Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
ziberalkartasuna
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes buscar mensajes antiguos en un grupo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
Emakumearen Eguna   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #40 de 296 |


EAren Adierazpena, Emakumearen Egunean
Donostia, 2000.eko martxoaren 8an



        2.000garren urtean, oraindik beharrezkoa da  gizon eta emakumeen arteko berdintasun aukerak aldarrikatzea. Oraindik zenbait atal hobetuak izan behar dute emakumeran parte hartzearen aldeti, hala nola, ekoizpen sisteman, ondasunen banaketan eta bizitza publiko eta pribatuaren artean, eta postu erabakitzaileetan.

        Ekoizpen Sistema

        Ekoizpen sisteman, eta nahiz eta  emakumeen eskolarizazioa , edozein kasutan gizonezkoen parekoa delarik ere , aktibitate tasa bajua eta langabezi tasa altua konbinatzen dira.  Baldintzetan ere emakumea gizonezkoak baino okerrago aurkitzen da, arrazoi askorengatik: Denboraldi bateko kontratazioak, denbora partzialera, lan berdinarekiko ordainketa ezberdina, promozio aukera gutxiago, eta abar luze bat  aipa genitzake.

        Zentzu honetan, Eusko Alkartasunatik proposatzen dugu:

-       Sexuaren araberako diskriminazioaren aurkako legeak aplikatzea.
-       Lan sarrerarako, kontrataziorako, postu gorakadarako eta lan baldintzetan berdintasun printzipioa ezartzea.
-       Lan berdinarentzat ordainketa berdina printzipioa ezartzea.
-       Emakume enpresariak bultzatzea eta, hala nola,  negoziaketa kolektibo mahaietako partehartzea.

Baldintza berdinetan, emakumearen parte hartzea ezkoizpen sareak errazten ez duela egia den arren, askoz ere larriago kontsidera daitek, kasu askotan, bizitza pribatu eta publikoaren arteko “aukera” bat egitera behartuta daudela. Aukeratu behar honek, kasu anitzetan, beren lan munduko sarreran atzera botatzen du emakumea.

        
        Bainan, gainera, emakume hauek nahiz eta ordainduriko ekoizpen sisteman aktiboki parte ez hartu, beren inguruneko bizi kalitatea hobetezen duen  ondasun eta zerbitzuak sortzen dituzte.  Etxeko lanez gain, beren kargu dauden pertsonen zainketan arduratzen dira; eta lan hau ordainduta ez badago ere, ezin ahaz dezakegu ondasunaren sormenean parte hartzen duela. Honen aurrean,  beharrezkoa da etxeko lanaren duintasunera zuzenduriko neurriak hartzea, eta ildo horretatik, ona litzateke “Satelite Kontua” kuantifikatzea.

Lan Banaketa

Bizitza publikoan emakumearen parte hartze handiago bat bultzatzeko, ezinbesteko egiten da gizon eta emakume arteko lan banaketa, bai arlo publikoan, eta baita pribatuan ere.

        Arlo pribatuko lanak, adibidez, etxearen zainketa, seme-alabak, pertsona adinduak, eta abar tradizionalki emakumeen gain izan da, etxez kanpoko beste edozein lanetan jardutea ezindu duena.Zentzu honetan gizarte zerbitzuen arloko lan harrobien garapena ezinbestekoa da. Enplegua sortzeaz gain, bizitza kalitatea hobetzen dutelako.
        Horregatik ondorengo neurri hauek beharrezkoak direla usten dugu:

-       Familiako bizitza eta lan arloa uztartzera zuzenduriko neurriak hartu, emakumeek, beren familiako  ohiko rolarekin jarraitzen bait dute.
-       Ezinbestekoa da haurtzaindegi zerbitzu bat, etxe laguntzarako zerbitzu bat, hala nola, pertsona adinduak, gaisoak eta ezgaituak.

Emakumearen parte hartzea erabaki postuetan

Emakume egoera, oraindik gizarte atal ezberdinetan oinarritzen da baina batez ere, izaketa ekonomiko, sozial, kultural eta politikoa duten enpresa, entitate eta erakundeetan ikusten da.

Emakumearen aurrerapena geldoa kontutan izan arren, erabaki postuetan ia ez ditugu aurkitzen, eta errealitate honek, gizartean ondorio batzu ditu, erabakiak izakera errealago bat izango luketelako bai gizon eta bai emakumeen artean hartuko liratekelako.

        Horretarako proposatzen dugu:

-       Parte hartze aktiboa kentzen duen edozein oztopo eliminatzea  bizitza publiko eta pribatuan, berdintasun baldintzen bitartez.
-       Emakumearen liderazgo promoziorako estrategiak hartu.
-       Genero ikuspuntua sartu erabakiak hartu aurretik, izan ditzaketen ondorioak kontutan izanik.
-       Erabaki hartze dinamika berri bat bultzatu, emakumeak ere barne hartzen dituena.

        


Mié, 8 de Mar, 2000 3:51 pm

susta@...
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #40 de 296 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

EAren Adierazpena, Emakumearen Egunean Donostia, 2000.eko martxoaren 8an 2.000garren urtean, oraindik beharrezkoa da gizon eta emakumeen arteko berdintasun...
Susta
susta@...
Enviar mensaje
8 de Mar, 2000
4:51 pm
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda