GAZTE ABERTZALEAK (GA) PATXI AZPARREN ABK-ko KIDEAREN ATXILOKETAREN AURKA
AZALTZEN DA
Gazte Abertzaleak E.T.A.-ren sostengu aparatuarekin erlazionatuta omen
dagoen Patxi Azparrenen atxiloketa gehiegikeritzat jo nahi du. Patxi
Azparren, Autodeterminazioaren Biltzarrak taldeko ordezkaria, bortizkeriaren
erabileraren aurkako jarrera mantendu izan du beti inolako ezpairik gabe,
eta berak ordezkatzen duen taldea, Autodeterminazio Biltzarrak, borroka
politiko legez bortizkeriaren erabilpenaren aurka azaldu izan da argi eta
garbi. Helburuen lorpenerako borroka paketsua eta erresistentzi tresna
bezala desobedientzi zibilaren erabilpenaren defentsa izan dira beti Patxi
Azparrenen ezaugarriak. Horregatik, G.A.-k Espainiar Estatuari Patxiren
berehalako askatzea exijitzen dio eta bere giza ingurunearekin alkartasuna
adierazi nahi du.
Eusko Alkartasuna-ren afiliatu ugari dira A.B.K. taldearen kide eta beraz
zuzenean erasotuak sentitzen gara gutako askoren lankide den Patxiren
atxiloketarekin. Espainiar Estatuak barkamena eskatu beharko du
askatasunaren eskubidearen aurka eginiko eraso honegatik edo bestela Patxi
bezala bide baketsuen bidezko borroka defendatzen dugun guztioi atxilotu
beharko gaitu, adibidez E.A.-ko Batzorde Eragilearen kide diren Joserra
Lopez-Larrinaga eta Martin Aranburu batzordekideak, Udalbiltzari euskal
N.A.N.-a egin dezan eskatzen zion kanpainari sostengu publikoa emateagatik,
dirudienez, hori baita Patxiren atxiloketaren zergatia.
G.A. desobedientzi zibilaren aldeko apostua mantentzen du eta bere
alkartasuna adierazi nahi die borroka mota baketsu baina sendo hau burutzen
saiatzeagatik erasotuak diren pertsonei eta espainiar erakundeei G.A.-ko
kideak atxilotu ditzan proposatzen dio, giza eskubideen eta bide ez bortitz
eta demokratikoak erabilita gure Herriak bere etorkizuna erabakitzeko aukera
izan arte borrokan jarraituko baitu.
Auzitegi Nazionalaren ekintzen oinarria A.B.K. eta Patxi Azparrenen
kasuarena bezalakoa bada, Demokrazian bizi den Eskubide Estatu baten
oinarrietako bat izan behar duen eta den Gutiziaren independentzia larriki
zalantzan gelditzen da.
Iñaki Sanchez - GA-ko komunikazio idazkaria