ez du begi onez ikusi hitzartutako diskrezio horri uko eginez bertsio interesatuak plazaratu izana, erantzunkizun eza irizten diolarik.

 

2.- Eusko Alkartasunak elkarrizketen inguruan haseratik gobernu itunean EB-ren sarrera bultzatu du, gobernu ekintzaren adostasuna eta babesa zabaldu asmoz, beti ere giza eskubide, autodeterminazio, euskal gizartearen borondatearekiko errespetu, eta EAk aldarrikatutako justizia soziala oinarri izanik.

 

Argi dago, EBren  atxekipenak gobernuaren antolaketaren baitan berrantolaketa bat eskatzen zuela Ejekutiboaren barne, gure iritziz, oreka juxtu bati erantzun behar ziona, hain zuzen ere. Batez ere eta orain artean bezala, kudeaketa maila on bat bermatu ahal izateko.

 

3.- Hortaz zentzuzkoena berme hori lortzearren zera da: Eusko Alkartasunak Herriarentzat oso garrantzitsuak diren Sailak mantentzeaz gain, hots, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Gizarte politikaren mamia (gizarte segurantza, lana, enplegua, familia, oinarrizko errenta…), Ingurumena eta Lurralde Antolaketa ere mantentzea, orain arte eremu honetan EA-k egindako kudeaketa bikaina kontutan izanik eta, gainera, beste saileko eskumenez sendotuta, Urak eta Natura Baliabideak, alegia. Gure ustez, hauxe da joka modurik arduratsuena baita dugun aukera bakarra, eraginkortasuna eta, batez ere, herritarren interes orokorraren ikuspegitik begiratuta.

 

4.- EA-ren aburuz, EA-k alderdi interesen gainetik interes orokorrari lehentasuna emanez, hau da erantzunkizun politikoa agertuz, negoziaketa prozesu honetako zailtasunak gailentzeko giltzarria izan delakoan dago. Horrela bakarrik posible izan da giza eskubide, euskal borondatearekiko errespetua eta gizarte politikaren ildo aurrerakoian oinarritutako Gobernu konpromiso honekiko Ezker Batuaren atxekipena.

Azken batean, euskal gizartearen gehiengoaren eskaera, Maiatzaren 13an, berriro ere, argi geratu zen bezala.

 

5.- Honegatik guztiagatik,  Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileak EA-EAJ-EB alderdien arteko Gobernu paktu baten alde azalduko da Batzar Nagusiaren aurrean.

Beti ere, honek alderdiaren goreneko organoa den aldetik, azkeneko hitza du eta zentzu horretan erabakiko balu, Eusko Alkartasunak, orain arte erakutsi duen leialtasunari eutsi egingo lioke bere jardunean, kasu honetan, hiru alderdi politiko ezberdinez  osaturiko Gobernu batean. Nolanahi ere, Batzar Nagusiaren bozketa izan bezain laster, ohar baten bidez jakinaren gainean jarriko zaituztegu.



Vie, 14 de Sep, 2001 7:17 pm

igazteiz@...
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #160 de 296 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

EAKO BATZORDE ERAGILEAREN OHARRA Gaur Gasteizen bildu den EAko Batzorde Eragileak honako hau adierazi nahi dio eritzi publikoari: 1.- Negoziazio prozesu...
EA Sarean
igazteiz@...
Enviar mensaje
14 de Sep, 2001
11:33 pm
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda