Entrar
¿Usuario nuevo? Regístrate
ziberalkartasuna
? ¿Ya estás suscrito? Entrar en Yahoo!

Consejos de Yahoo! Grupos

¿Sabías que...?
Puedes determinar el orden de los mensajes. Pulsa el enlace en la columna correspondiente a la fecha. Tus preferencias serán guardadas y no tendrás que introducirlas de nuevo.

Mensajes

  Mensajes Ayuda
Avanzado
UEMAri buruzko epaiaren aurrean   Lista de mensajes  
Responder | Reenviar Mensaje #43 de 296 |
Auzitegi Gorenaren UEMAri buruzko epaiaren aurrean: EUSKO ALKARTASUNAK ERABAKI POLITIKO HUTSA DELA DIO ETA INTSUMISIO ZIBILA ETA INSTITUZIONALA PROPOSATZEN DU.



Auzitegi Goren espainarrak, 2000ko otsailaren 10ean kaleratutako epaian, legez kanpoko jo du euskeraren erabilera eta garapena bultzatzeko udalerrien mankomunitatea. Aipatutako sententziak, Estatuko Abokatuak Justizia Auzotegi Nagusiaren epai baten kontra aurkeztu zuen kasazio errekurtsoa onartzen du. Justizia Auzotegi nagusi horrek, beraren aldetik, UEMAren Estatutuen artikuluren batzuk Zuzenbidez kanpokoak direla aldarrikatuta zeukan; oraingo epaian, Gorenak mankomunitatearen legezkotasuna bera  ukatzen du.

Gorenaren erabakia, beraz, erasoaldi berri bat baino ez da UEMAren aurka aspaldian hasitako  persekuzio judizial eta politikoan. Ez da ahaztu behar gatazko honen iturria den Estatuko Abokatuaren aintzineko errekurtsoa, Gipuzkoako Gobernadorearen agindupean  aurkeztu zela, azken sententziak berak aipatzen duen legez.

Eusko Alkartasunaren ustez,  ez dago zalantzarik gobernu espainarrek inplikazio zuzena izan dutela UEMAren kontuan, lehenengo salaketaren bultzakada nondik etorri zen jakinik eta, gainera, Auzitegi Gorenaren sententziaren argudio jurodikoen ahulkeria ikusirik. Guzti hau dela eta, arrazoi politikoengaitik hartutako erabaki baten aurrean gaudela diogu.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea udal mailan eskubide linguistikoak bermatzeko zerbitzu publikoa eskeini eta euskeraren erabilera bultzatzeko borondatearekin sortu zen, euskal gizarteak  eginda duen hizkuntz normalkuntzaren aldeko jarrerari eutsiz. UEMAren eginbeharrean, euskeldun zein erdeldunen eskubideen errespetua ardatz eta ezaugarri nagusia izan da. Beraz, mankomunitatearen ilegalizazioa euskal kulturaren berreskurapenaren kontrako erasotzat ulertu behar dugu, derrigorrez.


Zentzu honetan, euskeraren garapenaren funtzioa udalen eskuduntzetatik kanpo uztea ulertezina jotzen dugu, udalak herritarrengandik erakunderik hurbilenak direlako. Beste aldetik, oinarri juridikorik gabeko argudioa dela uste dugu Auzitegi Gorenak erabiltzen duena euskeraren inguruko konpetentziak maila autonomikoan esklusiboki  kokatzean.

Zuzenbide Konstituzionalak dioenez, kulturakoak eskuduntza konkurrenteen adibide paradigmatikoak dira, gai zehatz horretan erakunde maila guztiak konpetenteak direlako, hain zuzen.




Esandako guztia dela eta, Eusko Alkartasunak UEMAren lan ezinhobeari eutsi beharra berriro adierazten du, euskeraren normalkuntza prozesurako instrumentu egoki eta beharrezkoa delako. Motibazio politikotan oinarritutako epai judizialen aurrean, gure kargu publiko guztien lana mankomunitatearen defentsarako eskeintzen dugu, azken batean halako erabakien  helburu bakarra euskeraren garapena oztopatzea baino ez baita. Azkenik, iragartzen dugu edozein bide baketsu erabiltzeko prest gaudela, intsumisio zibil eta instituzionala barne, gure udalerrien autonomia politikoa eta Euskalherriaren eskubide linguistikoak defendatzeko.


       Eusko Alkartasunaren Batzorde Nazionala.-      Euskera, hizkuntza eta kultura idazkaritza.


Mié, 15 de Mar, 2000 5:36 pm

susta@...
Enviar mensaje Enviar mensaje

Reenviar Mensaje #43 de 296 |
Desplegar mensajes Autor Ordenar por fecha

Auzitegi Gorenaren UEMAri buruzko epaiaren aurrean: EUSKO ALKARTASUNAK ERABAKI POLITIKO HUTSA DELA DIO ETA INTSUMISIO ZIBILA ETA INSTITUZIONALA PROPOSATZEN DU....
Susta
susta@...
Enviar mensaje
15 de Mar, 2000
5:41 pm
Avanzado

Copyright © 2009 Yahoo! Todos los derechos reservados.
Política de Privacidad Actualizada - Condiciones del servicio - Directrices - Ayuda